Teknologia


Enpresetan jakintza edo teknologia sistematikoki txertatzen laguntzeko ekintza eta tresnen multzoa da teknologi berrikuntza. Beste batzuengandik bereizten laguntzen dio enpresari eta lehiakor izateko funtsezko faktorea da.

Euskadiko berrikuntza sistema da bere lehiakortasunaren oinarrizko zutabeetako bat. Euskadiko enpresa-sarearen gaitasun berritzailea I+G-ko jardueretan duen parte-hartze maila altuagatik nabarmentzen da. Hain zuzen, ikerlarien %67k lan egiten du sareko erakundeetan, eta I+G-ko gastuaren %75,4 exekutatzen dute.

Hori guztia posible izan da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politiketan planifikatutako estrategia garatu delako Eusko Jaurlaritzak I+G-n egin duen etengabeko inbertsioaren bidez, zeina mantendu egin baita gaur egun bizi dugun aurrekontu murrizketak gorabehera.

Teknologi Berrikuntzaren arloan Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politikaren programen eta laguntza zein sustapen tresnen ezarpena kudeatzen dugu. Arlo honetan kudeatzen diren tresna eta programek helburutzat dute Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sistema indartzea. Horretarako, laguntza eta zerbitzuak diseinatzen ditugu lagungarri izan daitezen Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Sarean integratutako Ikerketa Erakundeek garatzen duten Ikerketa Estrategikoarentzat eta baita ere euskal enpresentzat, enpresa ekimen berriak eta I+G-ko produktu berriak garatu ditzaten.

Teknologi Berrikuntzaren arloan Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Politikaren programen eta laguntza zein sustapen tresnen ezarpena kudeatzen dugu. I+G+B-ri ematen diogun laguntza zerbitzu hauekin osatzen da:

 

  1. I+G-ko jarduera proiektuen ebaluaketa zerbitzuak eta txosten fiskalak egiten ditugu kenkariak aplikatzeko sozietateen gaineko zergan.
  2. Informazio eta aholkularitza zerbitzuak eskaintzen ditugu Europako politikei eta negozio aukerei buruz eta teknologia transferentziari eta I+G+B finantzatzeko Europako programei buruz, SPRIk bere gain hartzen duelarik Europako Batzordeak martxan jarritako
    Enterprise Europe Network Sarearen euskal partzuergoko lidergoa.

Spriren laguntzen katalogoa Spri

Hemen gaude zure proiektuari
laguntzeko

Aurkitu
behar duzun
laguntza

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea

Euskadiko berrikuntza estrategia hertsiki loturik dago Europako zuzentarauekin. Ikusirik Europak bultzada bat eman diola espezializazio adimendunerako ikerkuntza eta berrikuntzari, ikusirik baita ere abian dela Horizontea 2020 programa europar berria eta Euskal Politika Zientifiko Teknologikoak lortu duen heldutasun-maila, Eusko Jaurlaritzak 2020ko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean jasotako estrategia bat sustatu du gure enpresa eta eragile ekonomikoek etorkizuneko etapa berri bati ekin diezaioten, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseiluak onartutako estrategiari jarraiki.

Hala, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako estrategia berri bat diseinatu da Euskadin(ZTBP 2020), ekarpen handiagoa egiteko ekonomiaren eta gizartearen sektore desberdinei eta baliabideak kontzentratzeko Euskadin dauden eta egon daitezkeen produkzio-gaitasunekin sinergia argiak dituzten ikerkuntza-arloetan (RIS3 estrategia).

 

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarea berrantolatzea, antolatzea eta eguneratzea da estrategia berri hori zabaltzeko palanka nagusietako bat. Prozesu horren helburua, jasotako esperientzian oinarrituta, eragile bakoitzaren helburuak eta posizionamendua definitzea da, I+G+Bko balio-kateko espezializazioaren, bikaintasunaren eta egoeraren arabera. Hori guztia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileen emaitzetako efizientzia eta orientazioa handitzeko eta EAEko produkzio-sareari eta sare sozialari egin diezaiokeen ekarpena hobetzeko helburuarekin, lankidetzaren eta osagarritasunaren bidez.

Aurreko guztia kontuan izanik, beharrezkotzat jo da Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sarearen antolamendu berria arautzea, hau da, eragileen tipologiak definitzea eta Sare horretako Eragileen Erregistro Publiko berri bat osatzea.(109/2015 DEKRETUA, ekainaren 23koa).

 

Registro de agentes de la Red Vasca de Ciencia, Tecnología e Innovación.

registro-logo-RCVTI

Zientziako, Teknologiako eta Berrikuntzako Euskal Sareko Agente bezala egiaztapenerako eskaera.

Aurkitu erosotasun osoz Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko eragileak, jarduera irizpide hauen arabera ordenatuta: jarduera, ikerketa-eremua eta aplikazio-esparrua.

Bilaketak Eragileen Erregistroan.

ZTBESen akreditazio eskaerak aurkezteko prozesua guztiz telematikoa da, eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren web orriaren bidez egiten da.

Azken ordukoa!

Gaurkotasuneko albisteak
euskal enpresarentzat

Aurkitu erraz-erraz gure eduki guztiak
Aurkezpenak, bideoak, albisteak, elkarrizketak