Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Argitalpenak 25 urtarrila, 2023 I+G Ingurumen-jasangarritasuna Net-Zero Basque

Davosen aurkeztu da Net-Zero Basque Industrial SuperCluster

Con este proyecto, el WEF, EPRI y Accenture buscan acelerar la transición de los clústeres industriales a nivel mundial hacia las Cero Emisiones Netas, generando un impacto positivo en el territorio en términos ambientales, económicos y sociales.

Munduko Ekonomi Foroaren (WEF) urteroko bilera ostatatzen duen Davos hirian aurkeztu da Net-Zero Basque Industrial SuperCluster (NZBIS) ekimena. Net-Zero Basque Industrial SuperCluster WEF-en Transitioning Industrial Clusters Towards Net Zero (“Kluster industrialen Zero Isuri Garbiranzko trantsizioa”) proiektuaren parte diren 11 egitasmoetako bat da.

Proiektu honen bidez, WEF, EPRI eta Accenture-k azkartu egin nahi dute munduko kluster industrialek Zero Isuri Garbirantz egin beharreko trantsizioa, eta horrekin batera, inpaktu positiboa sortu nahi dute lurraldeko ingurumen, ekonomia eta gizarte arloetan.

Net-Zero Basque Industrial SuperCluster ekimena 2021aren amaieran jarri zen martxan eta COP26 konferentzian aurkeztu zen, berau izan zelarik bere atxikimendua eman zuen lehen 4 klusterretako bat. Superklusterraren xedea da zero isuri garbien helburura iristeko prozesua azkartzea Euskadin, hornikuntza energetikoaren deskarbonizazioa eta energia-eraginkortasuna sustatuz industria-sektore garrantzitsuenetan eta, aldi berean, teknologia berriak eta zerbitzu berritzaileak eskalatzean oinarrituriko merkatuko aukerak sortzea.

Eusko Jaurlaritzako Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak SPRIren (Enpresen Garapenerako Euskal Agentzia) bitartez bultzatzen duen ekimen horrek partaide ditu Euskadiko bi enpresa energetiko garrantzitsuenak, Iberdrola eta Petronor-Repsol, eta badu baita ere kluster industrialen laguntza. Zehazki, lanen lehen fasean hainbat kolaborazio egin dira gure eskualdean berotegi efektuko gas gehien isurtzen duten bost industriekin: birfinketa, zementua, paper-orea eta papera, siderurgia eta galdaketa.

WEFen ikuspegiarekin bat etorriz, kalkulatzen da, ekimenak identifikatu dituen deskarbonizaziorako neurriak inplementatuz, gutxitu egingo direla industria sektorearen energia kontsumoak eragindako berotegi efektuko gas isuriak (helburua da zero isurira iristea 2050erako), 2-3 bilioi euroko inpaktu ekonomikoa sortuko dela Euskadiren BPGan 2030etik aurrera, eta 20.000-30.000 lanpostu inguru sortuko direla, hots, 2021ean zeuden lanpostu guztien % 2-3, gutxi gorabehera.

Klusterraren proiektu globala eta bere baitako ekimenak aurkezteko, WEFek txosten batean aztertu du kluster industrial bakoitzaren garapen-zikloa giltzarritzat jo diren lau palanka hauetan: lankidetza, teknologia, finantzaketa eta politikak.

Hala, Euskadiren kasua aukeratua izan da jendaurrean erakusteko klusterren aurrerapenaren bost faseetako bat, alegia, Zero Isuri Garbiranzko estrategia bat garatzeko fasea. Estrategia hori eta lankidetza publiko-pribatuan oinarritutako planteamendua Bilbon aurkeztu ziren 2022ko apirilean, WEFek antolatutako jardunaldi batzuetan.

Estrategia honek badu garapen teknologikoan zentratutako ikuspegi argi bat, 2022ko urrian Houston-en (AEBetan) eginiko “Deskarbonizaziorako Aliantza Teknologikoak” konferentzian aurkeztu zena. Bertan, superklusterraren ordezkaritza batek ekimenaren parte diren proiektu teknologikoak aurkeztu zituen, eta horien artean bereziki nabarmendu zen Hidrogenoaren Euskal Korridorea. Era berean, euskal industriaren deskarbonizazio-premiak eta garapen teknologikoa uztartzeko apustu honi esker, lankidetza akordio bat sinatu da EPRIrekin, energia arloko ikerketarako erakunde amerikarrarekin.

WEFek Davosen aurkeztu duen dokumentuaren laburpen honetan jasota daude Net-Zero Basque Industrial SuperCluster ekimenaren ezaugarriak.

Lotutako albisteak

27 apirila, 2022 I+G
Euskal I+G+b-ren estrategia Europan 2021-2030
Irakurri gehiago
energibasque energías limpias 2 otsaila, 2022 Berrikuntza
Energibasque. Laburpen exekutiboa. Energia RIS3 Euskadi.
Irakurri gehiago
transición energética y cambio climático TRIPLE acción 10 abendua, 2021 I+G
Trantsizio Energetikoari eta Klima Aldaketari buruzko Plana
Irakurri gehiago
15 apirila, 2021 Berrikuntza
ZTBP Euskadi Plana. Euskadi 2030 estrategia
Irakurri gehiago
9 Marzo, 2021 Finantziazioa
2027ra bitartean euskal enpresek 95.000 milioi euro eskura ditzakete Europako laguntzen bidez I+G+B bultzatzeko
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak