Startups Seleccionadas BIND 9ª Edición
Albisteak 4 otsaila, 2025

17 startupek 24 proiektu teknologiko garatuko dituzte 21 euskal enpresa liderren eskutik

Proiektuak 2025ean garatuko dira, Eusko Jaurlaritzaren bultzadari esker, SPRI Taldearen BIND ekimenaren bidez.
-

17 startupek 24 proiektu teknologiko garatuko dituzte aurten 21 euskal enpresa liderren eskutik, Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen BIND ekimenaren bidez emandako bultzadari esker. Aurten, 2016az geroztik 240 startupi lagundu dien eta 310 proiektu garatu dituen programa publiko-pribatuaren bederatzigarren edizioa egingo da. 

Proiektu horietan oinarrituta sortutako soluzioak uztailaren 3an aurkeztuko dira BIND Demo Day topaketan. Urteko topaketa horretan, startupen eta Euskadiko erreferentziazko enpresa handien arteko lankidetzari esker sortutako azken berrikuntza teknologikoak erakusten dira.

Aurretik, otsailaren 6an, osteguna, azelerazio-jarduerak hasiko dira, honako hauek barnean hartuta: mentoring-zerbitzuak, tailerrak, inbertitzaileekiko konexioa eta euskal industriaren ekosisteman murgiltzea.

Hautatutako startupak 80 herrialde baino gehiagotako 860 eskaera baino gehiagoren artean aukeratu dira, eta, horren bidez, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak Euskadin lehen bezeroak eta adituen aholkularitza lortzeko eta inbertitzaileengana jotzeko aukera eskaintzen die.

Aurten garatuko diren proiektuak honako esparru hauetakoak dira: industria adimenduna, energia garbiak eta jasangarritasuna, osasuna eta elikadura. Hilabete hauetan, euskal enpresa liderrek startupekin lan egingo dute, etorkizunean industria efizienteagoa, seguruagoa eta jasangarriagoa sortzeko helburuarekin. Azken batean, emisio gutxiagoko industria gehiago eta hobea lortzeko.

Hona hemen parte hartuko duten startupak: Alcautech, Bioferric, Bork, Clever Solar Devices, ComexSoft, Cybertix, Data-ka – Digital Experience, Greemko, InspectRail, Lowerton, Menditech, Powerfultree, Quantum Mads, Scott & Irwin, SIAPS, Twindustry eta Uniscool .

Eta hauek dira proiektuak garatuko dituzten 21 partner enpresak: Arania, Arteche, Besaide, Copreci, Danobat, Elecnor, Eroski, Erreka, Garay, CH Cranes, Iberdrola ITP Aero, Mercedes Benz, Mondragon BDC, Ormazabal, Ramondin, Serveo, Sidenor, Tubacex, Viuda de Sainz eta Talgo.

Hautatutako startupen % 35ek prozesuak optimizatzeko eta mantentzeko, kalitatea kudeatzeko eta eskaria iragartzeko adimen artifiziala erabiltzen duten proiektuak aurkeztu dituzte. Era berean, % 25ek Energy eta Clean Tech soluzioak aplikatzen dituzte euskal enpresetan ingurumen-inpaktua kudeatzeko eta jasangarritasuna hobetzeko, eta % 13k murgiltze-teknologiak erabiltzen dituzte prozesuak digitalizatzeko eta erabiltzaile-esperientziak hobetzeko. 

Era berean, aurtengo edizioan azpimarratu beharra dago, alde batetik, konputazio kuantikoko teknologien erabilera industria-prozesu konplexuen ebazpenean oinarritutako proiektuetarako. Eta, bestetik, energia berriztagarriak erabiltzen dituzten proiektuak, karbono-aztarna eta energia-kostuak murrizteko.

BIND -i buruz

BIND industria adimenduneko berrikuntza irekiko plataforma publiko-pribatu bat da, Eusko Jaurlaritzak SPRI Taldearen eta Euskadiko ekintzailetzaren ekosistemako UpEuskadi plataformaren bitartez sortua. Gaur egun, Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza duten sektoreko 100 ETE, sozietate publiko eta erreferentziazko enpresa nagusirekin baino gehiagorekin lankidetzan dihardu. Ekimena helburu hirukoitzarekin sortu zen: euskal industria-ekosisteman startupen garapena bizkortzea, enpresen eraldaketa digitala sustatzea, eta Euskadiko ekosistema industria-ekintzailetza aurreratuko hub gisa kokatzea. 2016. urteaz geroztik, BIND plataformak 3 programa eta ekimen ditu, eta, haien bidez, 210 startup baino gehiago bultzatu eta 310 proiektu baino gehiago garatu dira. Informazio gehiago 

Lotutako albisteak

Euskadiko  895  startup  teknologikoek  324  milioiko  inbertsioa  erakarri  zuten  2025ean
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko 895 startup teknologikoek 324 milioiko inbertsioa erakarri zuten 2025ean

Euskadik industriarekin konektatutako ekintzailetza-eredu bat sendotu du, 8.919 enplegu eta 1.000 milioi baino gehiagoko fakturazioarekin

Euskadiko  ekintzailetzak  South  Summiten  parte  hartzen  du
04/06/2026 Ekintzailetza

Euskadiko ekintzailetzak South Summiten parte hartzen du

Eusko Jaurlaritzak eta hiru foru-aldundiek aukeratutako 28 startupen presentzia babestu dute ekainaren 3tik 5era egingo den Estatuko erreferentziazko ekitaldian

Eusko  Jaurlaritzak  mundu  osoko  startupen  eta  Euskadiko  enpresa  eta  ETE  liderren  artean  osatutako  30  lankidetza-proiektu  aurkeztuko  ditu
01/06/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak mundu osoko startupen eta Euskadiko enpresa eta ETE liderren artean osatutako 30 lankidetza-proiektu aurkeztuko ditu

Bilbao Exhibition Centren (BEC) egingo da ekitaldiaren hamargarren edizioa, uztailaren 2ko goizean. 30 startupek beren soluzioak aurkeztuko dituzte prozesuak hobetzeko, mantentze-lanak eta monitorizazioa egiteko, energia eta jasangarritasuna hobetzeko, eta bezero-harremana, zibersegurtasuna eta osasuna hobetzeko.

Abian  da  VI.  Gladys  Saria:  Ekainaren  1era  arte  aurkez  daitezke  hautagaitzak
13/05/2026 Berdintasuna

Abian da VI. Gladys Saria: Ekainaren 1era arte aurkez daitezke hautagaitzak

Puntueus Fundazioak eta EHUko Informatika Fakultateak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesarekin, Gladys Sariaren edizio berria abiatu dute.

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Eusko  Jaurlaritzak  industrian  erreferentzia  diren  EAEko  20  ETEren  eta  mundu  osoko  startup  teknologikoen  arteko  lankidetza  sustatzen  du
04/05/2026 Ekintzailetza

Eusko Jaurlaritzak industrian erreferentzia diren EAEko 20 ETEren eta mundu osoko startup teknologikoen arteko lankidetza sustatzen du

Lankidetza-eredu hori probatu nahi duten ETEek dagoeneko eman dezakete izena hurrengo ediziorako.

Euskadik  Europako  Espazio  Agentziaren  Enpresen  Inkubazio  Zentroen  (ESA-BIC)  egoitzetako  bat  izango  du
29/04/2026 Ekintzailetza

Euskadik Europako Espazio Agentziaren Enpresen Inkubazio Zentroen (ESA-BIC) egoitzetako bat izango du

Horren bidez, Euskadi funtsezko lurraldea izango da Europako ekintzailetza teknologiko espaziala garatzeko, eta komunitate zientifikoaren, industrialaren eta sortzen ari diren aukera teknologikoen arteko loturak bultzatuko ditu

Eusko  Jaurlaritzak  euskal  startupen  hazkundea  bizkortzeko  HAZTEN  SCALE-UP  arrisku-kapitaleko  funtsa  eratu  du  50  milioi  eurorekin

Eusko Jaurlaritzak euskal startupen hazkundea bizkortzeko HAZTEN SCALE-UP arrisku-kapitaleko funtsa eratu du 50 milioi eurorekin

HAZTEN SCALE-UP Arrisku Kapitaleko Funtsa Euskal Herriko Arrisku Kapitalaren Kudeaketa sozietateak kudeatuko du, eta Eusko Jaurlaritzak startupen hazkundea scale up fasean bizkortzeko duen ahalmena indartuko du

Eusko  Jaurlaritzak  BIND  berrikuntza-plataformarekin  bat  egiteko  11.  deialdia  egin  die  euskal  enpresei
10/04/2026 Up Euskadi

Eusko Jaurlaritzak BIND berrikuntza-plataformarekin bat egiteko 11. deialdia egin die euskal enpresei

Gaur egun, hainbat esparrutako (hala nola industriako, energiako, makina-erremintako eta automobilgintzako) erreferentziazko 100 enpresak baino gehiagok hartzen dute parte BINDen

Eusko  Jaurlaritzak  unibertsitateak  eta  BERC  zentroak  integratu  ditu  merkaturako  transferentzia  zientifikoa  sustatzeko  ekimenean  eta  20  proiektu  atzeman  ditu
10/04/2026 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak unibertsitateak eta BERC zentroak integratu ditu merkaturako transferentzia zientifikoa sustatzeko ekimenean eta 20 proiektu atzeman ditu

Industriaren lehiakortasuna sustatzen duten enpresa-proiektu eskalagarrien bikaintasun zientifikoa eraldatzeko Industria Plana - Euskadi 2030 estrategia indartu du Basque Tek Venturesek bere laugarren edizioan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.