Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 15 ekaina, 2022 Berrikuntza

Innobasquek Euskal Berrikuntzaren Mapa aurkeztu du

Euskal Berrikuntzaren Mapari esker, enpresek beren lehiakortasuna handitzeko aukera dute, berrikuntzaren bidez. Plataforma honetan ia 650 soluzio jasotzen dira lehenengo aldiz, bai eta Berrikuntzaren Ekosistemako 250 eragileren kontaktuak eta 125 kasu praktiko
INNOBASQUE BEC

Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziako presidente Manuel Salaverriak Euskal Berrikuntzaren Ekosistemako eragileen elkarlana azpimarratu du, hura baita “Euskadik bizi duen I+G+b arloko inbertsioen bilakaera positiboaren motorra”. Salaverriak adierazi duenez, inbertsio horrek “handitzen jarraituko du 2022an, eta 1.630 milioi eurotik gertu ibiliko gara”; horrek gehiengo historikoa markatuko du. Horrela itxi du Innobasque Berrikuntzaren Euskal Agentziaren ohorezko presidenteak, Iñigo Urkullu lehendakariak, bazkideen 15. Batzar Nagusia. Ekitaldia Makina Erremintaren Bienalean antolatu da, hau da, Bilbao Exhibition Centre, BEC! esparruan ospatzen ari den nazioarteko industria arloko azokan.

Jarraian, lehenbizikoz erakutsi da Euskal Berrikuntzaren Mapa. Plataforma paregabe honek enpresei berritzen laguntzeko soluzioak eskaintzen dizkie, eta horretarako bilatzaile bat du 125 kasu praktikorekin eta Berrikuntzaren Ekosistemako 250 eragileek eskaintzen dituzten 650 soluziorekin. Horrez gain, eragile horiengana zuzenean jotzeko kontaktua ere eskuragarri dago. Mapa hori Innobasque Euskal Berrikuntzaren Agentziak gainerako 250 eragilerekin izandako elkarlanaren ondorio da. Eragile horien artean enpresak, jakintza‑eragileak, eragile publikoak, tokiko garapenerako bulegoak, finantza‑erakundeak eta gizarte-eragileak daude. Horrez gain, Mapak profil azkarra du, eta, horren bitartez, bilaketa findu daiteke eta 10 minututan kasu bakoitzerako soluzio egokienera bideratzen zaitu.

Elkarlana beharrezkoa da ETE‑ei berritzeko aukera emateko eta beren lehiakortasuna eta jasangarritasuna hobetzeko. Euskal Berrikuntzaren Mapa horren adibide garbia da. Guztion artean indartsuagoak gara” adierazi du aurkezpenean zehar Leire Bilbaok, Euskal Berrikuntzaren Agentziako zuzendari nagusiak.

2021, urte garrantzitsua

Berrikuntzaren Mapa Innobasqueko Batzar Nagusian aurkeztu da, eta, bertan ere, urteko kontuak, 2021eko Kudeaketa Txostena eta 2022ko aurrekontua onetsi dira.

2021 jarduera handiko urtea izan da Euskal Berrikuntzaren Agentziarako. Horren bazkideak euskal I+G arloaren % 62 dira. Bazkide diren 905 entitatetik, erdia enpresak dira, eta horietako % 86 enpresa txikiak eta ertainak. Administrazio publikoek, ikasketa zentroek, Euskal Berrikuntzaren Ekosistemako eragileek eta sozietate zibileko ordezkariek tipologia osatzen dute.

2021ean zehar, Berrikuntzaren Euskal Agentziak 68 enpresari eman die aholku, 526 erakunde sartu ditu barne, 39 txosten sortu ditu, 712 pertsonari informazioa helarazi die, 7 saretan parte hartu du eta 480 euskal erakundek Europako programen etekina lortu dute hari esker.

Innobasquen helburua da Euskadi berrikuntza-maila altuen duten Europako eskualdeen artean egotea 2030ean, eta, horretarako, bere jarduera berrikuntzaren monitorizazioari, ebaluazioari, jarduerari eta sozializazioari lotuta dago.

2030 Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jaso diren berrikuntzako joerak monitorizatu ditu 2021ean, eta euskal erakundeek zaintza-estrategikoa egiteko ekimenak aurrera eraman ditu. Agentziak Euskadiko berrikuntzaren egoera ebaluatzen du, eta administrazio publikoei laguntza ematen die berrikuntza-politikak diseina ditzaten, hala nola Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sistemako Internazionalizazio Estrategia (2021-2030). Horrez gain, esperimentazio-laborategi gisa ere jarduten du gerora gainerako erakundeetara eraman daitezkeen ekintzak garatzeko. Zentzu horretan, hirugarren sektoreko 61 enpresatako eta 30 erakundetako berrikuntza-profila garatu du. ETE‑entzako berrikuntza-programetan parte hartu du, hala nola Basque District of Culture and Creativityrekin, Onekin elikagaien industriarako edo Hazinnova programarekin, enpresa txiki eta ertainen berrikuntzako lehen urratsak bultzatzeko. 2021ean “Formakuntza berrikuntzan” izeneko ekimen arrakastatsua abiarazi zuen, eta, horren bidez, ETE‑ei neurrian eta mailan egokitzen zitzaizkien ikastaroak eskaini zituen.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak