Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 4 Azaroa, 2021 Azpiegiturak

Sprilur-ek Matsariako 12 pabilioi industrial erosiko dizkio Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailari

  • Sprilur-ek bi salerosketa-eskrituratan formalizatuko du operazioa, bata 2021ean eta, bestea, 3.763.605‬ eurokoa, 2022an.
  • 6.890 metro koadroko azalera okupatuko duten pabilioiak, 255 metroko bulego bat eta 33 garaje plaza, hemendik aurrera jarduera industrialetarako eta zerbitzuetarako erabiliko direnak
  • Erosiko diren pabilioi eta lokalen azalerak 282 eta 1.200 metro koadro bitartekoak dira.
  • SPRI Taldean integratutako eta Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailari atxikitako Sprilur sozietateak Eibarko Matsaria industrialdean dituen aktiboak erosiko dizkio Eusko Jaurlaritzari. Gobernu Kontseiluak berriki (2021/10/19) eman du operazio honetarako baimena, zeinaren bidez Eusko Jaurlaritzako Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak 11 pabilioi, bulego bat eta 33 garaje plaza salduko baitizkio Sprilur sozietateari.

     

    Salerosketa bi eskrituratan formalizatuko da; lehenengoa 2021ean sinatuko da, eta bere bitartez 10 pabilioi transferituko zaizkio Sprilur-i 2.797.269 euroren truke. Bigarrena, 2022an sinatuko da, eta bigarren honen bidez bulego bat, pabilioi bat eta 33 garaje-plaza transferituko zaizkio 966.336 euroren truke.

     

    Sprilur-ek 6.890 metro koadroko azalera erosiko du pabilioientzat, eta baita ere 255 metro koadroko bulego bat. Espazio erabilgarriak 255 eta 1.203 metro koadro bitartekoak izango dira eta jarduera industrialetara edo zerbitzuetara bideratuta egongo dira.

     

    Azken urteotan, Sprilur-ek Matsarian zeuzkan 12 pabilioiak (5.900 metro koadroko okupazioa dutenak) merkaturatu ditu. Pabilioi horietan instalatu diren enpresek askotariko jarduerak garatzen dituzte: automozioko ekipoen banaketa, vending makinen salmenta, banaketa elektrikoa, aisialdi eta kirol jarduerak, enpresa industrialentzako tresneria hornikuntza, automoziorako margoen salmenta, eta hiriko deposituen banaketa eta mantenimendua.

     

    Horrez gain, 500 metro koadroko azalerako beste 4 lokal tertziario okupatu dira eta han instalatu diren enpresek jarduera hauek garatzen dituzte: hortzetako laborategia eta zerbitzuak, ekipamendu informatiko eta ofimatikoaren banaketa, animalien tanatorioa eta ekipo elektrikoentzako zerbitzuak. Gaur egun Matsarian dauden 16 enpresek 90 langile inguru enplegatzen dituzte.

     

    Sprilur-ek 2011n amaitu zituen Matsarian hiru eraikin industrial (8.751, 6.591 eta 5.980 metro koadrokoak) eraikitzeko lanak, helburutzat harturik ingurune industrial hurbiletako enpresak hara eramatea eta jarduera industriala hirigunetik urruntzea, betiere Eibarko Udalarekin eta Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Sailarekin lankidetzan.

    Lotutako albisteak

    9 apirila, 2024 Azpiegiturak
    Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
    Irakurri gehiago
    25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
    Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
    Irakurri gehiago
    21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
    BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
    Irakurri gehiago
    1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
    Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
    Irakurri gehiago
    4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
    Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
    Irakurri gehiago
    Joan blog-era

    Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

    ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

    Interesgarria, ezta?
    // Kanal espezializatuak

    Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
    eta eguneroko berriak