Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 1 apirila, 2019 Berrikuntza Fast Track Innobideak programa Innobideak prestakuntza

SPRIk euskal enpresa-sarea indartzen du Kudeaketa Aurreratua bultzatuz ETEetan

Hobekuntza-ekintza hori Innobideak Prestakuntza-programaren barruan garatzen da, zeina espreski diseinatuta baitago Kudeaketa Aurreratuaren funtsezko kontzeptuak zabaltzeko eta bere ezarpena bultzatzeko ETEetan.

 

Hobekuntza-ekintza hori Innobideak Prestakuntza-programaren barruan garatzen da, zeina espreski diseinatuta baitago Kudeaketa Aurreratuaren funtsezko kontzeptuak zabaltzeko eta bere ezarpena bultzatzeko ETEetan.

Saio independenteen bidez 16 gai lantzen dira ETEak Kudeaketa Aurreraturantz bideratzeko, aztergai hartuz beren funtsezko 6 kudeaketa-eremu hauen arteko elkarreragina: Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Gizartea, Berrikuntza eta Emaitzak.

 

SPRI Taldeak, Euskalitekin batera, Kudeaketa Aurreratuaren eredurantz bideratzeko aukera ematen die euskal ETEei Innobideak Prestakuntza-programaren bidez.

 

2019ko saio-ziklo berriak kudeaketa arloko gaikuntzan izandako esperientzia zabalaren fruituak jaso ditu eta, horri esker, beren premiei egokitutako ezagutza eskaintzen die ETEetako zuzendaritzei, enpresen kudeaketaren abangoardian dauden gai-aukeraketa baten bitartez.

 

Prestakuntza-proposamenak hainbat hobekuntza ditu aurten, aurreko edizioetan parte hartu duten pertsonek adierazitako kezketatik abiatuta. Zuzendaritza-karguei ibilbide-orri bat ematen zaie beren kudeaketa-eredua birdefinitzeko, hasi estrategia definitzeko prozesutik, eta euren ETEetan Kudeaketa Aurreratua arrakastaz ezartzeko prozesua gauzatzeko behar dituzten tresna eta baliabideen kudeaketa praktikoari buruzko ezagutzaraino.

 

Hala, Prestakuntza-programak bere gai-multzoko 16 gaietako bat lantzen du goiz bateko saio independenteetan, euskal enpresentzako inolako kosturik gabe, programa horren helburua delarik enpresen kudeaketa hobetzea 6 arlo garrantzitsuenetan: Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Gizartea, Berrikuntza eta Emaitzak.

 

Ezagutza arlo eta gai garrantzitsuenak

Estrategia. Antolakunde aurreratu batek eskura izan behar du bere definizio estrategikoaren garapenean gorpuztuko den gogoeta egiteko informazioa. Gero, estrategia hori antolakunde osoan zabaldu eta partekatu beharko da, eta antolakundeak estrategiaren esku jarriko ditu bere baliabide guztiak.

 

Estrategiaren ezaugarri garrantzitsuenetako bat da ez dela prozesu independente bat, baizik eta antolakundearen eguneroko kudeaketan integratuta egon behar duen elementu bat. Estrategia osatzeko prozesuak ongi definitutako asmo partekatuak izan behar ditu abiapuntuan eta etengabeko azterketa, praktika eta ikaskuntza konbinatuz garatzen da.

 

Hala, aukera posible eta aldaezin bakar bat bezala baino gehiago, esperientzia bat bezala ulertu behar da estrategia.

 

Negozio-eredua. Berrikuntza-prozesuaren bitartez definitutako negozio-ereduak islatzen du antolakundeak nola sortzen duen balioa, nola banatzen duen bezero edo erabiltzaileen artean eta nola bereganatzen duen balio horren zati bat irabazi bezala. Hala, negozio-eredua da enpresaren arrakastaren elementu garrantzitsuenetako bat.

 

Berrikuntza. Berritzea ez da erraza; ikuspegi bat behar da, eta baita ere lantalde bat eta entrenamendu ordu asko. Lan, ahalegin eta sistematika handia eskatzen du; berritzea da prozesu bat ezartzea. Berrikuntza gauza praktikoa izan dadila, horixe da zuzendaritza-taldeak erakundearen zabalkunde-prozesuan duen erronka handiena, bakoitzak ahal duen neurrian jakina.

 

Jardunaldi honetan kudeatzaileak “tresna-kutxa” bikaina eskuratuko du, berrikuntza ez dadin izan zerbait teorikoa edo eguneroko jardunetik eta balio sorkuntzatik “at” geratzen den zerbait.

 

Lehiakortasunaren zaintza. Sistematikoki berritzeko funtsezkoa den prozesu bat da, aukera ematen duelako bezero, lehiakide eta teknologiei buruzko mila eta bat xehetasun monitorizatzeko eta xehetasun horiek antolakundearen zerbitzura lerrokatzeko.

 

Gaur egun antolakundeek ez dute aitzakiarik. Edozein ETE da gai erronka bat planteatu, lantalde bat definitu eta prozesua abiarazteko, zeina tresna informatiko estandar batean oinarrituta egon baitaiteke. Lehiakortasunaren Zaintzak aukera ematen du etorkizuna sortzeko, hazkunde-aukerak detektatzeko ingurune ziurgabeetan eta inpaktu handiko berrikuntza-proiektuak sortzeko.

 

Jabetza intelektuala. Nola berrikuntzaren helburua den inpaktua izatea ingurunean I+G+Bko jardueren ondoriozko emaitzen bidez, ezinbestekoa da jabetza intelektuala eta industriala kudeatzeko politika on bat aplikatzea berrikuntza-zikloan, prozesuan sortzen den ezagutza babestu eta ustiatzeko.

 

Ongi ezagutzen badira dauden alternatiba desberdinak eta bakoitzaren erabilgarritasun eta mugak, eta berrikuntza prozesuaren kudeaketan integratzen badira, errazago saihestuko ditugu gure interesentzat kaltegarriak izan daitezkeen eta ondorio konponezinak ekar ditzaketen jabetza intelektualaren eta industrialaren arloko erabakiak.

 

Antolakundeek beren kudeaketa integraleko ohiko jarduera bezala identifikatu, ebaluatu eta babestu behar lituzkete beren aktibo ukiezinak, bakoitzaren araberako politiken bidez.

 

Pertsonak. Antolakunde bateko pertsonen kudeaketa-estrategian funtsezkoa da pertsonak antolakundearekin konprometitzea, taldean lan egitea, gai izatea arazoak negoziazio bidez konpontzeko eta gai izatea talentua identifikatu, atzeman, garatu, leialdu eta balio sorkuntzarekin lerrokatzeko. Horregatik, pertsonen zeregina ezinbestekoa da enpresak biziraungo badu eta lehiakor izango bada.

 

Denok daukagu talentua, baina ez gauza guztietarako, horregatik, hauxe da pertsonen erronka berri handia: talentuaren kudeaketa.

 

Emaitzak. EBDITA, emaitzen kontua eta errentagarritasuna hobetzea da gure antolakunde gehienen helburuetako bat. Baina horretarako, mugarri batzuk finkatu behar dira, hasi plan estrategikotik eta kudeaketa planeraino, zeren helburu horiek erabakiko dute zein den antolakundeak jarraitu behar duen “bidea” lortu nahi dituen emaitzak lortzeko.

 

Halere, antolakundeek ez lukete bakarrik aintzat hartu behar amaierako emaitza, baizik eta identifikatu eta kudeatu egin beharko lituzkete helburuak lortzeko prozesuan eragina duten adierazle guztiak, etengabe hobetzeko eta emaitza sostengarriak lortzeko.

 

Innobideak Prestakuntza

Industria-enpresetako eta industriari lotutako zerbitzu-enpresetako kudeatzaile eta zuzendaritza-karguei zuzendutako programa bat da. Innobideak Estrategiaren barruan kokatuta dago eta lau laguntza-ildo eskaintzen ditu enpresa-jarduerarentzat, hobekuntzak lor ditzaten ekintza berritzaileak gauzatuz kanpoko aholkularien laguntzaz: Kudeabide ildoak enpresen lehiakortasuna hobetzen laguntzen du Kudeaketa Aurreratuaren bitartez; Lehiabide ildoak laguntza ematen du produktuan, prozesuetan, merkatuetan eta antolakuntzan berritzeko; Pertsonak ildoak langileen parte-hartzea bultzatzen du enpresan; eta Prestakuntza ildoak gaikuntza eskaintzen du aurreko hiru ildoak indartzeko.

 

Ikastaroen plangintzari, tokiei eta gaiei buruzko informazio gehiagorako eta izena emateko, zoaz web orri honetara:

https://www.spri.eus/es/innovacion/innobideak-prestakuntza-programa-formacion-gestion-avanzada/.

 

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak