Venture on the road

IX Venture on the Road Bilbon

SeedRocket, BStartup eta Wayrak ekintzailetza teknologikoa bultzatzen dute Euskadin
-

Datorren ostegunean, 2026ko otsailaren 12an, Bilboko hiriak Venture on the Road-en edizio berri bat hartuko du, inbertsioa eta ikusgarritasuna bilatzen duten hasierako fasean dauden startup teknologikoentzako erreferentziazko roadshow-a. Ekitaldia arratsaldeko 17:00etan hasiko da Bilboko BAT Dorrean (Bilbao Accelerator Tower).

Venture on the Road 2017an SeedRocket azeleratzaileak eta Banco Sabadell-en BStartup-ak sortutako ekimena da. Hiru urte geroago, 2020an, Wayra gehitu zen, Telefonicaren berrikuntza irekiko hub-a, antolatzaile gisa. Bederatzigarren edizio honetan, gainera, roadshowak OVH Clouden laguntza du. Eskualde bakoitzeko dealflow onena identifikatzea du helburu, eta seed fasean dauden startupei inbertitzaileentzako eta ekosistema ekintzailearen funtsezko kontaktu sare baterako sarbidea erraztea.

Ekitaldia, formatu presentzialekoa izango dena, hasierako fasean dauden Euskadiko startup teknologiko berritzaileei zuzenduta dago;  horiek garatutako produktuaren lehen bertsioa izan behar dute, trakzioa frogatu eta inbertsioaren bilaketa aktiboan egon. Interesa duten taldeek 2026ko otsailaren 2ko 23:59 baino lehen bete beharko dute izena emateko inprimakia Ekitaldia baino astebete lehenago inbertitzaileen aurrean bere proiektua aurkeztuko duten startup finalistak iragarriko dira. 

Jardunaldian ‘keynote’ nabarmen bat eskainiko da, Tom Horseyk-ren eskutik;  Eoniq.fund enpresaren sortzailea eta Managing Partner, eta StartupLabs, Mox eta Agilia Centerren sortzaileetako bat. Honek, “Nola eraiki negozioak adimen artifizialaren aroan?” izeneko hitzaldia emango du, ekintzailetzari eta adimen artifizialari buruzko ikuspegi estrategikoa emanez.

Aurkezpenak eta networkingaz gain, Venture on the Road Bilbaok pizgarri garrantzitsuak eskaintzen dizkie startup parte-hartzaileei. Lehiaketa hori irabazten duen startupak 10.000 euro jasoko ditu OVH Clouden kredituetan, eta SeedRocketeko Ekintzaileen Campuseko hautaketa prozesuaren fast trackera pasako da (35. edizioa 2026ko maiatzean edo 36. edizioa 2026ko azaroan beteko dituena). Era berean, roadshowaren hiri ezberdinetako sei startup irabazleek final nazionalean parte hartuko dute.

9. Venture on the Roadeko finaleko irabazleak, beste sari batzuen artean, finantzetan edo marketinean espezializatutako aholkularitza jasoko du, 3.000 euroko balioarekin, BStartupek eskainita; proiektu gonbidatu gisa parte hartuko du SeedRocketeko Ekintzaileen Campusean; 6 eta 12 hilabete bitarteko lan-espazioa izango du Wayraren bulegoetan; sarerako eta ekitaldietarako lehentasunezko sarbidea, eta guztira 15.000 euro OVH Cloud kredituetan. Ekitaldia ere inbertitzaileei irekita dago,  euskal ekosistema teknologikoan dauden proiektu berritzaile eta inbertsio aukera berriak zuzenean ezagutu ahal izango dituzte.

Venture on the road

Lotutako albisteak

BATTIA  Recycling  Technologies  eta  Inspectrail,  2026ko  Toribio  Echevarria  Sarien  irabazleak
2026/11/05 Ekintzailetza

BATTIA Recycling Technologies eta Inspectrail, 2026ko Toribio Echevarria Sarien irabazleak

Sari-banaketan Euskadiko ekintzaileen, enpresen, zientziaren, hezkuntzaren eta erakundeen alorreko ordezkariak bildu dira Eibarren

Ingenersun  ingeniaritzak  automobilgintzarako  AA  eta  Deep  Learning  dituen  zelula  automatizatu  bat  entregatu  du

Ingenersun ingeniaritzak automobilgintzarako AA eta Deep Learning dituen zelula automatizatu bat entregatu du

Akatsak detektatzea eta pieza anodizatuen kalitate-kontrola automatizatzen ditu sistemak, eta lerro amaierako eragiketa guztiak integratzen ditu

Wisel,  enpresen  prestakuntza  digitala  adimen  artifizialaren  bidez  automatizatzen  duen  tresna

Wisel, enpresen prestakuntza digitala adimen artifizialaren bidez automatizatzen duen tresna

Zallako startup batek lehendik dauden edukiak ikastaro egituratu eta interaktibo bihurtzen dituen proiektu berritzailea jarri du abian

Virtualware  enpresak  nazioarteko  hazkundea  bizkortu  du:  Virtalis  enpresa  britainiarra  erosi  du
2026/10/29 Finantzaketa

Virtualware enpresak nazioarteko hazkundea bizkortu du: Virtalis enpresa britainiarra erosi du

FEI, COFIDES, ELKARGI eta SPRI Taldeko BT&I erakundeek basbestuta, eragiketa horren bidez, euskal enpresa teknologikoak Erresuma Batuan duen presentzia indartuko du, bezero-zorroa handitu, eta errealitate birtualeko teknologietan eta biki digitaletan duen posizionamendua sendotu

Eusko  Jaurlaritzak  inoizko  aurrekontu  proiektu  handiena  onartu  du  zerbitzu  publikoak  indartzeko  eta  etorkizuneko  Euskadi  eraikitzeko

Eusko Jaurlaritzak inoizko aurrekontu proiektu handiena onartu du zerbitzu publikoak indartzeko eta etorkizuneko Euskadi eraikitzeko

Industria, Energia Trantsizio eta Jasangarritasun Sailak 676,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2027an, aurreko urtekoaren %3,9 gehiago. Aurrekontuak euskal enpresen lehiakortasuna sustatzen du berrikuntza, digitalizazioa eta teknologia berrien adopzioa babestuz

ESA  BIC  Euskadi:  ekintzailetza  eta  teknologia  konektatzeko  espazioa
2026/10/23 Ekintzailetza

ESA BIC Euskadi: ekintzailetza eta teknologia konektatzeko espazioa

Urriaren 26an irekiko den Europako Espazio Agentziak Euskadin duen inkubazio-programak 60.000 eurora bitarteko finantzaketa eta bi urteko laguntza eskaintzen dizkie espazioko aplikazioa duten teknologiak garatzen dituzten startupei eta ekintzaile-taldeei. Soluzio berritzaileak enpresa-proiektu berri bihurtzeko aukera da, Euskadiko egitura zientifikoaren, teknologikoaren eta industrialaren laguntzarekin.

Esportatzea  nahikoa  ez  denean,  Nazioarteko  Gauzatu  2026  programak  beste  merkatu  batzuetan  produzitzen  hasteko  aukera  ematen  dizu
2026/10/16 Finantziazioa

Esportatzea nahikoa ez denean, Nazioarteko Gauzatu 2026 programak beste merkatu batzuetan produzitzen hasteko aukera ematen dizu

5 milioi euro bideratuko ditugu Nazioarteko Gauzatu 2026 programara, atzerrian produkzio-instalazioak ireki, handitu edo berritu, edo atzerriko sozietateak erosi nahi dituzten Euskadiko ETEei eta enpresa handiei laguntzeko. Programak 1 milioi euro arteko itzul daitezkeen aurrerakinak eskaintzen ditu enpresa bakoitzeko, gutxienez 120.000 €-ko inbertsio-proiektuetarako. Eskaerak egiteko epea zabalik egongo da 2026ko urriaren...

Areto  garbien  iraunkortasuna  neurtzeko  zigilu  propioa  plazaratu  du  Albianek

Areto garbien iraunkortasuna neurtzeko zigilu propioa plazaratu du Albianek

Bilboko konpainia areto garbietan eta ingurune kritiko kontrolatuetan espezializatuta dago, eta bere indize propioarekin neurtzen du proiektu bakoitzaren ingurumen-portaera, eta hiru mailatan sailkatzen du: Eco, Prime eta Elite.

Eusko  Jaurlaritzak  Indartuz  finantzaketa-lerro  bermatua  aktibatu  du,  Euskadiko  enpresa-sarea  eraldatzeko  finantzaketa  mobilizatzera  begira

Eusko Jaurlaritzak Indartuz finantzaketa-lerro bermatua aktibatu du, Euskadiko enpresa-sarea eraldatzeko finantzaketa mobilizatzera begira

Gobernu Kontseiluak hazkundea, digitalizazioa, deskarbonizazioa eta nazioartekotzea finantzatzeko beste tresna bat arautzen duen dekretua onartu du

GO4IT  Solutions-ek  legacy  aplikazioak  modernizatzeko  prozesu  osoa  bizkortzen  du:  migrazioa  eta  probak

GO4IT Solutions-ek legacy aplikazioak modernizatzeko prozesu osoa bizkortzen du: migrazioa eta probak

GO4IT Solutionsek Echo garatu du, legacy aplikazioek modernizazioaren ondoren funtzionaltasuna mantentzen dutela baliozkotzeko testing tresna berritzailea.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.