Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 apirila, 2022 Azpiegiturak

Euskadiko Teknologi Parkeen Sareak errealitate birtualeko gela berri bat dauka Bizkaian

Berrikuntza tresna horrekin eduki propioak sor daitezke modu erraz eta eskalagarrian, garapen txikiak zein handiak eginez

Euskadiko Teknologi Parkeen Sareak, berrikuntzaren alde egin duen apustuaren barruan, laguntza ematen die enpresei era askotako teknologia bideratzaileak erabiltzen hasteko. Hala, aukera eskaintzen die errealitate birtuala erabiltzen hasteko Bizkaiko Zientzia eta Teknologia Parkeko ( PARKEA ) X.0 espazio berriaren bidez (101 eraikina). Errealitate birtualeko areto berri hori (110 m2) enpresen zerbitzura jarri da, euren errealitate birtualeko edukiak ikusaraz ditzaten erabiltzaile anitzentzako formatuan eta eskala handian.

Hub berri horrek oinarritzat dauka Virtualware enpresak diseinatutako VIROO® berrikuntza-plataforma, zeinari esker saio murgiltzaileak sortu, kudeatu eta hedatu baitaitezke prestakuntzarako, prototipoak sortzeko, diseinuak berrikusteko edo imajina daitekeen errealitate birtualeko beste edozein edukitarako.

“Errealitate birtualeko areto berria Sareko enpresa kide guztiei estaldura emateko abiarazi dugun beste zerbitzu bat da. Proiektu hau martxan jartzea mugarri garrantzitsu bat da, errealitate birtuala erabiltzeko aukera ematen dielako gure enpresei eta Euskadiko beste enpresa batzuei, hots, teknologia bat oso lagungarria gerta dakiekeena euren produktua eta jarduera ekonomikoa garatzeko. Uste dugu ekimen honen bidez euskal enpresetan garatzen ari diren I+G+B-ko prozesu guztiak hobetu ahal izango direla”, esan du Itziar Epalzak, Euskadiko Teknologi Parkeen Sareko zuzendari nagusiak.

Berrikuntza tresna honekin eduki propioak sor daitezke modu erraz eta eskalagarrian, garapen txikiak zein handiak eginez.

VIROO® plataformak arazoak konpontzen laguntzen du eta orobat mundu errealeko balio-sorkuntza maximizatzen. Plataforma hori iraultza bat sortzen ari da industrietan, mundu fisikoaren eta digitalaren arteko mugak lausotzen dituelako, eta horrek eraldaketa digitaleranzko bidea azkartzen dielako antolakunde eta lantaldeei.

Virtualware enpresak hau jakinarazi du: “Estatu Batuetako Patente eta Marken Bulegoak patente berri bat eman digu erabateko tracking sistemagatik, eta hori ere hub honetan integratuta dago.  Teknologia berri horren laguntzarekin posible dugu teknologia indartsuagoak garatzea korporazio industrialek euren egunerokoan aurkitzen dituzten arazo esanguratsuak konpontzeko”.

Berdin aplika liteke ikerketa eta berrikuntzan ere, proiektu aitzindariak garatuz eta langileak trebatuz errealitate birtualeko berrikuntza-laborategi guztiz pertsonalizagarrien bidez. Marketin eta salmenten arloan, berriz, inpaktu handiko demostrazio murgiltzaileak eta erakusketa aretoak sortzeko balio du.

Simulazioaren arloan, lan-indarraren gaitasunak hobetzen laguntzen du, leialtasun handiko eta eskala errealeko gaikuntza errealistari esker. Orobat erabili daiteke ikaskuntzarako tresna presentzial bezala edo urrunetik. Azkenik, prototipoen ingeniaritza eta sorkuntza arloan, lagungarri da oztopoak garaiz identifikatzeko, prototipoak sortzeko eta konponbideak probatzeko erreplika birtualak erabilita

Lotutako albisteak

25 apirila, 2024 Azpiegiturak
Danobatek 20 milioi euro inbertitu ditu Elgoibarko egoitza berrian
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko industriaren ingurumen-hobekuntza bultzatzea, Deskarbonizazio Industrialerako Programaren bidez
Irakurri gehiago
25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak