Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa
Albisteak 29 maiatza, 2020 Berrikuntza Innobideak Ris3 Euskadi

Olga Martín, ACLIMA: “Digitalizazioa funtsezko tresna da Europako Itun Berdeak proposatzen dituen jasangarritasun-helburuen lorpena azkartzeko”

Olga Martin, Aclima Ingurumeneko Euskal Klusterreko zuzendariak adierazi duenez, Covid-19aren osteko indarberritze ekonomikoa ingurumen-iraunkortasuneko irizpideekin iritsiko da. Euskadi prest dago bigarren trantsizio ekologiko baterako beste urrats bat emateko, Martinen aburuz, 2050erako neutraltasun klimatikoa ezartzen duten Europako helburuak lortzeko. Berrikuntza eta digitalizazioa dira hori lortzeko gakoetako batzuk. 
Olga Martín, directora Aclima

Olga Martin, Aclima Ingurumeneko Euskal Klusterreko zuzendariak adierazi duenez, Covid-19aren osteko indarberritze ekonomikoa ingurumen-iraunkortasuneko irizpideekin iritsiko da. Euskadi prest dago bigarren trantsizio ekologiko baterako beste urrats bat emateko, Martinen aburuz, 2050erako neutraltasun klimatikoa ezartzen duten Europako helburuak lortzeko. Berrikuntza eta digitalizazioa dira hori lortzeko gakoetako batzuk. 

Ekainaren 5ean Ingurumenaren Mundu Eguna ospatzen da. Covid-19aren pandemiak bigarren mailan utzi du gai hori edo inoiz baino gehiago indarrean egotea eragin duela uste duzu?  

Covid-19aren osasun-krisiak ingurumen-sektorearen garrantzia nabarmendu du. Besteak beste, hondakinen bilketa eta tratamendua, ura edangarri bihurtzea eta ur sanitarioak araztea funtsezkotzat jo dira gure gizarteak behar bezala funtziona dezan. Gainera, Europan, politika zein enpresa mailan, eredu ekonomiko berri bat sustatzeko beharra dago, printzipio iraunkorretan oinarritutakoa eta ekonomia suspertzeko eragile bihurtdaitekeena. 

Zentzu honetanAcliman ziur gaude Europako Itun Berdearen politikekin bat egiten duen herri-estrategia bat garatzeak, industria-sustapeneko politika aktiboen bidez ingurumen-sektorea bultzatuz, Euskadi Europan ingurumen-teknologian eta zerbitzuen lidergoan jar dezakeela.  

Nola heldu dira euskal enpresak Green Deal europar horretara, are gehiago testuinguru ekonomiko berri honetan? 

Euskadi,  ingurumenaren kudeaketan, eskualde aurreratu gisa aitortuta dago. Aurreko mendeko industrializazioak sortutako ingurumen-inpaktuetatik eratorritako egoera zail batetik hobekuntza nabarmen eta eredugarri batera eboluzionatzen jakin du Euskadik. Dagoeneko, lehen trantsizio ekologiko arrakastatsu bat egin dugu. Gainera, Euskadik industria-sare berritzaile bat du, Green Dealen gidalerroak bere egunerokotasunean txertatzeko gai dena, eskualdea garatzen jarraitzeko eta Europar Batasunak bultzatutako eredu ekonomiko berrira egokitzen jarraitzeko. 

Bere bideari ekin dion Klima Aldaketari buruzko legearen ondorioz, gizarte eta ingurumen eredua eta eredu energetikoa aldatuko dira, eta horrek hainbat sektoreri eragingo die. Ildo horretan, zeintzuk dira datozen urteetan Aclimak ikusten dituen erronka nagusiak? 

  1. urtean  neutraltasun klimatikoa lortzeko, datozen urteetan ditugun erronkek bi esparrurekin dute zerikusia: energiarendeskarbonizazioaeta ekonomia zirkularra sustatuko duten negozio-eredu berrien garapena.  

Energiaren ekoizpena eta erabilera, berotegi-efektuko gasen isurketen % 75 ingurukoa da. Alde horretatik, energia berriztagarrietarako trantsizioa bizkortu behar da, hala nola eolikoa eta eguzki-energia, eta energia-eraginkortasuna sektore ekonomiko guztietan sustatu behar da. 

Baina, era berean, gure negozio-ereduak aldatu behar ditugu, eta konponbide zirkularrak erabili behar ditugu. Alderdi hauek landu behar ditugu: produktuen bizitza zabaltzea ekodiseinuaren bidez, mantentze eta konponketa-manufaktura; ekoizpen-zerbitzu sisteman oinarritutako negozio-eredu berrien aldeko apustua egitea, eta materialen berrerabilpena areagotzea, inportazioekiko mendekotasuna murriztea ahalbidetuko duen teknologia berritzaileak ezarriz, euskal industriaren lehiakortasuna areagotuz. 

Euskadin industria da nagusi. 4.0 industriaren tresnek erraztuko al dituzte sektorea deskarbonizatzea bezalako helburuak? 

Digitalizazioa funtsezko tresna da Itun Berdeak proposatzen dituen iraunkortasun-helburuak lortzeko. Alde batetik, ikusten ari gara gure enpresen prozesuen hobekuntzan digitalizazio, automatizazio eta konektibitate-teknologia berriak sartzen ari direla. Eta, bestetik, antzematen dugu big data, gailuen interneta sentsorika, robotika, serious games eta abarretan oinarritutako erantzunak dituzten enpresak aplikazio eremu interesgarria aurkitzen ari direla ingurumenean. Aclima lan-talde baten buru da, Basque Environment 4.0. izenekoa, eta esparru horren inguruan lankidetzan berrikuntza-proiektuak bultzatzen ditugu. Hona hemen adibide batzuk: adimen artifiziala duten sentsoreak erabiltzea kudeaketa hidrikoko sistemen artean komunikazio handiagoa izateko eta horniduraren edo edukiontzien segurtasuna optimizatzeko, hondakin mota detektatzen edo betetzen dela ohartarazten duten teknologiak; birziklatze-fasean erabiltzen diren adimen artifizialeko robotak banantze-kalitate handiagoa bermatzekobesteak beste. 

Ekonomia zirkularra eta ekoberrikuntza errentagarriak al dira? Horren truke ordaintzeko prest al gaude, edo ingurumenarekiko eragina duten produktu eta zerbitzuen inguruko kezka inkestetara mugatzen al da bakarrik? 

Ekonomia zirkularra paradigma-aldaketa bat da. Adibidez, erabili eta botatzearen kontzeptutik, hondakinak baliabide bihurtzera pasatzea, baliabide horiek mugatuak diren mundu batean gaineraAcliman uste dugu ekonomia soilik errentagarria izango dela jasangarria bada, jasangarritasunak baliabideak denboran zehar erabilgarriak izango direla bermatuko duelako. Beraz, ingurumenarekin lotutako sektoreak, gainerako sektore ekonomikoak eraginkorragoak izatea dakar baliabideen erabileran; klima aldaketaren aurrean izan dezaketen erresilientzian; konpromezua duen talentuaren erakargarritasunean; eta bezero arduratsuenentzat diferentziazioan. Azken finean, lehiakorragoak egiten ditu sektore desberdinak.  

 

ACLIMA Euskadiko kluster-sare oso baten parte da, euskal enpresen arteko lankidetza sustatzeko, lehiakortasunean lortzeko helburuarekin.  Ezagutu ezazu sare honen kide izateak dakartzan onurak hemen. 

Klusterrak adierazten duen Euskadiko trantsizio energetikoaren funtsezko elementuetako bat euskal enpresen digitalizazioa da, eta SPRI Taldearen helburuetako bat da ere. Talde honek euskal enpresetan hainbat tresna ezartzea bultzatzen du, hala nola big data, ‘machine learning‘, adimen artifiziala, zerbitzuak, laguntzak eta aktiboak dituen marketin digitala, hemen zehazten direnak.

Cikautxo_Indeus Elkarrizketak
Albisteak 20 maiatza, 2022 Berrikuntza
“Euskara kudeatzera ohituta egotea lagungarria izan da hizkuntza politika landu eta gainerako hizkuntzak txertatzerakoan” Javier Principe, CIKAUTXO
Irakurri gehiago
Indeusberri_maiatzeko bannerra
Albisteak 19 maiatza, 2022 Berrikuntza
IndeusBerri: industria eta euskara uztartzen dituen informazioaren topagunea
Irakurri gehiago
Albisteak 17 maiatza, 2022 Berrikuntza
IAM taldeak mekanizazio-zentro bat gehitu du bere eskaintzara, elektrohigadura eta ur-zorrotada bidezko zerbitzuak emateko
Irakurri gehiago
Albisteak 16 maiatza, 2022 Berrikuntza
Draxton Atxondo Europako liderra da automobilgintzarako balazta-urkilen fabrikazio merkatuan
Irakurri gehiago
Rikardo Bueno_BRTA_IndeusElkarrizketak
Albisteak 12 maiatza, 2022 Berrikuntza
“Lan-bizitza euskaraz egiteko aukera ematen badugu, horrek enpresa erakargarriagoa egingo du” Rikardo Bueno, BRTA
Irakurri gehiago

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak