Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 otsaila, 2024 Berrikuntza

TokenTrotter-rek bidaiez beste ikuspuntu batetik gozatzeko aukera ematen du

BlockGummies-ek garatutako aplikazioa bere sarearekin konektatu nahi duten bidaiariei, turismo-gidariei, museoei edo establezimenduei zuzenduta dago.

TokenTrotter garatzeko ideia Vienara egindako bidaia batean sortu zen. Han egon ziren bitartean, proiektuaren sortzaileek pentsatu zuten zein baliagarria izan zitekeen gida baten bidez monumentuen, museoen eta puntu interesgarrienen azalpenak entzutea hirian zehar paseatzen eta “Interneten bila erotu beharrik gabe”. Helburua tresna erabilerraza sortzea zen, entzungailuak bakarrik erabiliz free tour bat egin ahal izateko. “Negozioetarako eta turismoaren sektorean formula berritzaileak aplikatzeko aukera handia zegoela uste genuen”, dio Alberto Iglesiasek, proiektuaren sustatzaileak. 

Horrela, TokenTrotter-rek “bidaiariaren esperientzia aberasten du eta, aldi berean, turismo-gidariei eta edukien sortzaileei euren lana eta esperientzia monetizatzeko aukera ematen die”, dio Iglesiasek. Madril, Bilbo, Bartzelona, Londres, Paris eta New Yorkeko monumentuen eta interesguneen audiogidak disfrutatzeko aukera ematen du app-ak. Gainera, erabiltzaileek free tour-ak egin ditzakete, edo yinkanetan eta altxorraren bilaketetan parte hartu, hainbat sekretu ezagutzeko. TokenTrotter-rek ehunka interesgune eta plangintza-tresna bat ere baditu, erabiltzen duten pertsonen gustuen edo beharren neurrira egindako ibilbide bat antolatzeko.  

Sensalus, zahartze aktiboko proiektua

Bilboko profesional-talde honek eskarmentu handia du aplikazioak eta jokoak sortzen. Izan ere, app hori BlockGummies-ek garatu du, eta duela gutxi adinekoentzako osasun eta zahartze aktiboko proiektu bat ere gauzatu du, Sensalus izenekoa. Diseinuan, programazioan, marketinean eta edukien sorkuntzan esperientzia duten bost pertsonak osatzen dute plantilla. “Gure kudeaketarekin eta zuzendaritzarekin benetan interesgarria eta berritzailea den aplikazio bat sortzea lortu dute, hazteko ahalmen handia duena”, azaldu du sustatzaileak.  

Etorkizunari begira, TokenTrotter-rek hazten jarraitu nahi du, hiri, tour eta interesgune gehiago gehituz, baita blockchain geruza bat sortu ere, edukien sortzaileek audiogiden jabetza intelektuala eta monetarizazioa kudeatu ahal izan dezaten. Era berean, erabiltzaile berriak eskuratzeko, marketin-kanpainek gero eta protagonismo handiagoa izango dute.  

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.  

Lotutako albisteak

22 uztaila, 2024 Berrikuntza
Jabones El Abra: “Produktu litro bakoitzeko plastiko gutxiago erabiltzen duen ontzi ekologiko bat garatu dugu Hazinnovari esker”
Irakurri gehiago
18 uztaila, 2024 Berrikuntza
Mikel Jauregi industria klusterrekin elkartu da eta Euskadiren espiritu aitzindaria aldarrikatu du etorkizuneko erronkei eta aukerei aurre egiteko
Irakurri gehiago
12 uztaila, 2024 Berrikuntza
Biotz sendotu egin da Orklirekin aliantza estrategikoa itxi ondoren
Irakurri gehiago
9 uztaila, 2024 Berrikuntza
Erhardt Serikaten teknologia kuantikoak konponbide berritzaileak ematen dizkie logistikaren sektoreko arazoei
Irakurri gehiago
2 uztaila, 2024 Berrikuntza
‘Belk+’, mugikortasunerako laguntza pertsonaleko lehen exoeskeleto adimenduna
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak