Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 5 Marzo, 2021 Zibersegurtasuna Basque Cybersecurity Center (BCSC)

Javier Diéguez: “Euskadin egindako zibersegurtasun teknologiak mundu mailakoa dela frogatu du”

Zibersegurtasun Euskal Zentroako zuzendariari egindako bideo-elkarrizketa
Javier Diéguez, Zibersegurtasun Euskal Zentroko (BCSC) zuzendaria

Zibersegurtasun Euskal Zentroa (BCSC, ingeleseko sigletan) Eusko Jaurlaritzak Euskadin zibersegurtasuna sustatzeko izendatutako zentroa da. 2017an sortu zenetik, zentroak “Euskal gizartean zibersegurtasunaren kultura sustatzeko, zibersegurtasunarekin lotutako jarduera ekonomikoa dinamizatzeko eta industria babesteko” egiten du lan, Javier Diéguez zuzendariak zehaztu duenez.

Hiru urteko ibilbidean, BCSCk Euskadi zibersegurtasunaren lehen mailan jartzea lortu du. “Euskadin egindako zibersegurtasun teknologiak mundu mailakoa dela frogatu du”, adierazi du. Countercraft, SealPath, Hdiv eta Enigmedia bezalako enpresak dira aipagarrienak “eta beste batzuk indar handiz ari dira agertu dira. Horrek ilusioz betetetako etorkizuna ziurtatzen du”, zehaztu du Diéguezek.

Gainera, BCSC Euskadin homologatutako lehen CERT (Computer Emergency Response Team) publikoa bihurtu da, Zibersegurtasuneko Foru Nazionalaren parte da, non ‘I+G+Brako aukerak’ izeneko lantaldea koordinatzen duen. Horrez gain, Cybasque, zibersegurtasun euskal enpresen elkartearen sorrera bultzatu du.

Lortutako helburuek epe ertainean erronka berriei aurre egitera bultzatzen dute BCSCko taldea, hala nola “estatuko edo Europako zibersegurtasun foro garrantzitsu baten buru izatera”, Diéguezek azaldu duenez. Eta epe luzera, BCSCko zuzendariak lagundu nahi du “konfiantza digitaleko zerbitzuak euskal gizartearen jarduera-eremu guztietarako zerbitzu publiko gisa bihurtzen, Euskadin oparotasuna izateko funtsezko elementua izateko”.

 

Lotutako albisteak

19 iraila, 2023 Zibersegurtasuna
Osane Consulting: “Zibersegurtasunean inbertitzea da gure negozioaren biziraupenaren edo heriotzaren arteko aldea”
Irakurri gehiago
9 urtarrila, 2023 Ekintzailetza
RKL Integral: “Berrikuntza ezinbestekoa da enpresen segurtasun integralean erantzuteko denbora irabazteko”
Irakurri gehiago
12 abendua, 2022 Ekintzailetza
Osane Consulting: “Gure enpresen segurtasuna bermatzea lehiakortasunaren sinonimoa da”
Irakurri gehiago
7 ekaina, 2022 Up Euskadi
Gaptain: “Enpresen aurkako zibererasoen % 85 langileen bitartez egiten dira”
Irakurri gehiago
3 urtarrila, 2022 Digitalizazioa
Go4IT: “Hizkuntza zahar batean idatzitako aplikazio bat modernoago bihurtzen dugu”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak