Filtra tu búsqueda



Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 9 maiatza, 2024 I+G

CIC nanoGUNEk deialdi berri bat jarri du martxan: Ikertzaileak industriarekin lankidetzan

Programa honen helburua da ikertzaile profesionalak tokiko erakundeetan sar daitezen erraztea

CIC nanoGUNEk deialdi bat abiarazi du —Ikertzaileak industriarekin lankidetzan— euskal erakundeen garapen teknologikoa erraztu nahi duena industria-erronkei irtenbide berritzaileak eman diezazkieten goi-mailako prestakuntza duten ikertzaileen sarrerari esker.

ICRP (Industry collaborative research positions) programaren helburua da ikertzaile profesionalak tokiko erakundeetan sar daitezen erraztea, lantaldeak aberastuz eta beren ekoizpen-prozesuetan dituzten teknologia- eta berrikuntza-erronkei ikuspegi berriak aurkitzeko aukera emanez. “Ziur gaude horretarako gakoa pertsonak direla”, dio Ainara Garcia Gallasteguik, nanoGUNEko Teknologia Transferentziaren zuzendariak. NanoGUNEren  ikerketa-lerroek aplikazioak dituzte hainbat sektoretan, hala nola osasunean, energian, fabrikazio aditiboan, ekonomia zirkularrean, automobilgintzan, elikaduran edo teknologia kuantikoetan, eta tokiko enpresek nabarmentzeko dituzten aukerak handitzen laguntzen dute.

Enpresaren ezaugarrien arabera, nanoGUNEk aholkularitza eskainiko du bere erronkak aztertzeko eta bere beharretara hobekien egokitzen den profila identifikatzeko,  eta sartu berriaren banakako proiektua definitzen lagunduko du. Halaber, programak finantzazio-egitura bateratu bat proposatzen du hautatutako pertsona kontratatzeko.

Deialdi hau haien lantaldeetan profil zientifikoa edo ikertzailea duten langileak sartu nahi dituzten edo profil horiek plantiletan sartzearen abantailak aztertu nahi dituzten tamaina eta sektore guztietako euskal enpresei zuzendua dago. Informazio gehiago lortzeko edo eskaera egiteko  nanoGUNEren webgunearen bidez egin dezakete

Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago irailaren 30era arte.

Bila zabiltzan talentua oso hurbil egon daiteke!

CIC nanoGUNE

CIC nanoGUNE Nanozientzia Ikerketa Kooperatiboko Zentroa, Donostian kokatutako ikerketa-zentro bat da, nanozientzian eta nanoteknologian bikaintasuneko ikerketa egiteko helburuarekin sortua Euskal Autonomia Erkidegoko enpresen lehiakortasuna eta bertako garapen ekonomikoa areagotzeko asmoz. NanoGUNE Ikerketa eta Teknologiako Euskal Aliantzako (BRTA) kidea da eta, gainera, Estatuko Ikerketa Agentziak aitortutako María de Maeztu Bikaintasun Unitate bat da.

Lotutako albisteak

27 iraila, 2024 I+G
Mikel Jauregi sailburuak makina-erremintaren sektorea bisitatu du, euskal ekonomiarentzat funtsezkoa den industria
Irakurri gehiago
26 iraila, 2024 Berrikuntza
Bilbora itzuliko da Leaders in Tech Conference
Irakurri gehiago
24 iraila, 2024 I+G
CIC nanoGUNEk beste spin-off bat abiarazi du, erditze seguruago baterako teknologia batekin
Irakurri gehiago
20 iraila, 2024 I+G
Euskadi da Europa mailan terapia aurreratuen fabrikazioko hub nagusietako bat.
Irakurri gehiago
18 iraila, 2024 Ekintzailetza
Mikel Jauregi: “Industria gehiago, industria hobea eta isuri gutxiago” dira Euskadiren etorkizuneko ongizatearen eta kalitateko enpleguaren oinarriak
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak