Thierry Etchegoyhen y Jesus Calleja, proiektuaren arduradunak.
Elkarrizketak 24 ekaina, 2026

Euskarazko albisteak automatikoki errazteko lehen sistema sortu dute Vicomtechek eta TOKIKOMek

Adimen artifizialean eta hizkuntza naturalaren prozesamendurako teknologietan oinarritutako tresna honek kazetaritza-edukien bertsio sinplifikatuak sortzen ditu, euskara ikasten ari diren pertsonek informazioa errazago eskura dezaten.
-

Adimen artifizialak informazioaren eskuragarritasuna hobetzeko aukera berriak zabaltzen jarraitzen du. Ildo horretan, TOKIKOMek, euskarazko tokiko hedabideen sareak, eta Vicomtech zentro teknologikoak euskarazko albisteak automatikoki sinplifikatzeko lehen sistema publikoa garatu dute. Euskara ikasten ari diren pertsonei informazio gaurkotasuna gerturatzeko diseinatutako soluzio teknologikoa.

TOKIKOM sareko hainbat komunikabidetan txertatuta dago jada tresna, eta lengoaia naturala prozesatzeko teknologia aurreratuak erabiltzen ditu kazetaritza edukiak hizkuntza maila eskuragarri batera automatikoki egokitzeko. Sistemak albiste bakoitza aztertzen du, ideia nagusiak bereizten ditu eta euskara sinpleago batean idatzitako bertsio berri bat sortzen du, testuaren funtsezko informazioa eta jatorrizko esanahia mantenduz.

Proiektua Vicomtech eta TOKIKOMen arteko lankidetzaren emaitza da. Urte bateko prozesuan, bi lantaldeek ikuspegi teknologikoak garatu eta baliozkotu dituzte, halako irtenbideen alderdi konplexuenetako bat bermatzeko: jatorrizko edukiaren informazio-fideltasuna zaintzea. Thierry Etchegoyen Vicomtecheko ikertzaile eta garapenaren arduradun taldeko kideak Jesús Callejarekin batera azaldu duenez, “hizkuntza-ereduek albisteen jatorrizko edukia eraldatzen duten interpretazioak edo aldaketak ez sartzea izan da erronka nagusietako bat. Gai horrek garrantzi berezia hartzen du zenbait elementutan, hala nola adierazpen edo aipu testualetan, non tresnak bitartekoek jasotako hitzen zentzua bere osotasunean mantendu behar baitu”.

TOKIKOMetik nabarmendu dutenez, ekimenaren helburua ez da informazio arloko profesionalen lana ordezkatzea, baizik eta ulermen zailtasunak edo hizkuntza oztopoak aurkitu ditzaketen kolektiboei gaurkotasunerako bidea errazteko bide osagarri bat eskaintzea. Horregatik, albiste sinplifikatuak argi eta garbi identifikatuta eta bereizita agertzen dira erredakzioek landutako edukietatik.

Euskarari aplikatutako hizkuntza-teknologien garapenean beste aurrerapauso bat da proiektu hau. Era berean, AAk irisgarritasuna eta ezagutzaren hedapena hobetzeko tresna gisa duen zeregina indartzen du. TOKIKOM Plataforman integratutako tokiko hainbat hedabidetan eskuragarri dago jada tresna, besteak beste, Goiena, ALEA, GUKA, Aiaraldea, Txintxarri eta ERRAN.

SPRI Taldeak aukera ematen die euskal enpresei haien jardueraren berri emateko bere informazio-kanaletan. Zure proiektua gure gaiekin lotuta badago (I+G+b, digitalizazioa, internazionalizazioa, ekintzailetza, berrikuntza…), Zutaz mintzo gara ekimenean parte har dezakezu. Gainera, laguntza- eta zerbitzu-programetara sar zaitezke.

Lotutako albisteak

Watercut  enpresak  digitalizazioa,  automatizazioa  eta  optimizazioa  bultzatzen  ditu  enbalaje  industrialaren  ekoizpenean

Watercut enpresak digitalizazioa, automatizazioa eta optimizazioa bultzatzen ditu enbalaje industrialaren ekoizpenean

Enpresa bizkaitarrak 20 urte eman ditu produktuak kate logistiko osoan gordetzeko neurrira egindako soluzioak diseinatzen eta fabrikatzen.

Geogramak  3D  laser  eskanerra  duten  fabrikak  digitalizatzen  ditu,  erreformak  edo  zabalkuntzak  ekoizpena  gelditu  gabe  aurreikusteko

Geogramak 3D laser eskanerra duten fabrikak digitalizatzen ditu, erreformak edo zabalkuntzak ekoizpena gelditu gabe aurreikusteko

Gasteizko konpainiak zehaztasun handiz atzematen du errealitatea, eta 3D modelatua aplikatzen du industriaren ‘biki digitala’ datu fidagarrien bidez sortzeko. “4.0 Industriaren arloan zerbitzu aitzindaria” da.

Trebek  grabazio  konplexuak  informazio  erabilgarri  bihurtzen  ditu  adimen  artifizialaren  bidez
28/07/2026 I+G+B

Trebek grabazio konplexuak informazio erabilgarri bihurtzen ditu adimen artifizialaren bidez

Donostiako konpainiak audioa garbitzeko eta ahotsak bereizteko teknologiak garatu ditu, EMPOWER proiektu europarraren barruan.

Normicro:  konponketa  elektronikoko  tailerretik  adimen  artifizialaren  arora
27/07/2026 Zibersegurtasuna

Normicro: konponketa elektronikoko tailerretik adimen artifizialaren arora

Zerbitzu informatikoetan, zibersegurtasunean eta automatizazioan espezializatua, euskal konpainiak hiru hamarkada ditu enpresen eta erakundeen behar teknologikoei erantzuna ematen.

FitWoody,  erabiltzailearen  pribatutasuna  errespetatzen  duen  entrenamendu  pertsonalizatuagoa  eskaintzen  duen  aplikazioa
23/07/2026 Ekintzailetza

FitWoody, erabiltzailearen pribatutasuna errespetatzen duen entrenamendu pertsonalizatuagoa eskaintzen duen aplikazioa

Arabako Chubby Studio startup-ak sortutako mugikorrerako aplikazioa nazioarteko erreferente bihurtu da berrikuntzari, diseinuari eta Apple-ren etengabeko aitortzari esker.

KSB  ITUR,  ponpen  eta  balbulen  fabrikazioaren  arloko  nazioarteko  erreferente  zarauztarra

KSB ITUR, ponpen eta balbulen fabrikazioaren arloko nazioarteko erreferente zarauztarra

Alemaniako KSB multinazionalean integratutako enpresa ontzigintza-sektorean finkatu da

Ikerlan-ek  teknologia  kuantikoa  txertatu  du  industriaren  zibersegurtasuna  indartzeko
23/07/2026 I+G+B

Ikerlan-ek teknologia kuantikoa txertatu du industriaren zibersegurtasuna indartzeko

Quside Kataluniako enpresarekin batera garatutako soluzioak benetan ausazkoak diren zenbaki-sorgailuak ditu, azpiegituren eta funtsezko zerbitzuen babesa indartzeko.

Nola  entzun  makina  bat  akatsak  detektatzeko:  Ailoys  eta  Tubacex-ek  “Shazam”  bat  garatzen  dute  talde  industrialetarako
22/07/2026 Ekintzailetza

Nola entzun makina bat akatsak detektatzeko: Ailoys eta Tubacex-ek “Shazam” bat garatzen dute talde industrialetarako

Alemaniako startupak eta euskal konpainiak adimen artifizialean eta sentsore akustikoetan oinarritutako tresna bat sortu dute BINDen esparruan, fabrikazio-prozesuetako arazoak aurreikusteko eta ekoizpenaren kontrola hobetzeko.

Digixopek  abiadura  handiko  datu  masiboak  prozesatzen  dituen  plataforma  adimenduna  abiarazi  du

Digixopek abiadura handiko datu masiboak prozesatzen dituen plataforma adimenduna abiarazi du

Bilboko enpresak aplikazio ugari dituen produktu bat eskaintzen du, hala nola museoetako laguntzailea edo online dendetako erosketa-laguntzailea

Industrias  Mail  defentsaren  eta  aeronautikaren  sektorean  murgildu  da,  hainbat  kalibreetarako  brotxekin
21/07/2026 Berrikuntza

Industrias Mail defentsaren eta aeronautikaren sektorean murgildu da, hainbat kalibreetarako brotxekin

Gipuzkoako enpresak automoziorako, sarrailagintzarako eta balbulagintzarako tresna bereziak ekoizten ditu. Fakturazioaren %35 Italia, Frantzia, Txekia, Alemania, Mexiko edo Estatu Batuetara esportatzetik dator.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.