Elkarrizketak 15 apirila, 2026

Vrizzo, tokiko elikagaien sektoreko bazkide estrategikoa

Gasteizko enpresa soluzio integrala eta prestakuntza espezializatua eskaintzen die bere bezeroei haien lehiakortasuna hobetzeko.
-

Gasteizen kokatuta dagoen Vrizzo enpresa tokiko elikagaien sektorean zerbitzu integralak eskaintzen espezializatu da. 30 langile ditu, eta sektoreko mota guztietako eragileekin jarduten du, merkataritza tradizionala, elikagai-industria eta Horeca sektorea (hotelak, jatetxeak eta kafetegiak) barne.

Vrizzo hiru gune nagusi hauetan egituratzen da. Alde batetik, elikagai-packaging a, hainbat sektoretarako soluzio moldagarriak zein zurrunak barne hartzen dituena. Bestetik, Horeca sektorera bideratutako banaketa, eramateko janaria ontziratzean bereziki. Eta, azkenik, Vrizzo Food Tech, elikagaien prestakinetarako osagaietan eta gehigarrietan oinarritua. “Enpresak elikaduraren arloko bezero guztiei ematen die zerbitzua: arrandegiak, fruta-dendak, harategiak, haragi-industriak, arrantza-enpresak edo jatetxeak”, adierazi du Jon Fernandezek, Vrizzoren zuzendari komertzialak. Konpainiak hedapen handia du Euskadin, Nafarroan, Errioxan, Ipar Euskal Herrian eta Burgosen, baina beste autonomia-erkidego batzuetako bezeroak ere jasotzen ditu, batez ere hainbat hiritako jatetxe-kateak.

Vrizzoren elementu bereizgarri bat prestakuntzaren aldeko apustua da, Academy zerbitzuaren bidez, bere bezeroen lehiakortasuna hobetzera bideratutako ekimena. Ikastaro espezializatuen bidez, enpresak sukaldaritzako teknika berriei, ontziratzeari edo sektoreko joerei buruzko ezagutzak partekatzen ditu. “Ez gara hornitzaile bat soilik, gure bezeroentzako laguntzaile eta partner estrategiko bat ere izan nahi dugu”, azaldu du Jon Fernandezek. Ildo horretan, konpainiak tokiko merkatura eramaten du nazioarteko azoketan lortutako ezagutza, eta sektoreko profesionalei haien eskaintza berritzen eta dibertsifikatzen laguntzen die, adibidez, produktu landuen edo tenperatura baxuko sukaldaritza bezalako tekniken bidez.

Kontsumo-ohituren aldakuntzak saihestezinak dira sektore honetan, banaketa handiaren hazkundeak bultzatuta, eta Vrizzok merkataritza tradizionala indartzearen eta haren dibertsifikazioa Horeca sektorera aurreratzearen alde egin du. “Eramateko janaria funtsezko pieza izango da elikaduraren etorkizunean”, adierazi du Jon Fernándezek, eta ontziratzeko soluzio espezifikoak garatzea aipatu du konpainiaren ildo estrategiko nagusietako bat gisa.

SPRI Taldeak laguntza ematen dio euskal enpresari, laguntza-programen bidez, trantsizio teknologiko-digitala, energetiko-ingurumen-trantsizioa eta gizarte- eta osasun-trantsizioa errazteko. Aurkitu zure negozioaren beharretara hobekien egokitzen den programa.

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

Lotutako albisteak

Watercut  enpresak  digitalizazioa,  automatizazioa  eta  optimizazioa  bultzatzen  ditu  enbalaje  industrialaren  ekoizpenean

Watercut enpresak digitalizazioa, automatizazioa eta optimizazioa bultzatzen ditu enbalaje industrialaren ekoizpenean

Enpresa bizkaitarrak 20 urte eman ditu produktuak kate logistiko osoan gordetzeko neurrira egindako soluzioak diseinatzen eta fabrikatzen.

Geogramak  3D  laser  eskanerra  duten  fabrikak  digitalizatzen  ditu,  erreformak  edo  zabalkuntzak  ekoizpena  gelditu  gabe  aurreikusteko

Geogramak 3D laser eskanerra duten fabrikak digitalizatzen ditu, erreformak edo zabalkuntzak ekoizpena gelditu gabe aurreikusteko

Gasteizko konpainiak zehaztasun handiz atzematen du errealitatea, eta 3D modelatua aplikatzen du industriaren ‘biki digitala’ datu fidagarrien bidez sortzeko. “4.0 Industriaren arloan zerbitzu aitzindaria” da.

Trebek  grabazio  konplexuak  informazio  erabilgarri  bihurtzen  ditu  adimen  artifizialaren  bidez
28/07/2026 I+G+B

Trebek grabazio konplexuak informazio erabilgarri bihurtzen ditu adimen artifizialaren bidez

Donostiako konpainiak audioa garbitzeko eta ahotsak bereizteko teknologiak garatu ditu, EMPOWER proiektu europarraren barruan.

Normicro:  konponketa  elektronikoko  tailerretik  adimen  artifizialaren  arora
27/07/2026 Zibersegurtasuna

Normicro: konponketa elektronikoko tailerretik adimen artifizialaren arora

Zerbitzu informatikoetan, zibersegurtasunean eta automatizazioan espezializatua, euskal konpainiak hiru hamarkada ditu enpresen eta erakundeen behar teknologikoei erantzuna ematen.

FitWoody,  erabiltzailearen  pribatutasuna  errespetatzen  duen  entrenamendu  pertsonalizatuagoa  eskaintzen  duen  aplikazioa
23/07/2026 Ekintzailetza

FitWoody, erabiltzailearen pribatutasuna errespetatzen duen entrenamendu pertsonalizatuagoa eskaintzen duen aplikazioa

Arabako Chubby Studio startup-ak sortutako mugikorrerako aplikazioa nazioarteko erreferente bihurtu da berrikuntzari, diseinuari eta Apple-ren etengabeko aitortzari esker.

KSB  ITUR,  ponpen  eta  balbulen  fabrikazioaren  arloko  nazioarteko  erreferente  zarauztarra

KSB ITUR, ponpen eta balbulen fabrikazioaren arloko nazioarteko erreferente zarauztarra

Alemaniako KSB multinazionalean integratutako enpresa ontzigintza-sektorean finkatu da

Ikerlan-ek  teknologia  kuantikoa  txertatu  du  industriaren  zibersegurtasuna  indartzeko
23/07/2026 I+G+B

Ikerlan-ek teknologia kuantikoa txertatu du industriaren zibersegurtasuna indartzeko

Quside Kataluniako enpresarekin batera garatutako soluzioak benetan ausazkoak diren zenbaki-sorgailuak ditu, azpiegituren eta funtsezko zerbitzuen babesa indartzeko.

Nola  entzun  makina  bat  akatsak  detektatzeko:  Ailoys  eta  Tubacex-ek  “Shazam”  bat  garatzen  dute  talde  industrialetarako
22/07/2026 Ekintzailetza

Nola entzun makina bat akatsak detektatzeko: Ailoys eta Tubacex-ek “Shazam” bat garatzen dute talde industrialetarako

Alemaniako startupak eta euskal konpainiak adimen artifizialean eta sentsore akustikoetan oinarritutako tresna bat sortu dute BINDen esparruan, fabrikazio-prozesuetako arazoak aurreikusteko eta ekoizpenaren kontrola hobetzeko.

Digixopek  abiadura  handiko  datu  masiboak  prozesatzen  dituen  plataforma  adimenduna  abiarazi  du

Digixopek abiadura handiko datu masiboak prozesatzen dituen plataforma adimenduna abiarazi du

Bilboko enpresak aplikazio ugari dituen produktu bat eskaintzen du, hala nola museoetako laguntzailea edo online dendetako erosketa-laguntzailea

Industrias  Mail  defentsaren  eta  aeronautikaren  sektorean  murgildu  da,  hainbat  kalibreetarako  brotxekin
21/07/2026 Berrikuntza

Industrias Mail defentsaren eta aeronautikaren sektorean murgildu da, hainbat kalibreetarako brotxekin

Gipuzkoako enpresak automoziorako, sarrailagintzarako eta balbulagintzarako tresna bereziak ekoizten ditu. Fakturazioaren %35 Italia, Frantzia, Txekia, Alemania, Mexiko edo Estatu Batuetara esportatzetik dator.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.