Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 11 abendua, 2020 I+G

Taste proiektuak etorkizuneko turbinak garatzen ditu

Bertan bi euskal zentro hartzen dute parte, motor aeronautikoko arkitektura berria sortzeko, erregai kontsumoa %25era jaisteko xedearekin
El proyecto Taste desarrolla las turbinas del futuro

Industria aeronautiko europarra karbonoan neutroa den hegazkinak egitera bideratuta dago, ikerketaren eta berrikuntzaren aldeko apustuari esker. Hala adierazi du ACAREk (Advisory Council for Aviation Research and Innovation in Europe). Testuinguru horretara hurbildu nahi da ITP Aero euskal aeronautikako enpresa buru duen Taste (TurboFanes Engranadosentzako Aerodinamika-teknologiak) ikerketa-proiektua garatuz eta abian jarriz.

Proiektuaren helburua teknologia aerodinamiko “gakoak” garatzea da, UltraFan programaren epeak betetzeko aukera emango dutenak. Honek, motor aeronautikoko arkitektura berriak lortu nahi ditu, karkasa arinagoak, matrizearen beroarekiko erresistentzia handiko osagaiak edo sarrerako fanaren eta motorraren presio handiko turbinaren arteko engranaje sistema bat gehituz. Horrekin guztiarekin, sektore aeronautikoan ingurumen-eraginkortasunaren eta funtzionamenduaren estandar berri bat ezartzea espero da, erregai-kontsumoa % 25eraino murriztuz, gaur egun zerbitzuan dauden Rolls-Royceko Trent motorren familiarekin alderatuta.

Estandar horiek lortzeko, ITP Aerok funtsezko teknologiak garatzen lan egiten du, hala nola IPTren karkasa berria (Intermediate Pressure Turbine), pieza estatiko guztien euskarri gisa funtzionatzen duena eta gainerako motorrarekin kargen transmisioa jasaten duena. Powder hip (Hot Isostatic Pressing) teknologiari esker, pieza tenperatura altuagoei aurre egiteko eta energia kontsumoa murrizteko gai da.

Tasteren barruan garatutako teknologien bidez, Europar Batasunak finkatutako ingurumen-mugarrietara hurbiltzea lortu nahi da, lehen aipatutako ACARE programaren bidez. Helburu hauek lortu behar dira: kilometro/bidaiari bakoitzeko CO2 isurketak % 75 murriztea, NOx isurketak % 90 murriztea eta hegazkinen zarata % 65 murriztea, 2050erako.

Proiektua dagoeneko onartu du Zientzia Ministerioak, eta aurten hasi eta 2023ra arte luzatuko da. Bertan, ITP Aero zentroaz gain (proiektuaren liderra), Teknologia Aeronautikoen Zentroak (CTA), Madrilgo Unibertsitate Politeknikoak (UPM) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) parte hartzen dute Fabrikazio Aeronautiko Aurreratuko Zentroaren bidez (CFAA).

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen bidez lortzen da, eta horien informazioa hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

23 apirila, 2024 I+G
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak