Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 29 maiatza, 2023 Azpiegiturak SPRILUR

Sprilur-ek 20 urtez eskuratu du AENOR kalitate ziurtagiria

Sozietateak aitortza bikoitza jaso du: 40 urte lurzoru industriala kudeatzen, eta 20 urte Kalitatearen Kudeaketa Sistema (ISO 9001) ezarri zuenetik.…

 

Lurzoru industriala kudeatzeko sozietateak, halaber, ingurumen-kudeaketaren arloko jardunbide egokiak eta neurriak aitortzen ditu urtero, EMAS Europako Erregelamenduari jarraiki.

 

Sprilur -ek diploma bat jaso du duela gutxi, eta diploma horrek egiaztatzen du sozietateak 20 urtez eskuratu duela AENOR Kalitate Ziurtagiria Euskadiko azpiegitura publikoen diseinu, kudeaketa eta sustapen publikoan.  Era berean, nola aurten sozietateak berrogei urte beteko dituen bere enpresa-jardueran, aitortza bikoitza jasoko du: 40 urte lurzoru industriala kudeatzen, eta 20 urte Kalitatearen Kudeaketa Sistema (ISO 9001) ezarri zuenetik.

2003.urte hasieran Sprilur -ek prozesu bat abiatu zuen kalitate kudeaketarako araudi bat ezartzeko antolakunde barruan, helburu honekin: bere lehiakortasun-abantailak, jasangarritasunarekiko konpromisoa eta kudeaketa prozesuetako eraginkortasuna hobetzea. AENORen ISO 9001 araudian oinarriturik, Sprilur-ek bere hogeigarren ikuskapena gainditu du aurten, eta, hortaz, datozen hiru urteetan badu itxaropena bere helburuak lortzen jarraitzeko, bere prozesu, produktu eta zerbitzuen kalitatea ziurtatzeko eta bezero, hornitzaile zein antolakundeko pertsonen konfiantza mantentzeko.

Hogeigarren kalitate-ziurtagiri horri Ingurumen Bikaintasuneko Europako EMAS aitorpena gehitu behar zaio (1221/2009 EMAS Erregelamendua), 2014an lortutakoa. Horri esker, EMAS ingurumen-ziurtagiria zuten EAEko lehen 65 erakundeen erregistroan sartu ahal izan zen sozietatea. Urtero egiten duen ingurumen-adierazpena Egiaztatze Erakunde Nazionalak (ENAC) egiaztatzen du, eta aplikatutako neurri iraunkorrak jasotzen ditu, jardunbide egokietan oinarrituta, honako arlo hauetan: ingurumena babestea, eraginkortasun energetikoa, hiri-berroneratzea, eraikinak birgaitzea, lurzoruak konpontzea eta espazio degradatuak berreskuratzea.

ISO 9001, MGA eta EMAS arauak kalitatea, kudeaketa aurreratuari eta ingurumen arloko konpromisoari buruzko jarduketa-gidak dira, eta horiexek gidatzen dituzte Sprilur Taldearen eguneroko jarduerako prozesu eta prozedurak.

Azken urteotako jardueraren mugarri gisa, Sprilur eta Industrialdeak Sozietateek euren kudeaketa eta sustapen arloetako esperientzia eta jardunbide egokiak partekatu dituzte nazioarteko programetan parte hartzen duten erakundeekin, inbertsioak egin dituzte energia eraginkortasuna hobetzeko sistema berritzaileetan, ingurumenaren kudeaketa eta berreskurapenean, erantzukizun sozial korporatiboan eta gobernantzan, bat egin dute erosketa publiko berdearen joerarekin, eta estrategia-ziklo berri bati jarraiki, erabiltzen ez ziren edo kaltetuta zeuden espazioak birgaitu, berreskuratu eta zaharberritu dituzte, balioan jartzeko, horixe delarik euren lehentasun nagusia.

Lotutako albisteak

9 apirila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak