Diker enpresa.
Berrikuntza
Albisteak 25 otsaila, 2025

Diker, osasungintzaren sektorerako injekzio bidezko plastikoetan Euskadi mailako erreferente bihurtu nahi duen ETEa

Oiartzungo enpresa, gaur egun, batez ere automobilgintzaren eta elektronikaren sektorearentzat ari da lanean
-

Diker injekzio bidezko plastikoen fabrikazioan lan egiten duen Gipuzkoako enpresa da eta, bost urteko epean, osasun-produktuetarako Euskadi mailako erreferente bihurtu nahi du. Gaur egun, konpainiak automobilgintzaren eta elektronikaren sektoreetan egiten du lan batez ere, eta elektronikarako mikroinjekzioko karkasak eta autoen marken enblemak egiten ditu, baina elikagaietarako ontziak ere eskaintzen ditu. Enpresak Eusko Jaurlaritzaren zibersegurtasun-programaren laguntza jaso du. Programa horrek zibersegurtasuna sustatzen du euskal enpresetan, gai horri buruzko egitura ekonomikoa sortuz, SPRIk antolatuta.

Enpresa 1993an sortu zen Oiartzunen familia-izaerarekin, eta izaera horri eusten dio gaur egun ere. Plastiko-injekzioaren arloan egiten du oraindik ere. 2000ko hamarkadan, sortzaileen seme-alabak sartu ziren enpresan. “Pandemiarekin, pabiloia handitu genuen eta, 2019an, aitak erretiroa hartu zuenean, belaunaldi arteko erreleboa gertatu zen”, aipatu du Dikerreko zuzendari Gaizka Garciak.

Belaunaldi mailako erreleboarekin, irudi korporatiboa aldatzeaz gain, tailer izatetik fabrika industrial izatera igaro zen eta, horretarako, “SPRIren laguntza jaso genuen Gauzatu programaren bidez. Guztira, milioi bat euroko inbertsioa izan zen. Hala, injekzio-fabrika modernoagoa izateko, instalazioak egokitu genituen”.

2019tik, Dikerrek osasun sektorearen aldeko apustu irmoa egin du eta merkatu-nitxo berri bat ireki du han. “Orain, injekzio-makina elektrikoetan eta digitalizatuetan inbertsioak egiteko fase berri batean sartuta gaude”.

Fabrikatzen dituzten produktuak auto-marketarako enblemak eta autoen kameretarako pieza funtzionalak dira. “Horretan gaude espezializatuta. Pieza kromatuak dira, pvd tratamendua dutenak (ez metalikoa), eta auto elektrikoetarako daude pentsatuta batez ere”. Gainera, sektore elektronikorako mikroinjekzioko piezak eta karkasak eta elikadura-erabilerako piezak ere eskaintzen dituzte (elikagaietarako ontziak, adibidez).

Honako sektore hauek dira haien produktuen hartzaile nagusiak: automobilgintza (salmenten % 65ean), elektronika (% 30ean).

17 langile ditu guztira eta urteko fakturazioa bi milioi euro ingurukoa da. Goi-teknologiekin lotutako lana dela eta, garrantzitsua da I+G arloa. “Polimeroen ikerketarekin lotutako bi Hazitek [programa] [SPRI Taldearenak] izan ditugu, eta txartel elektronikoei buruzko plastikozko injekzioarekin lotutako beste bat. Moldeak diseinatzeko ingeniaritza-saila eta bulego teknikoa ditugu, eta fabrikazioa, gero, inguruan azpikontratatzen dugu”.

Fakturazioaren % 7 jasotzen dute esportazioek eta batez ere Frantzian kokatzen dira; “dena den, Txilen ere badugu bezero bat”. Osasun arloari dagokionez, ikuspegia Euskadiko merkatuari arreta ematera bideratuta dago.

SPRI Taldearen zibersegurtasuneko programatik jasotako laguntza barne-zerbitzua digitalizatzera zuzendu da, “bezeroek proiektuak denbora errealean ere ikusteko aukera izan dezaten. Hala, une bakoitzean, bilakaera ikus dezakete”.

Etorkizunera begira, honako bi erronka hauek aipatu dituzte: urtero makinak eguneratzea eta, bost urteko epean, Euskadiko sektore medikoan erreferenteak izatea. “Injekzioko eta moldeen hornitzaileak izan nahi dugu sektore medikoan, eta makinak denbora errealean digitalizatu, prozesuen inguruko informazioa unean bertan izateko”.

SPRI Taldeak bere kanaletan euskal enpresei beren jardueraren berri emateko aukera eskaintzen die. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

 

 

Lotutako albisteak

VII.  “Leaders  in  Tech  Conference”  topaketan,  teknologia-  eta  berrikuntza-joera  berrienak  aztertuko  dira
01/06/2026 Berrikuntza

VII. “Leaders in Tech Conference” topaketan, teknologia- eta berrikuntza-joera berrienak aztertuko dira

Ekitaldia ekainaren 12an izango da Bilboko Iberdrola Dorrean

Agaleusek  plastikozko  ontzi  industrialak  balorizatzeko  instalazio  berria  jarri  du  martxan

Agaleusek plastikozko ontzi industrialak balorizatzeko instalazio berria jarri du martxan

Instalazioak gehienez 1.500 kg/h ontzi sartzeko ahalmena du

ONTZIk  elikagaien  ontzien  birziklagarritasuna  ebaluatzeko  tresna  digital  bat  aurkeztu  du
28/05/2026 Berrikuntza

ONTZIk elikagaien ontzien birziklagarritasuna ebaluatzeko tresna digital bat aurkeztu du

Aurkezpena Food 4 Futureren esparruan egin da, ontzi jasangarrien berrikuntzari, araudiari eta lankidetzari buruzko saio baten barruan.

Eusko  Jaurlaritzak  14  milioi  inbertituko  ditu  aurten  ETE-en  zibersegurtasuna  indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 14 milioi inbertituko ditu aurten ETE-en zibersegurtasuna indartzeko

Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euro bideratu ditu ETE-en defentsarako, % 51,4ko igoerarekin (87 milioi euro gehiago), zehazki, enpresa txiki eta ertainak eraldatzeko eta dibertsifikatzeko laguntzetara. Guztira, Eusko Jaurlaritzak 277 milioi euro bideratuko ditu ETE-entzako laguntzetara

Omnium!:  Fabrikaren  errealitatetik  pentsatutako  digitalizazio  industriala

Omnium!: Fabrikaren errealitatetik pentsatutako digitalizazio industriala

Euskadin bereziki industria eta fabrikazio enpresentzat garatutako ERP bat da

Babestu  zure  enpresa  zibererasoetatik  Zibersegurtasun  Industrialeko  dirulaguntza  berriei  esker
18/05/2026 Zibersegurtasuna

Babestu zure enpresa zibererasoetatik Zibersegurtasun Industrialeko dirulaguntza berriei esker

Maiatzaren 19an irekiko den Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren edizio berriak 14 milioi euroko aurrekontua izango du. Zibererasoen aurka indartu nahi duten Euskadiko industria-enpresek eta lotutako zerbitzu-enpresek 2026ko azaroaren 23ra arte aurkeztu ahal izango dituzte eskaerak.

Eskualdeko  garapen-agentziek  partaidetza  handiagoa  eskatzen  dute  Europako  finantzaketa-funtsen  gobernantzan
14/05/2026 Berrikuntza

Eskualdeko garapen-agentziek partaidetza handiagoa eskatzen dute Europako finantzaketa-funtsen gobernantzan

SPRI Taldeko zuzendari Jon Ansoleagak Bilboko ADR Foroan adierazi duenez, programak kudeatzeaz gain, “lurraldeen arteko politikak eta tresnak lerrokatu” behar dituzte

NAIDER:  adimen  aplikatua,  eraldaketa  ekonomikoaren,  lurraldekoaren  eta  klimatikoaren  zerbitzura
11/05/2026 Berrikuntza

NAIDER: adimen aplikatua, eraldaketa ekonomikoaren, lurraldekoaren eta klimatikoaren zerbitzura

NAIDERen lana hiru arlo nagusitan egituratzen da: ekonomia-analisia eta lurralde-lehiakortasuna, trantsizio ekologikoa eta energetikoa, eta hiri eta lurralde-birsorkuntza

Flora  espezieak  berreskuratzeko  ‘in  vitro’  teknologia

Flora espezieak berreskuratzeko ‘in vitro’ teknologia

Eneko Ochoak garapen jasangarrirako aukerak partekatuko ditu Barakaldoko Lorategi Botanikoko 'Naturgela' n

Guretaldek  eta  BEKO  TECHNOLOGIESek  elikagai-industriako  arrisku  ikusezin  batean  jarri  dute  arreta:  aire  konprimituan
06/05/2026 I+G+B

Guretaldek eta BEKO TECHNOLOGIESek elikagai-industriako arrisku ikusezin batean jarri dute arreta: aire konprimituan

Aire konprimatuaren tratamendua eta monitorizazioa izango dira protagonistak FOOD 4 FUTURE – ExpoFoodTech 2026 azokan

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.