Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 19 maiatza, 2022 Azpiegiturak SPRILUR

Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 12,5 milioi euroko inbertsioa egingo du  Irunen, enpresa-guneak lehengoratzeko eta berriak sortzeko

Aurreikusitako inbertsioa bideratuko da erabilerarik ez duten partzelak (21.150 m²) lehengoratzera (Hiframasa eta Cycobask) eta pabilioi berriak egitera (15.123 m²) Araso industrialdean.  
Irunen, Hiframasa zaharreko gunean, pabiloiak eraikitzeko azken fasea

Sprilur-ek (Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila eta SPRI Taldea), Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Irun eta Oarsoaldeko udalek partaidetutako Bidasoa Oarsoko Industrialdeak aurreikusi duen inbertsio-planak lehentasunezko hiru ekintza  ditu. Batetik, Hiframasa lantegi zaharraren partzela lehengoratzeko lanak bukatzea (irailerako aurreikusi da) eta Errotazar-Cycobask-en partzelaren Antolamendu Plan Berezia tramitatu eta onartzea. Irungo bi gune horiek ez dute erabilerarik une honetan eta berreskuratu egingo dira eraberritze-lanen bidez. Bestetik, urtearen hasieran hasiko da Araso industrialdeko partzela batean bi eraikin berri jasotzeko proiektuaren idazketa. Aurreikuspenen arabera, 2022an hiru jarduera horietan egingo den guztizko inbertsioa 12,5 milioi eurokoa izango da.

 

Bidasoa Oarsoko Industrialdeak 2021ean abiatu zuen Irungo Hiframasa lantegi zaharraren instalazioen eraberritze-prozesua, eta zaharkiturik zeuden eraikinak eraitsi ondoren, 9.850 metro koadroko partzela bat atondu eta leheneratzeko lanei ekin zien. Gaur egun, 3.000 metro koadroko okupazio azalera duten bi pabilioi ari dira eraikitzen, zeintzuek 12.805 metro koadroko azalera eraikia izango baitute guztira. Pabilioiek behar diren azpiegitura eta zerbitzuetarako hartune guztiak izango dituzte, hala nola hornidura- eta saneamendu-instalazioak, energia, gasa eta telekomunikazioak, eta 3,9 milioi euroko inbertsioa egingo da horretarako.

 

Bi pabilioiak esleituta daude dagoeneko. Interes sozialeko Katealegaia enpresa industriala izango da Irungo gune horretan eraikiko diren pabilioietako batean sartuko den lehena. Konpainiaren jarduera nagusia da serieko fabrikazio-prozesuetarako zerbitzu industrial integralak eskaintzea, baina horrez gain ezgaitasuna duten pertsonen enplegua eta inklusio soziolaborala ahalbidetzen ditu, pertsona horien zerbitzuak eskainiz eskulan espezializatua behar duten beste enpresa batzuei.  Bestalde, bigarren pabilioia 2021aren amaieran esleitu zitzaion Irungo beste enpresa bati, zeinak aluminiozko piezak prozesatzen baititu burdinbideen sektorerako, autobus elektrikoetarako, fatxadetarako eta beste sektore batzuetarako.

 

Irungo Errotazar-Cycobask-en partzelaren leheneratze-lanei dagokienez, Enpresen Sustapenerako Bidasoa Oarsoko Industrialdea sozietateak uste du laster lortuko duela Antolamenduko Plan Bereziaren behin betiko onarpena, horrela lehiaketa martxan jarri eta aurreikusitako eraikuntza-lanak egiteko. Jarduera horren bidez 14.615 m²-ko gune bat berroneratuko da 10.722 m²-ko partzela bat atontzeko. Aurreikusten da proiektua amaitutakoan inbertsioa 3,7 milioi euro ingurukoa  izango dela.

 

Azkenik, ekainean hasiko da Irungo Araso industrialdean pabilioi berriak eraikitzeko proiektuaren idazketa-prozesua. Idazketa-prozesu hori udazkenera arte luzatuko da, eta ondoren lizentzia tramitatu eta eraikuntza-lanak hasiko dira. Industrialdeak aurreikusi du 5,2 milioi euroko inbertsioa egingo duela Arason pabilioiak eraikitzeko (10.417 metro koadro) 14.105 metro koadroko partzela batean.

 

Bidasoa Oarsoko Industrialdeak beste sustapen bat egin zuen poligono horretan, nabe modularrak eskaintzeko (16.997 metro koadro), eta gaur egun 25 enpresak okupatzen dituzte nabe horiek. Gune industrialen eskaera gero eta handiagoa dela medio, Bidasoa eta Oarsoaldea interes handiko eskualde bilakatu dira beren jarduerak han kokatu nahi dituzten enpresentzat. Zentzu horretan, sozietatea inbentario-prozesu bat garatzen eta lurrak bilatzen ari da, inbertsio estrategikoak egin eta negozio-aukera berriak ostatatuko dituzten espazioak izateko eskualdean.

 

Hauek dira aurreikusita dauden inbertsioak:

AURREIKUSITAKO ENPRESA-GUNE BERRIAK


KOKAPENA
Aurreikusitako inbertsioa (M.€)
Lursailaren azalera guztira
Gehienezko okupazioa (m²)
Eraikigarritasuna (m²)
Hiframasa – Irun 3,6 9.850 6.402 12.805
Cycobask – Irun 3,70 11.300 5.898 14.690
Araso (eraikin berriak), Irun 5,20 11.123 10.417 14.105





 

Lotutako albisteak

25 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Sprilurrek eta Ihobek Euskadiko Lurzoru Estrategia partekatuko dute Bartzelonako Advanced Factories nazioarteko foroan
Irakurri gehiago
21 Marzo, 2024 Azpiegiturak
BIND 4.0, 25 hub onenen artean Europako startupetarako Financial Times-en arabera
Irakurri gehiago
1 Marzo, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko enpresa liderrak martxoaren 1etik aurrera inskribatu ahal izango dira BIND 4.0 programan, startupekin berritzeko
Irakurri gehiago
4YFN Basque Tek Ventu 27 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Eusko Jaurlaritzak eta SPRIk “deeptech” startupen sorrera babesteko Basque Tek Ventures ekimena aurkeztu dute Mobile World Congress biltzarrean
Irakurri gehiago
9 otsaila, 2024 Azpiegiturak
Euskadiko parke teknologikoak 30 urte ospatuko ditu talentuaren, berrikuntzaren eta jasangarritasunaren zerbitzura Gipuzkoan
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak