Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 11 apirila, 2023 Berrikuntza

Izaskun Alberdi (OBEKinematics): Ekoizpena duen ingeniaritza bat gara, eta horri esker, guztiz garatutako proiektuak eskaintzen dizkiogu merkatuari”

Mende erdi baino gehiagoko ibilbidea izan du Gipuzkoako enpresak. Denbora horretan, mugikortasunaren industriako eta etxetresna elektrikoetako produktuak sortzeko, garatzeko eta hornitzeko funtsezko oinarria izan du berrikuntza.
Izaskun Alberdi, OBEKinematics-en Marketin eta Salmenta zuzendaria
Izaskun Alberdi, OBEKinematics-en Marketin eta Salmenta zuzendaria

Automozioa, etxetresna elektrikoak erosoagoak eta onuragarriak izatea da OBEKinematics-en helburu nagusia. Horretarako, Hettich taldeko kidea eta bi familia gipuzkoar zuzendutako enpresak funtsezko oinarri bezala hartu du berrikuntza. “Berrikuntza proposamenak lantzen ditugu eta bezeroari harritzeko moduko gauza zehatzak eskaintzen dizkiogu”, azaldu du Izaskun Alberdik, konpainiako Marketin eta Salmenta zuzendariak. 

Hainbat produktu-gamatan berrikuntza- eta ekoizpen-prozesuetan esperientzia izan ondoren, enpresak produktu eta zerbitzuen eskaintza dibertsifikatu du etxetresna elektrikoen eta automozioaren sektorera eta beste sektore berri batzuetara. Produktuak oinarritik garatzen ditu “ekoizpena duen ingeniaritza gara, eta, horri esker, guztiz garatutako produktuak eskaintzen dizkiogu merkatuari”’, nabarmendu du Alberdik.  

Horretarako, OBEKinematics-ek, mugimendu-sistema konplexu eta sendoak sortzeko, produktuen garapenean eta industrializazioan espezializatutako ingeniari talde bat du. Zinematikan oinarritutako soluzioak, adibidez, autoen eskularru-ontzietan edo erdiko beso-euskarrietan aplikatzen direnak, edo beheko saskia jasotzeko sistemak, enpresak patentatutako ´ComfortSwing´ osagarri jasotzaileari esker. 

Garapen horiek guztiak ingurumen-iraunkortasunarekin egiten dira beti, enpresaren oinarrietako bat den aldetik. Alberdik aitortu duenez “urte asko daramatzagu ingurumena errespetatzen, izan ere, EMAn erregistratu zen lehengo konpainia izan ginen 2003an. Gure helburua 2025erako karbono-aztarna 0 izatea da”. Jasangarritasunerako ekintzak ezartzen jarraitzen dute, hala nola eguzki-panelen intalazioa ekoizpenean dagoen elektrizitate-eskaeraren eremu bat betetzeko, eta autoen ordez ibilgailu hibridoak eta elektrikoak ezartzen ari dira. Ekoizpen-prozesuen digitalizazioa ere lantzen ari dira. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova, BDHI Konexio edo Innobideak bezalako berrikuntzarako programak eta laguntzak ditu.   

Lotutako albisteak

23 maiatza, 2023 Berrikuntza
La Nave enpresaren farolak Asia eta Afrikako merkatuetaraino iritsi dira
Irakurri gehiago
15 maiatza, 2023 Berrikuntza
Lince: “Azken 5 urteetan patente kopuru handiena lortu duen gure sektoreko fabrikatzaile nazionala gara”
Irakurri gehiago
8 maiatza, 2023 Berrikuntza
Compitte, ETEen egunerokotasuna mehatxatzen duten arrisku “ikusezinen” kudeaketa
Irakurri gehiago
27 Marzo, 2023 Basque Trade & Investment
Urgo enpresak azazkalak ez jateko esmalte mingotsaren lidergoari eusten dio
Irakurri gehiago
13 Marzo, 2023 Basque Trade & Investment
Araban dago balio erantsi handiko etiketak egiteko makinen fabrikatzaile bakarra
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak