AGV Ingenersun
I+G+B
Albisteak 18 Marzo, 2024

Ingenersun-ek bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat garatu du

Orga jasotzaile automatizatu hori Zenialabs-ekin elkarlanean diseinatu da
-

Ingenersun enpresak, prozesu industrialen automatizazioan espezializatuta dagoenak, bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat sortu du Zenialabs-ekin elkarlanean. Orga jasotzaile automatizatu hori modu autonomoan dabil, hots, gidaririk gabe. Kamioiak zamatzea du helburu, giza taldeak balio erantsi txikiko zeregin errepikakor eta arriskutsu horretatik libratzeko.

Ingenersun-eko Merkataritza-saileko Zuzendari Sergio Bilbaoren hitzetan, lorpena garrantzitsua izan da: “merkatuan ezaugarri horiek ez zituen ibilgailu automatizatu bat sortu da, lan askotan erabil daitekeena. Izan ere, proiektu hori AGB fabrikatzaileei proposatu genien hasiera batean, baina haiengandik ez genuen erantzun positiborik jaso”.

Ingenersun-ek lideratu du proiektua, diseinuaz eta kontzeptuaz arduratu baita. Automatismoetan eta elektronika aurreratuan espezializatutako startup teknologiko Zenialabs-ekin lankidetzan gauzatu du; izan ere, automatizazioa egitea egokitu zaio horri.

Orga jasotzaile autonomo bat da emaitza, zeinak kamioia zamatzeko zirkuitu osoa egiten duen. Hala, kaian, zama dagoen tokira abiatzen da, hura jaso eta kamioira eramaten du, barruan sartzeko. Lan horretan, ibilgailuaren jarraipena bi sistemaren bidez egiten da: orga kaitik dabilenean, filogidatu baten bidez gidatzen da, hau da, egin beharreko ibilbidea zehazten duen zinta magnetiko baten bitartez. Kamioira, zama sartzeko, iritsi ondoren, Lidar-ek gidatzen du, hots, laser argiaren bidez xede-azalerarekiko distantzia neurtzen duen mapatze-teknologia baten bitartez.

AGV robot horren konplexutasuna automatizazioan ez ezik, kamioian zama sartzeko doitasunean ere datza, kamioiaren bi aldeen artean lasaiera oso estua utzi behar baita, 5 eta 8 zentimetro artekoa alde bakoitzean. “Zama kamioi barrura eramaten den bitartean, hamabi metroko luzeran zehar, une oro distantzia hori uzteko doitasun eta eskakizun itzelak behar dira, oso zaila baita hori lortzea”, adierazi du Sergio Bilbaok.

Orga jasotzaile automatizatuak elementu guztiak ditu instalatzen den lantegiko lanetan integratzeko eta, une oro, denbora errealean, egiten duen jarduera Ingenersun-en linea robotizatuarekin (salgaia zamatzeko prest jartzeaz arduratzen dena) komunikazioa mantentzeko. AGV ibilgailuak ibiltzen duen ibilbideak dagokion segurtasun-instalazioa du, itxitura eta wifi  bidez komunikatzen diren larrialdiko botoiak jartzen baitira.

Robota garatzeko 6 hilabetez lan egin dute bi taldetako 4 langilek. Orain lantegiko probaldia egiten ari da, sistema guztiaren funtzionamendua biribiltzeko, laster ibilgailu automatizatua proiektu berritzaile batean erabiltzeko helburuarekin.

Ingenersun robotika-esparruan garatzen ari den lanaren erakusgarria da proiektu hori; izan ere, enpresak esparru horretan erabiltzeko prest dauden soluzioak ematen ditu, behar jakinen arabera. Hala, proiektuak pertsonalizatzeko duen gaitasuna eta automatizazio-teknologiak integratzen dituen enpresa gisa duen prestakuntza, hainbat sektoretan, hala nola, automobilgintzan, aeronautikan edo kautxuaren industrian pixkanaka hazten joateko gakoak dira.

Lotutako albisteak

Euskadiko  ikerketa-azpiegiturak  indartzen  Azpitek  programarekin
25/06/2025 I+G+B

Euskadiko ikerketa-azpiegiturak indartzen Azpitek programarekin

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasunaren Sailak atera berri du Azpitek laguntzen programa berri bat, alegia, azpiegiturak eta ikerketa-ekipamenduak eskuratu, instalatu eta eguneratzen laguntzera bideratutako ekimena. Programa hori bat dator 2030erako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planarekin (ZTBP 2030), eta haren helburua da I+G+b garatzea Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren...

Bullhost-ek  SPCNet  enpresaren  erosketa  osatzen  du  Cloud  eremuan  sendotzeko  estrategiaren  zati  gisa

Bullhost-ek SPCNet enpresaren erosketa osatzen du Cloud eremuan sendotzeko estrategiaren zati gisa

"Gure bezeroek beren datuak gertu izan behar dituzte lan kritikoetan erabiltzeko, hala nola, iragarpenean, optimizazioan edo erabakiak denbora errealean hartzean..."

Eusko  Jaurlaritzak  70  milioi  euroko  zuzkidura  duten  Emaitek  Industria  Hobea  eta  Azpitek  programak  onartu  ditu,  Zientzia,  Teknologia  eta  Berrikuntzaren  Euskal  Sareko  zentro  teknologikoei  laguntzeko
17/06/2025 I+G+B

Eusko Jaurlaritzak 70 milioi euroko zuzkidura duten Emaitek Industria Hobea eta Azpitek programak onartu ditu, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko zentro teknologikoei laguntzeko

Bi programa horiek 58,5 eta 9 milioi euroko zuzkidura dute, hurrenez hurren, eta foku anitzeko zentro teknologikoen emaitzak eta gaitasunak hobetzea eta merkatura bideratzea dute helburu

Tecnaliak  TramoIA  Intralogistics  Robots  startupa  sortu  du,  logistikako  prozesu  konplexuak  automatizatzeko  soluzio  teknologiko  bat
16/06/2025 Ekintzailetza

Tecnaliak TramoIA Intralogistics Robots startupa sortu du, logistikako prozesu konplexuak automatizatzeko soluzio teknologiko bat

Startup berriak Basque Tek Venturesen laguntza du, zeina baita Eusko Jaurlaritzaren ekimen bat, helburu duena oinarri teknologikoko enpresa berriak sortzen laguntzea eta haien hazkundea sustatzea

Ironchip  enpresak  nazioartean  hedatzea  azkartzea  helburu  duen  1,5  milioi  euroko  eragiketa  amaitu  du
09/06/2025 Finantziazioa

Ironchip enpresak nazioartean hedatzea azkartzea helburu duen 1,5 milioi euroko eragiketa amaitu du

Sabadell Venture Capitalek zuzendutako eragiketa horrek equity-a eta zorra uztartzen ditu, eta enpresari aukera emango dio merkataritza-hazkundea indartzeko, baita zibersegurtasunean eta pasahitzik gabeko autentifikazioan erreferente gisa duen posizioa finkatzeko ere

Ludus-ek  Europako  proiektu  batean  parte  hartzen  du  ingurune  birtual  naturalago  eta  murgilgarriagoak  sortzeko

Ludus-ek Europako proiektu batean parte hartzen du ingurune birtual naturalago eta murgilgarriagoak sortzeko

Bizkaiko enpresak bat egiten du Horizon Europeren LUMINOUS proiektuarekin, adimen artifiziala errealitate hedatuan integratzeko.

Basquevoltek  bere  lidergo-estrategia  indartu  du  egoera  solidoko  baterietarako  elektrolitoan

Basquevoltek bere lidergo-estrategia indartu du egoera solidoko baterietarako elektrolitoan

Konpainiak Europan elektrolitoaren erreferentziazko hornitzaile gisa duen posizionamendua lehenetsi du, automobilen eta gelaxken fabrikatzaileekin akordio estrategikoak eginez

Fabrikazio  aurreratuaren  nazioarteko  erakusleiho  bihurtuko  da  Euskadi
03/06/2025 I+G+B

Fabrikazio aurreratuaren nazioarteko erakusleiho bihurtuko da Euskadi

+Industry azokan hainbat industria-sektoretako ordezkariak elkartuko dira, hala nola automobilgintza, aeronautika, trena, energia, siderurgia, makina-erreminta edo logistika arloetakoak; eta SPRI Eusko Jaurlaritzaren Enpresen Garapenerako Euskal Agentziaren laguntza jaso du.

Euskadiko  Parke  Teknologikoa,  duela  25  urtetik  industria  bioteknologikoaren  polo,  Progenika  bezalako  enpresei  esker
29/05/2025 I+G+B

Euskadiko Parke Teknologikoa, duela 25 urtetik industria bioteknologikoaren polo, Progenika bezalako enpresei esker

Sektore bioteknologiko eta biosanitarioko enpresa 25. urteurrena ospatu du

BRTA  sariek  Euskadiko  17  zentro  teknologikoren  bikaintasunezko  ikerketa  aitortzen  dute
26/05/2025 I+G+B

BRTA sariek Euskadiko 17 zentro teknologikoren bikaintasunezko ikerketa aitortzen dute

Ikerketaren alorrean ibilbide sendoa duten hiru pertsona eta etorkizun oparoko hiru gazte saritu ditu BRTA aliantzak.

Joan blogera

Jarrai gaitzazu

Kanal espezializatuak eta eguneroko gaurkotasuna gure sareetan.