Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 urria, 2022 Berrikuntza

Bilbok “Leaders in Tech” konferentzia ostatatuko du azaroan

Teknologia eta berrikuntzari buruzko ekitaldi horrek SPRI Taldearen babesa du eta Innolab Bilbao-k antolatzen du

Teknologia eta berrikuntzari buruzko “Leaders in Tech” konferentziak bere hirugarren edizioa ospatuko du azaroaren lauan Bilbon, Gigantes Tecnológicas-en eskutik eta Innolab Bilbao-k antolaturik. Ekitaldiak babesle ditu Bilboko Udala eta Eusko Jaurlaritza  SPRI Taldearen bitartez. Izena emateko epea zabalik dago jadanik.

Jardunaldian erreferentziazko enpresak elkartuko dira, hala nola Airbus, Microsoft, Google edo Red Hat, eta mundu teknologikoko oraingo eta etorkizuneko joerez mintzatuko dira Bilboko Iberdrola Dorre ezagunean. Hartara, hizpide hartuko dituzte datozen urteetan protagonista izango diren teknologiak, eskaintzen dituzten erabilerak, erakundeek eskatzen eta eskatuko dituzten profilak eta nola egokitu behar duten antolakundeek eta gizarteak teknologiak eskaintzen dizkigun aukeretara.

Hogeitik gora adituk parte hartuko dute kongresuan eta ezagutzera emango dira teknologia berrien erabilera aurreratuena industrian bultzatzen duten lidergo-adibideak.

Lotutako albisteak

18 apirila, 2024 Berrikuntza
Ikasplay, Gipuzkoako enpresa aitzindaria prestakuntza-esperientzia murgiltzaile eta elkarreragileak sortzen
Irakurri gehiago
16 apirila, 2024 Berrikuntza
Genero-berdintasunik handiena duten enpresek berrikuntza maila handiagoa izaten dute eta lehiakorragoak dira
Irakurri gehiago
Buzones Arregui 15 apirila, 2024 Berrikuntza
Arreguik erantzun egiten dio eraikinetako behar berriari, etxean egon gabe paketeak jasotzeari
Irakurri gehiago
Ser b-CORP libro Comunidad NORTE 11 apirila, 2024 Berrikuntza
B Corp izatea, enpresen indarra mundua aldatzeko erabiltzea da
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Berrikuntza
STEM unibertsoan emakumeen talentua sustatzera bideratutako saio batean parte hartu du SPRIk
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak