Álvaro eta Gonzalo Sola.

Delta, arte grafikoen erreferentea Gipuzkoan

Donostiako enpresak 37 urte bete ditu bere produktuak eta zerbitzuak etengabe hobetzeko asmoarekin
-

Delta arte grafikoen sektorean lan egiten duen Donostiako enpresa familiarra da. Dagoeneko 37 urte bete ditu, eta Gipuzkoan lider eta erreferente da sektorean. Etorkizuneko erronka produktuak eta zerbitzuak etengabe hobetzea izango da. SPRI Taldearen Renove Smart Industry programako laguntza jaso du. Programa horrek 4.0 industria bultzatzeko makineria eta ekipamendu aurreratuaren erosketa finantzatzen du.

Enpresa 1989an sortu zen Jesús Larrearen ekimen enpresarialaren ondorioz; hark, Óscar eta Gonzalo Sola anaiekin elkartuta, hasieran auzoko kopistegia bat sortu zuen Donostiako Eustasio Amilibia kalean. “Urteak joan eta urteak etorri, Delta garai berrietara egokituz joan da. Beti egon gara merkatuko eskaerei erne, langileak etengabe trebatzen eta makineria berritzen. Horri esker, formatu txiki zein handiko inprimaketaren erreferente bihurtu gara”, ziurtatu dute egun enpresa zuzentzen duten Alvaro eta Gonzalo Sola anaiek.

2007an, enpresei zuzendutako zerbitzuetara bideratzea erabaki zuten, eta ekoizpen guztia Donostiako Zuatzu enpresa-parkeko 800 metro karratuko nabe batean zentralizatu zuten, eta gaur egun bertan jarraitzen dute lanean.

Eskaintzen dituen zerbitzuen artean denetarik aurki daiteke: formatu txikiko inprimaketa (txartelak, zigiluak, aldizkariak, koadernaketak, triptikoak, flyerrak, karpetak, gutun-azalak, eskuliburu teknikoak edo kartelak), edota formatu handiko garapena, inprimaketa eta errotulazioa (roll-upak, photocall-ak, banderolak, kartelak, inprimatutako biniloak, binilo dekoratiboak, ebakidura-biniloak, seinaleztapena eta abar). Horrez gain, mota guztietako ibilgailuak errotulatzen dituzte, planoak zein zigilu digitalak egiten dituzte, eta lasterketetarako dortsalak ere inprimatzen dituzte. Azkenik, euskarri zurrunen gainean ere egiten dute lan; esaterako, kaxetan, oihalezko zein paperezko poltsetan, gutun-azal babestuetan, egurretan edo PVCan.

Aipatzekoa da Delta “deco” (dekorazioa) eta errotulazioaren munduan indartsu sartu dela, “azoka-standak, erakustokiak, bulegoak, beirateak eta, azken batean, edozein espazio errotulatzeko aukera eskainiz”. Hala, Deltako errotulazio-adituen taldeari esker, gaur egun espazioak berritu eta berriak sor daitezke, “bakoitzaren beharretara egokituta eta obra handietan sartu beharrik gabe”.

Une honetan, enpresak 16 langile ditu lantaldean, eta urteko fakturazioa 1,6 milioi eurotik gorakoa da.

SPRIren aldetik jaso duten azken laguntza Smart Industry Renove Plana izan da. Diru hori teknologia berridun makineria erostera bideratu dute, “gure ekoizpena azkarragoa, eraginkorragoa eta ingurumen-inpaktu txikiagokoa izan dadin”.

Etorkizuneko erronkei begira, helburua produktuak eta zerbitzuak etengabe hobetzea da, “egindako lanean kalitaterik onena eskainiz eta, ahal den neurrian, lan horiek berehala entregatzen saiatuz. Gure helburu nagusia bezeroak pozik geratzea gure arretarekin zein kalitate handiko lan eta akaberekin”.

SPRI Taldeak Euskadiko enpresei aukera ematen die bere kanaletan jardueraren berri emateko. Zure proiektua gure gaiekin (I+G+b arloa, digitalizazioa, nazioartekotzea, ekintzailetza, berrikuntza…) lotuta badago, Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu.

 

Lotutako albisteak

Seys-ek  Euskadiren  aldeko  apustua  indartu  du,  industriaren  bazkide  teknologiko  gisa

Seys-ek Euskadiren aldeko apustua indartu du, industriaren bazkide teknologiko gisa

Bilbon tokiko lantaldea duela hogei urte baino gehiagotik duen enpresa katalanak enpresei eta administrazio publikoei laguntzen die digitalizazio-prozesuetan, BIM, GIS, industria-simulazioa eta diseinuari, eraikuntzari eta simulazioari aplikatutako adimen artifiziala bezalako teknologien bidez.

Sarrailagintzatik  sarbide  adimendunetara:  KLABIA  talde  industriala  sortu  da
2026/11/05 Berrikuntza

Sarrailagintzatik sarbide adimendunetara: KLABIA talde industriala sortu da

Talde berria CVL eta DORLET enpresa historikoen bat-egitetik sortu da. Aretxabaletan eta Miñanon ditu egoitzak, eta 170 profesionaleko lantaldea du.

DS4Tk  nazioarteko  merkataritzan  erabaki  hobeak  bultzatzen  ditu    adimen  operatiboaren  bidez
2026/11/05 Nazioartekotzea

DS4Tk nazioarteko merkataritzan erabaki hobeak bultzatzen ditu adimen operatiboaren bidez

Bizkaiko enpresak TTools garatu du, adimen operatiboko plataforma bat, enpresei eta profesionalei egoera konplexuak aztertzen, arriskuak murrizten eta nazioarteko merkataritzan hobeto oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko.

Elesa+Ganter  Ibéricak  robot  autonomoen  biltegia  garatu  du  biltegiratzea  eta  kudeaketa  hobetzeko

Elesa+Ganter Ibéricak robot autonomoen biltegia garatu du biltegiratzea eta kudeaketa hobetzeko

SPRI Taldearen industria-zibersegurtasuneko programaren laguntza jaso duen enpresa horrek manufaktura-industriarako osagaiak diseinatu eta fabrikatzen ditu

Haingor  enpresak  automatizazio  pneumatiko  eta  hidraulikoaren  arloko  irtenbideak  eskaintzen  ditu
2026/11/04 Berrikuntza

Haingor enpresak automatizazio pneumatiko eta hidraulikoaren arloko irtenbideak eskaintzen ditu

35 urtetik gorako esperientzia duen Gipuzkoako enpresa honek doitasun, kontrol eta eraginkortasun handiagoa behar duten aplikazioetarako ardatz elektrikoekin ere lan egiten du.

Alaitz  Ardanza  (Tamoin):  “Biltegiratze  termikoa  gakoa  izango  da  erregai  fosilen  kontsumoa  murrizteko  eta  industria  deskarbonizatzeko”
2026/11/03 I+G+B

Alaitz Ardanza (Tamoin): “Biltegiratze termikoa gakoa izango da erregai fosilen kontsumoa murrizteko eta industria deskarbonizatzeko”

Ingeniaritzan eta industria-zerbitzuetan 70 urte baino gehiagoko ibilbidea duen enpresa bizkaitarrak berrikuntzaren aldeko apustua egin du biltegiratze termikoan, hondar-beroa berreskuratzean, hidrogeno berriztagarrian eta erregai sintetikoetan, industria eraginkorragoa eta jasangarriagoa lortzeko.

Data  Value  Managementek  enpresetan  emaitza  neurgarriak  sortuko  dituen  adimen  artifizialaren  aldeko  apustua  egin  du

Data Value Managementek enpresetan emaitza neurgarriak sortuko dituen adimen artifizialaren aldeko apustua egin du

Arabako konpainiak datuen analisian eta AAren arloan dihardu, eta erabakiak hartzeko prozesua eta enpresen eraginkortasuna hobetzeko soluzio teknologikoak sustatzen ditu.

TapDigital,  adimen  artifizialaren  bidez  neurrira  egindako  soluzioak  eskaintzen  dituen  startupa
2026/11/02 Ekintzailetza

TapDigital, adimen artifizialaren bidez neurrira egindako soluzioak eskaintzen dituen startupa

Bilboko enpresak morroi birtualak, webguneak eta automatizazioak garatzen ditu, lehentasun gisa bezeroarekiko hurbiltasuna jarrita

Evolgenek  aplikazio  industrialetarako  entzimen  garapenean  aurrera  egiten  du
2026/11/02 I+G+B

Evolgenek aplikazio industrialetarako entzimen garapenean aurrera egiten du

Gipuzkoako enpresak biomasa bioerregai eta balio erantsiko material bihurtzeko soluzioak diseinatzen ditu.

PQC-k  hidrogeno  berdea  datu-zentroetarako  alternatiba  energetiko  gisa  aztertzen  du,  Petronor  eta  Tecnaliarekin  batera

PQC-k hidrogeno berdea datu-zentroetarako alternatiba energetiko gisa aztertzen du, Petronor eta Tecnaliarekin batera

H2Integra proiektuak, ‘2026ko Trantsizio Berdeko Proiektua’-ri ON Bizkaia Saria jaso duenak, azpiegitura horien hornidura elektrikoa bermatzeko duen potentziala aztertzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.