Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 12 Marzo, 2020 Azpiegiturak

Elementuak manipulatzea airean – 4.0 konponbideak

Gure robotika hilabetea dela-eta, BDIH sareko kideek elementu-manipulazioa airean automatizatzeko beharra duten enpresei eskaintzen dieten 4.0 konponbideak aurkezten ditugu. Elementuak (<1T) muntatzea eta manipulatzea airean – prozesu-optimizazioa TECNALIA BDIH sareko kideak Cogiro aurkezten du, egitura finkoan muntatutako kable-robota. Sistema robotizatu eta serbokontrolatuak, egitura finkoetan muntatutako kable-robotikan oinarrituak, balio ekonomiko handiko piezak kontrolpean, doi eta seguru […]

Gure robotika hilabetea dela-eta, BDIH sareko kideek elementu-manipulazioa airean automatizatzeko beharra duten enpresei eskaintzen dieten 4.0 konponbideak aurkezten ditugu.

Elementuak (<1T) muntatzea eta manipulatzea airean – prozesu-optimizazioa

TECNALIA BDIH sareko kideak Cogiro aurkezten du, egitura finkoan muntatutako kable-robota. Sistema robotizatu eta serbokontrolatuak, egitura finkoetan muntatutako kable-robotikan oinarrituak, balio ekonomiko handiko piezak kontrolpean, doi eta seguru manipulatzeko eta mihiztatzeko erabil daitezke. Jauzi kualitatiboa da lan-eremu zabaletako karga-manipulazioari dagokionez, eragiketak eta manipulazioak automatizatzeko aukera eskaintzen baitu; hala, hobetu egiten da prozesuaren kalitatea, areagotu egiten da muntatze-eragiketen segurtasuna eta gutxitu egiten da manipulazio- eta muntatze-prozesuaren kostua.

Elementuak (>1T) muntatzea eta manipulatzea airean – prozesu-optimizazioa

Elementuak tona bat baino gehiagoko masa badute ere,  TECNALIAk badauka konponbidea. Cablecrane manipulazio eta mihiztatze kontrolaturako zubi-garabi robotizatuak, zubi-garabietan muntatutako kable-robotikan oinarrituak, balio ekonomiko handiko piezak kontrolpean, doi eta seguru manipulatzeko eta mihiztatzeko balio du. Jauzi kualitatiboa da karga-manipulazioari dagokionez: garabiak sistema robotiko bihurtuta, areagotu egiten da instalazioaren malgutasuna, hobetu prozesuaren kalitatea, handitu muntatze-eragiketen segurtasuna, eta gutxitu manipulazio- eta muntatze-prozesuaren kostua.

Konponbide hauek zure enpresaren beharretara moldatzen direla uste duzu? Aktibo hauek gure 4.0 konbinazioren batekin osatzea gustatuko litzaizuke, zure prozesuak optimizatzeko? Jarri zaitez harremanetan gurekin eta aholku emango dizugu, baita zure kasuari moldatutako neurriak eskaini ere.

Lotutako albisteak

25 apirila, 2024 Azpiegiturak
Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitza berrian
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak