Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 Marzo, 2022 Azpiegiturak SPRILUR

Sprilur-en datozen urteetarako apustu estrategikoa da erabiltzen ez den lurzorua leheneratzea

Jarduera-ziklo berri honetan, Sprilur-ek oinarritzat hartuko ditu Garapen eta Berraktibazio Ekonomikoko Planak, Funtsak zein Programak, eta industrialdeak zein enpresa-guneak birgaitu eta zaharberrituko ditu

Sprilur-ek bere ikuspegia, misioa eta leloa birformulatu ditu bere 2021-2024 Gogoeta Estrategikoan, Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH) lerrokatu du bere estrategia eta, hartara, bere ekarpena egin dio Euskadi Basque Country 2030 Agendari.

 

Sprilur-ek garapen jasangarriarekin hartu duen konpromisoa konstante bat izan da duela 25 urte baino gehiagotik, eta halaxe berretsi du datozen 4 urteetarako berriki egin duen Gogoeta Estrategikoan. Hau da, kalitatezko azpiegitura industrial eta lehiakorrak sortzearen aldeko apustua egin du, ezinbesteko tresna baitira enpresen sustapenerako.

Gure lurraldeko lurzoru eskasia dela medio, Sprilur-ek aukera bezala ikusi du erabiltzen ez diren lurzoruak babestu eta leheneratzea, ildo horri helduko dion industria-lurzoruaren kudeaketako politika berri bat garatzeko. Jarduera-eszenatoki berri batean, Sprilur-ek jasangarritasuna hartu du bere jardueraren ardatz bezala, eta bere estrategia lerrokatu du Garapen Jasangarriko Helburuekin (GJH), bide horretatik, bere ekarpena egiteko Garapen Jasangarrirako Euskadi Basque Country 2030 Agendak ingurumen, gizarte eta ekonomi esparruan  aurreikusi dituen ekintza-planei.

Era berean, Sprilur-ek bere ikuspegia, misioa eta leloa birformulatu ditu jasangarritasuna ardatz hartuta:

Leloa – Sprilur: kalitatezko azpiegitura jasangarriak.

Ikuspegia – Enpresa-sare lehiakor bat sustatzea, lidergoa hartuz kalitatezko azpiegitura, enpresa-gune eta industrialde jasangarrien plangintza, kudeaketa, leheneratze eta modernizazio prozesuan.

Misioa – Enpresen sustapena bultzatzen dugu jarduera ekonomikoetarako azpiegitura eta guneak modu jasangarrian sortuz eta berreskuratuz, eta horrekin batera, aktiboki parte hartuz proiektu estrategikoetan, betiere helburutzat izanik Euskadiko enpresetan inbertitzea, enplegua sortzea eta lehiakortasuna bultzatzea.

Jarduera-ziklo berri honetan, Sprilur-ek oinarritzat hartuko ditu Garapen eta Berraktibazio Ekonomikoko Planak, Funtsak zein Programak, eta industrialdeak zein enpresa-guneak birgaitu eta zaharberrituko ditu, lehentasuna emanaz lehentasunez jarduteko eremuetan inbertsioak egin eta proiektu estrategikoak garatzeari eta enpresen lehiakortasuna bultzatzeari.

Sprilurrek, bere jardueraren ondorioz, modu zuzenagoan eragiten du Garapen Jasangarriko Helburu hauetan: GJH 5 – GJH 8 – GJH 9 – GJH 10 – GJH 11 – GJH 12 – GJH 17.

 

 

Lotutako albisteak

25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
9 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko parke teknologikoak 30 urte ospatuko ditu talentuaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren zerbitzura Gipuzkoan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak