Azucena Hernández, Eurocybcarko arduraduna: “Teknologia minimo bat duten ibilgailu guztiek zibereraso bat jaso dezakete”

Hiperkonektatuta dagoen mundu batean, zibersegurtasuna ezinbestekoa bihurtu da enpresentzat, etxeentzat…  baina baita ibilgailuentzat ere. Autoen segurtasun informatikoaren maila egiaztatzen duen lehen testa sortu du Eurocybcar enpresa gasteiztarrak. Haien datuen arabera, 2012. urteaz geroztik, "autoen aurkako zibererasoak % 1.600an igo dira".
-

Hiperkonektatuta dagoen mundu batean, zibersegurtasuna ezinbestekoa bihurtu da enpresentzatetxeentzat  baina baita ibilgailuentzat ere. Autoen segurtasun informatikoaren maila egiaztatzen duen lehen testa sortu du Eurocybcar enpresa gasteiztarrak. Haien datuen arabera, 2012. urteaz geroztik, “autoen aurkako zibererasoak % 1.600an igo dira”. Azucena Hernández enpresa honetako arduradunak ibilgailuetan zibersegurtasuna nola ezartzen ari den eta erabiltzaileentzat zer arrisku dauden azaldu du. 

Zibersegurtasuna errealitate bat al da  gaur egungo automobilgintzaren sektorean?

2012. urtetik aurrera errealitate bat bihurtu da: urte horretatik aurrera autoak urrunetiklapurtzen hasidira, ibilgailuak ‘bahitu’ egin dira bitcoin-sari bat eskatzeko, gidariaren informazio pertsonala Bluetooth sistemaren bidez eskuratu da honek gidatzen duen bitartean, ibilgailuaren sarbidea blokeatu da, autoak berrikustera deituak izan dira zibersegurtasun-akats batengatik 

Ziberkriminalak ez dute estrategia konplexurik behar autoan sartzekoadibidez, gerta daiteke musika Interneteko webgune batetik pendrive batean deskargatzea, pendrive hori gure autoaren USB portuan konektatzea eta, hori egitean, oharkabean, ibilgailuaren sistema eragilea blokeatzen duen birus edo ‘malware’ bat sartzea. Horren ondorioz autoa erabat gelditzea gerta daiteke,  ibilgailua martxan dagoen bitartean. 

Autoa ordenagailu bat bezalakoa dela gogorarazi behar da, desberdintasun bakarra dago: lau gurpil ditu eta 120 km/orduko abiaduran gidatu ahal da. Beraz, mugikor bat, ordenagailu eramangarri bat,  edo enpresa bat bezala babestu behar da, edo are gehaigo. Gainera, mugikortasunaren etorkizun hurbila auto elektrikoetara zuzenduta dago, beste auto batzuekin edo azpiegiturekin edota hodeiarekin hiperkonektatuta dauden auto autonomoetara goaz. Beraz, jasan ditzaketen erasoak areagotu egingo dira neurririk hartzen ez bada.  

Nola jakin dezake gidariak bere ibilgailua zibereraso bat jasotzeko arriskuan dagoela? 

Hain zuzen ere, galdera hori burura etorri zitzaidan duela ia hiru urte, eta horren ondorioz sortu zen Eurocybcar Testa, munduan auto baten zibersegurtasun-maila neurtzen duen lehena. Bi parametrotan oinarritzen da: nola babesten duen ibilgailu horren barruan bidaiatzen duten pertsonen pribatutasuna -datuak- eta, are garrantzitsuagoa, nola babesten dituen bidaiari horien bizitzak. 

Une honetan, teknologia minimo bat duten ibilgailu guztiek ziber-eraso bat jaso dezakete. Hau da, ia edozein auto. Bluetooth, nabigatzailea, larrialdiko deia -2018ko apiriletik aurrera kaleratu ziren modelo berrietan nahitaezkoa dena-, urrutiko agintea duen giltza, airbag edo mugikorretik ibilgailuaren datuak eta funtzioak kontrolatzeko aukera ematen duen aplikazio bat edukitzearekin nahikoa da ziber-eraso bat izateko. 

Gaur egun, harrigarria bada ere, marka bakar batek ere ezin du ziurtatu bere autoak ziberaseguruenak direnik, hau da, bidaiarien datu pribatuak eta haien bizitza behar bezala babesteko gai direnik.  

Gidariak beren ibilgailua horrelako erasoak jasan dutela al dakite? 

Kotxeen inguruko zibersegurtasunari dagokionez, gizartearen egungo kontzientziazio-maila oso txikia da. Gaur egun, ia mundu guztiak daki antibirus bat behar duela bere ordenagailuan, eta mugikorrean jasotzen dituen etengabeko eguneratzeak onartu eta deskargatu behar dituela, ideia  egokia dela gailuetako kamerak estaltzea, etab. 

Ibilgailuen zibersegurtasunaren inguruan ez da ia ezer aipatzen, eta hori izan behar da benetako gizarte kontzientziatu bat lortzeko lehen urratsa. Behin jendeak auto zibersegurua ez erabiltzeak zer suposatzen duen jakiten duenean, erosi eta erabiltzen dituen ibilgailuak hala izatea eskatzen hasiko da.  

eurocybcar

Zer egin diezaioke ‘cracker‘ batek auto bati? 

Eraso batek lapur bati ibilgailu bat lapurtzeko aukera eman ahal dio; ‘cracker’ batek ibilgailuaren direkzioa edo balaztak kontrolatu ahal ditu, bidaiarien bizitza arriskuan jarriz. Beste adibide bat: ‘cracker’ batek multimedia-sistemaren informazioa lapurtu dezake -gailu horrek, mugikorrak bezala, erabiltzailearen informazio asko gordetzen du: telefonoaren kontaktuak eta mezuak, non dagoen momentu horretan, argazkiak, egiten dituen ibilbideak edo datu pertsonalak, lantokia…-Gainera, posible da autoko sentsoreak manipulatzea, gida-laguntzen funtzionamendu okerra sortuz, eta, ondorioz, autoa arriskuan jarriz. Eta hori guztia zelatatzeko, xantaia egiteko, erabiltzailea leku arriskutsu batera bideratzeko eta, azken finean, bere bizitzaren aurka egiteko erabili daiteke.  

Baina egoera hau saihestu ahal dazibersegurtasuneko gutxieneko baldintzak betetzen dituen auto bat erabiltzen bada, eta hori Eurocybcar Testaren zeregina da: merkatuko ibilgailuek pertsonen bizitza eta pribatutasuna behar bezala babesten duten egiaztatzea.  

Probak Gasteizen kokatuta dagoen CybercarLab batean egiten dira eta, ebaluazioa egin ondoren, lortutako emaitzen arabera Eurocybcarrek azken balorazioa eta ‘zigiluak’ ematen ditu, erabiltzaileek autoak konparatzeko aukera izan dezaten eta ziberseguruena zein den jakin dezaten. 

Gaur egun zibereraso asko al daude? 

Eurocybcarren 400 eraso baino gehiago ditugu erregistratuta, aztertuta eta dokumentatuta. Egiazta dezakegu 2012tik 2020ko lehen hiruhilekorarte autoekin lotutako ibilgailuen eta azpiegituren aurkako zibererasoak % 1.600an igo direla. Eta kasuen benetako kopurua askoz ere handiagoa dela uste duguarazoa da herritarren artean ez dagoela zibersegurtasun akatsen inguruko ezagutzarik eta, horregatik, ziurrenik jende askok ibilgailuaren aurkako eraso bat jasan du baina ez dira konturatu ‘krakeo’ horretaz.  

Erregistratuta ditugun datuen arabera, erasoen % 77a zuzenean ibilgailuen aurka egiten dira, baina beste % 23a ibilgailuen munduarekin lotutako enpresak dira erasoen benetako helburua: alokatzaileak, kontzesionarioak, floten kudeatzaileak, aparkalekuak, garraiobide kolektiboak… 

Berri onak ere badaude. Izan ere, ikerketak ere areagotzen hasi dira: hau da, erasoak ‘modu kontrolatuan’ egiten dira ibilgailu batean zaurgarritasunak eta zibersegurtasun akatsak aurkitzeko, eta arazo horiek konpontzeko. 

 

Eusko Jaurlaritzak zibersegurtasuna bultzatzen du euskal enpresetan, Basque Cibersecurity Centerren inguruan gai horri buruzko sare ekonomiko bat sortuz. 

Lotutako albisteak

Bikainek  produktu  berri  batekin  hasi  du  bere  jarduera,  kirol-osagarrien  sektorean
15/07/2026 Ekintzailetza

Bikainek produktu berri batekin hasi du bere jarduera, kirol-osagarrien sektorean

Azukrerik gabeko kreatinazko gominolak merkaturatu ditu, eta kirol-osagarritasuna sinplifikatu nahi du, kontsumitzeko formatu praktikoagoak eta atseginagoak erabiliz.

Process  Talks  eta  Danobatgroup-ek  datuen  analisia  hurbiltzen  diete  langileei  AA  sortzailearen  bidez
09/07/2026 Ekintzailetza

Process Talks eta Danobatgroup-ek datuen analisia hurbiltzen diete langileei AA sortzailearen bidez

BINDen esparruan garatutako soluzioari esker, lengoaia naturalean kontsulta daitezke makinen datuak, eta automatikoki sortzen dira mantentze-lan prediktiboa eta anomalien detekzio goiztiarra errazten dituzten bistaratzeak.

Eskuzko  prozesuak  eta  automatizazio  adimenduna:  SmartOpsen  eskaintza
07/07/2026 Ekintzailetza

Eskuzko prozesuak eta automatizazio adimenduna: SmartOpsen eskaintza

BIC Ezkerraldean egoitza duen konpainiak enpresetan lan errepikakorrak saihesten laguntzen du, adimen artifizial aplikatuta eta soluzio pertsonalizatuen bidez.

Baisma:  “Trantsizio  ekologikoak  soluzio  arinak,  datu  sendoak  eta  enpresei  irtenbide  hobeak  hartzeko  lagungarri  diren  tresnak  behar  ditu”
06/07/2026 Ekintzailetza

Baisma: “Trantsizio ekologikoak soluzio arinak, datu sendoak eta enpresei irtenbide hobeak hartzeko lagungarri diren tresnak behar ditu”

Bilboko startupak eredu zirkular- eta deskarbonizazio-trantsizioan laguntzen du enpresa eta erakundeekin, eta nazioarteko proiekzioa indartu du SPRI Taldearen 4YFN azokan parte hartuz.

Zeru  Drones,  azpiegitura  arriskutsuetako  akatsak  aurreikusten  dituen  startupa
02/07/2026 Ekintzailetza

Zeru Drones, azpiegitura arriskutsuetako akatsak aurreikusten dituen startupa

Donostiako enpresak eraikuntzarako edo energiarako ikuskatzaile adimendun gisa erabiltzen ditu droneak

DNAK  Cycling-ek  simulagailu  bat  garatu  du,  errepideko  benetako  sentsazioa  errepikatzeko
26/06/2026 Ekintzailetza

DNAK Cycling-ek simulagailu bat garatu du, errepideko benetako sentsazioa errepikatzeko

Donostiako enpresak fabrikazio industriala, elektronika eta software propioa uztartzen ditu, txirrindularitza indoor esperientzia errealistagoa eskaintzeko eta orain serieko ekoizpenaren erronkari aurre egiteko.

PlayGress  Labs,  Arabako  berrikuntza  AGHAren  diagnostikoa  hobetzeko
18/06/2026 Ekintzailetza

PlayGress Labs, Arabako berrikuntza AGHAren diagnostikoa hobetzeko

Konpainiak doitasun-soluzioak lantzen ditu neuro-garapenaren nahasmenduak detektatzeko.

Reinspira-k  berrikuntza  teknologikoaren  aldeko  apustua  egiten  du  ongizate  emozionalaren  eredu  berri  bat  sortzeko
16/06/2026 Ekintzailetza

Reinspira-k berrikuntza teknologikoaren aldeko apustua egiten du ongizate emozionalaren eredu berri bat sortzeko

Plataforma digitalak laguntza emozionala adimen artifizialarekin, edukien dibulgazioarekin eta komunitate anonimoarekin konbinatzen du, Bizkaian laguntza-sare bat sortzeko helburuarekin.

TrebezIAk  robot  mugikor  autonomoak  garatzen  ditu  intralogistikaren  zailtasunak  gainditzeko
16/06/2026 Ekintzailetza

TrebezIAk robot mugikor autonomoak garatzen ditu intralogistikaren zailtasunak gainditzeko

Donostiako startup-ak produktu konplexuen eskaerak ingurune logistikoetan automatikoki prestatzeko gai diren soluzioak eskaintzen ditu, Adimen Artifizaileko irtenbide garatuekin.

Visual  Parts  Service,  segundo  gutxitan  motorrentzako  ordezko  piezak  identifikatzen  dituen  aplikazioa
05/06/2026 Ekintzailetza

Visual Parts Service, segundo gutxitan motorrentzako ordezko piezak identifikatzen dituen aplikazioa

Adimen artifizialean eta ezagutza bisualean oinarritutako Bilboko plataforma honek bi argazkirekin bakarrik bateragarriak diren piezak aurkitzen ditu.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.