Patricia Gutiérrez.
Elkarrizketak 2024ko azaroaren 27a

Patricia Gutiérrez: “Jundizeko Enpresa Elkarteak kanpora begiratzeko unea da”

A&B Laboratorioseko zuzendariak Manu Allenderen lekukoa hartu du Euskadiko industrialderik handienaren presidentetzan
-

Jundizeko Enpresa Elkartearen norabide berria: Euskadiko industrialderik handienak presidentetza estreinatu berri du. Patricia Gutiérrez, A&B Laboratorios kimika-enpresako zuzendariak Manu Allenderen lekukoa hartu du hamarkada bat baino gehixeagoko ibilbidea eta une hauetan 130 enpresa bazkide dituen kolektibo baten presidente gisa. Hurrengo bost urteetan, Gutiérrezek industrialdeko bertako enpresen arteko enpresa-harremanak sustatu nahi ditu, Elkartera bazkide gehiago erakarri eta Jundizeko jarduera handitu.

Zergatik eman duzu urratsa?

Uste dut oso proiektu polita dela, eta guk barruan egiten dugun moduan, taldean, sendotasunez lan egin dezakegula. Proposatu egin zidaten, eta iruditu zitzaidan Jundizek leku gisa dituen zailtasunetan ez ezik, enpresari bakoitzak dituen zailtasunetan oinarrituta ere proiektu bat egin genezakeela. Erakunde guztiak apur bat ezagutzea eta barnean apur bat gehiago sakontzea bakoitzaren arazoetan, sinergia ugari sor baitaitezke enpresen artean. Gainera, uste dut Euskadiko industrialderik handiena izanda, aukera polita dugula.

Nork laguntzen dizu proiektu honetan?

Hasteko, Manu Allende, aurreko presidentea zoriondu eta eskertu nahi dut, orain arte egin duen lanagatik. Hauek gara taldean: Asier Fernández de Trocóniz diruzain moduan, Uciezako Tomás Pérez Merino idazkari moduan, Remiruko Judith Ruiz Pérez, Servicios Empresariales Júndizeko Jimmy Gómez de Balugera, Ditreleko Elizabeth Fernández Frías eta Cepialeko Alfonso Pérez. Horiek dira nire lankideak, eta zoragarriak dira.

Hasi baino ez zara egin, baina nolabait esateko, zer ibilbide-orri aurreikusten duzu?

Enpresari oso begirakoa. Pertsona bezala, zer arazo dituzun entzun. Arazoak dituzu belaunaldien arteko erreleboan? Zibersegurtasun-arazoak? Uneko legedia ulertzeko arazoak dituzu? Ziur nago Jundizeko erakundeen % 80k arazo antzekoak ditugula, eta elkar entzuten badugu, hobekuntza-taldeak egin ditzakegula, eta elkarri lagundu. Gure kasuan, beti diogu jasangarritasuneko, ekonomia zirkularreko edo ingurumeneko jardunbide onak behar badituzu, guk lagunduko dizugula.

Eta zer estilo eman nahi diozu Elkarteari?

Kontuan izanda A&B oso erakunde egituratua dela eta lantalde bikaina dudala, uste dut kanpora begiratzeko unea dela. Honek guri balioko digu lantalde moduan, eta baita Elkarteari ere. Azken batean, zure konfort eremutik ateratzen zarenean, eta beste erakundeen arazo eta lan egiteko moduak ikusten dituzunean, asko ikasten duzu. Orduan, nigan pentsatuz, norbanako bezala hazten lagunduko dit proiektuak, normalean egiten dudanetik urrunduta egongo bainaiz.

A&B Laboratoriosi, zuzentzen duzun enpresari, (hau ere Jundizen) dagokionez, nola bukatuko da 2024a?

Primeran, urte bikaina izan da. Azken urteetan zehar marraztu genituen plan horiek urratsez urrats eraikitzen ikusi ditugu, eta emaitzak oso pozgarriak izaten ari dira. Lantaldea oso pozik dago, eta ni are gehiago, haiek pozez eta errekonozimenduz gainezka ikusten ditut eta. Esan bezala, sari batek ez dizu jaten ematen, baina egiten ari zaren lana eta egiten ari zaren bidetik jarraitzen laguntzen dizu.

 

Lotutako albisteak

Seys-ek  Euskadiren  aldeko  apustua  indartu  du,  industriaren  bazkide  teknologiko  gisa

Seys-ek Euskadiren aldeko apustua indartu du, industriaren bazkide teknologiko gisa

Bilbon tokiko lantaldea duela hogei urte baino gehiagotik duen enpresa katalanak enpresei eta administrazio publikoei laguntzen die digitalizazio-prozesuetan, BIM, GIS, industria-simulazioa eta diseinuari, eraikuntzari eta simulazioari aplikatutako adimen artifiziala bezalako teknologien bidez.

Sarrailagintzatik  sarbide  adimendunetara:  KLABIA  talde  industriala  sortu  da
2026/11/05 Berrikuntza

Sarrailagintzatik sarbide adimendunetara: KLABIA talde industriala sortu da

Talde berria CVL eta DORLET enpresa historikoen bat-egitetik sortu da. Aretxabaletan eta Miñanon ditu egoitzak, eta 170 profesionaleko lantaldea du.

DS4Tk  nazioarteko  merkataritzan  erabaki  hobeak  bultzatzen  ditu    adimen  operatiboaren  bidez
2026/11/05 Nazioartekotzea

DS4Tk nazioarteko merkataritzan erabaki hobeak bultzatzen ditu adimen operatiboaren bidez

Bizkaiko enpresak TTools garatu du, adimen operatiboko plataforma bat, enpresei eta profesionalei egoera konplexuak aztertzen, arriskuak murrizten eta nazioarteko merkataritzan hobeto oinarritutako erabakiak hartzen laguntzeko.

Elesa+Ganter  Ibéricak  robot  autonomoen  biltegia  garatu  du  biltegiratzea  eta  kudeaketa  hobetzeko

Elesa+Ganter Ibéricak robot autonomoen biltegia garatu du biltegiratzea eta kudeaketa hobetzeko

SPRI Taldearen industria-zibersegurtasuneko programaren laguntza jaso duen enpresa horrek manufaktura-industriarako osagaiak diseinatu eta fabrikatzen ditu

Haingor  enpresak  automatizazio  pneumatiko  eta  hidraulikoaren  arloko  irtenbideak  eskaintzen  ditu
2026/11/04 Berrikuntza

Haingor enpresak automatizazio pneumatiko eta hidraulikoaren arloko irtenbideak eskaintzen ditu

35 urtetik gorako esperientzia duen Gipuzkoako enpresa honek doitasun, kontrol eta eraginkortasun handiagoa behar duten aplikazioetarako ardatz elektrikoekin ere lan egiten du.

Alaitz  Ardanza  (Tamoin):  “Biltegiratze  termikoa  gakoa  izango  da  erregai  fosilen  kontsumoa  murrizteko  eta  industria  deskarbonizatzeko”
2026/11/03 I+G+B

Alaitz Ardanza (Tamoin): “Biltegiratze termikoa gakoa izango da erregai fosilen kontsumoa murrizteko eta industria deskarbonizatzeko”

Ingeniaritzan eta industria-zerbitzuetan 70 urte baino gehiagoko ibilbidea duen enpresa bizkaitarrak berrikuntzaren aldeko apustua egin du biltegiratze termikoan, hondar-beroa berreskuratzean, hidrogeno berriztagarrian eta erregai sintetikoetan, industria eraginkorragoa eta jasangarriagoa lortzeko.

Data  Value  Managementek  enpresetan  emaitza  neurgarriak  sortuko  dituen  adimen  artifizialaren  aldeko  apustua  egin  du

Data Value Managementek enpresetan emaitza neurgarriak sortuko dituen adimen artifizialaren aldeko apustua egin du

Arabako konpainiak datuen analisian eta AAren arloan dihardu, eta erabakiak hartzeko prozesua eta enpresen eraginkortasuna hobetzeko soluzio teknologikoak sustatzen ditu.

TapDigital,  adimen  artifizialaren  bidez  neurrira  egindako  soluzioak  eskaintzen  dituen  startupa
2026/11/02 Ekintzailetza

TapDigital, adimen artifizialaren bidez neurrira egindako soluzioak eskaintzen dituen startupa

Bilboko enpresak morroi birtualak, webguneak eta automatizazioak garatzen ditu, lehentasun gisa bezeroarekiko hurbiltasuna jarrita

Evolgenek  aplikazio  industrialetarako  entzimen  garapenean  aurrera  egiten  du
2026/11/02 I+G+B

Evolgenek aplikazio industrialetarako entzimen garapenean aurrera egiten du

Gipuzkoako enpresak biomasa bioerregai eta balio erantsiko material bihurtzeko soluzioak diseinatzen ditu.

PQC-k  hidrogeno  berdea  datu-zentroetarako  alternatiba  energetiko  gisa  aztertzen  du,  Petronor  eta  Tecnaliarekin  batera

PQC-k hidrogeno berdea datu-zentroetarako alternatiba energetiko gisa aztertzen du, Petronor eta Tecnaliarekin batera

H2Integra proiektuak, ‘2026ko Trantsizio Berdeko Proiektua’-ri ON Bizkaia Saria jaso duenak, azpiegitura horien hornidura elektrikoa bermatzeko duen potentziala aztertzen du.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.