20 urteko esperientziarekin, Rem-Iru xafla eraldaketan eta mota guztietako produktu metalikoen fabrikazioan espezializatutako enpresa da. Jundizko instalazioetan transformazio-prozesu guztiaz arduratzen dira: laser-ebaketa, puntzonaketa, tolestea, panelatzea, soldadura, muntaketa, eta azken produktua entregatzea.
Gasteizko enpresa 2000. urtean sortu zuen Roberto Ruizek, galdaragintzan ia 30 urteko esperientzia zuenean. Gaur egun, haren seme-alabak daude enpresaren arduradun bezala: Judith Ruiz, enpresako CEOa, eta Daniel Ruiz, zuzendari komertziala.
“Uste dut 5 pertsona inguru zeudela ni enpresara iritsi nintzenean, Betoñon, 500 metro karratuko pabiloi batean, tolesteko makina batekin eta puntzonatzeko makina batekin”, gogoratu du Judith Ruizek. Ordutik, Rem-Iru Jundizko industrialdera mugitu da, eta bertan 8.000 metro karratu baino gehiagoko egoitza dute eta 67 pertsona lanean. Etengabeko berrikuntza eta puntako ekoizpen-teknologien aldeko apustua dira bere ezaugarriak. “Espainian panelatzaile bat duen lehen enpresa azpikontratatzailea gara. Panelagailuak, laserrak, tolesteko makinak eta puntzonatzeko makina automatikoak ditugu (horietako bat merkatuan dagoen onena da) “, zehaztu du Ruizek.
Etengabeko bilakaeraren ondoren, eta enpresak 2018an daturik onenak eman ondoren ( % 30eko hazkundearekin), Rem-Iruk urte zail bati egin dio aurre, COVID-19 pandemiaren ondorioengatik. Orain, “pixkanaka hazten joatea, datorren urterako fakturazioa handitzea eta 2018ko mailara iristea” da bere helburua. Lan komertziala indartzea da horretarako gakoetako bat: “Ditugun bezeroak finkatu eta berriak lortu nahi ditugu. Lehia ikaragarria da, duela 20 urtekoarekin konparatuz askoz handiagoa da. Bereizketa eta merkatuan duzun lekua bilatu behar dira “, azaldu du.
Esportazioa handitzea eta digitalizazioan aurrera egitea
Beste helburu bat produktuen esportazioa handitzea da eta, horretarako, Europako merkatura begiratzen dute, non dagoeneko eskaintzak eta prototipoak badituzten. Horrez gain, digitalizazioa da Rem-Iruren etorkizuneko beste helburuetako bat. “Gure ERP-kudeaketa (Enterprise Resource Planning) hobetzeko lanean ari gara, instalazioko datu guztiak gehiago kontrolatzeko”, azaldu du Ruizek. Helburu hori, digitalizazioarena, enpresako arlo guztietara zabaldu nahi dute.
Rem-Iruren buru zela egindako kudeaketari esker, Judith Ruizek zuzendari onenaren saria jaso du AMPEA 2020 Emakume nabarmendun sarietan. “Emakumeen lana aintzat hartzea eta neska gazteek gizonezkoen mundu batean sar daitezkeela ikustea gustatzen zait”, aitortu du. Ildo horretan, Ruizek emakumeak sektore horretan sartzearen alde egiten du. “Plantan eta zuzendaritza postuetan % 35 emakumeak dira. Erosketaren, ekoizpenaren, sistemen, kalitatearen, plangintzaren, administrazioaren eta garraiolariaren arduradunak emakumeak dira “, zehaztu du.
Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova eta Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?