Filtra tu búsqueda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 28 otsaila, 2023 I+G

Susana Méndez, Azterlan: “I+G sektore metalurgikoaren etorkizuneko garapenerako gakoetako bat da”

Zentro teknologikoak eraldaketa metal-mekanikoaren sektoreko enpresei ezagutza sortu, erakarri eta transferitzean oinarritzen du bere jarduera, bere lehiakortasuna areagotzeko xedearekin.
Susana Méndez, Azterlaneko Galdaketa Teknologien I+Gko arduraduna

Duela 30 urte baino gehiagotik, Azterlan zentro teknologikoak erantzun integrala ematen die industriaren beharrei. “Eraldaketa metal-mekanikoaren sektoreko enpresei metalgintzako ezagutza sortu, erakarri eta transferitzean oinarritzen da Azterlanen jarduera, lehiakortasuna handitzeko eta, horrekin batera, aberastasuna eta enplegua sortzeko helburuarekin”, azaldu du Susana Mendezek, Galdaketa teknologien I+Gko arduradunak. “Gure helburu nagusia metalurgia garatzen jarraitzea eta ekoizpen-prozesuetan eta produktuen diseinuan eta errendimenduan aplikagarria den ezagutza erabilgarri berria sortzea da”. 

Zentroa BRTAri atxikita dago, eta hainbat industria-sektoretako 1.500 bezero baino gehiago ditu; besteak beste, automobilgintzan, sektore eolikoan, aeronautikan, ontzigintzan, trenen-sektorean eta makina-erremintan. “Gure jarduera funtsezko hiru gakotan oinarritzen da: lehena bezeroarekiko hurbiltasuna da, bere beharrak zein diren zuzenean ezagutzeko aukera ematen diguna; bigarrena soluzio berritzaileen garapenarekin lotuta dago. Ikuspegi metalurgiko batetik, fabrikazio-arazoei, errefusa-tasei, energia-eraginkortasunari, produktibitateari, produktu berriaren garapenari eta enpresen lehiakortasunerako funtsezko alderdiei heltzen diegu. Eta hirugarrena inplementazio industriala da”, Mendezek zehazten duenez.  

I+Gko arduradun gisa, Susana Mendezek sektorea garatzeko gakoetako bat berrikuntza dela uste du. “Metalurgia-sektorea esparru heldua da, eta, horregatik, berrikuntzaren bidez erakutsi behar du oraindik bizirik dagoela eta gizarteari eskaintzeko aukera asko dituela. Espero dugu garapen horiek guztiek etorkizunean egoera indartsuago batean kokatzeko aukera emango digutela, eta Euskadiko eta munduko metalurgia-sektoreak oraindik ere bere garrantzia izango duela”, adierazi du. Prozesu horretan, Azterlan lankidetza estuan ari da lanean nazioko eta nazioarteko erreferentziazko beste eragile zientifiko-teknologiko batzuekin. 

Hala, zentro teknologikoaren helburua metalurgia-sektorearen Europako erreferente bihurtzea da, eta, aldi berean, oinarrizko ikerketa eta ikerketa aplikatua sustatzea, etengabeko ahalegina eginez ezagutza sortzen metalgintzan eta industriara teknologia transferitzen. 

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu. 

Lotutako albisteak

30 iraila, 2024 I+G
Orai: “Adimen artifizialerako gure neurona-eredua euskarazko aurreratuena da ingurune eskalagarrietarako”
Irakurri gehiago
26 ekaina, 2024 I+G
HINEk 50. urteurrena ospatuko du sistema hidraulikoetako munduko lider gisa
Irakurri gehiago
19 ekaina, 2024 I+G
Pospoloak eta aterkientzako egiturak egitetik, automobiletarako motelgailuak eta norabide-zutabeak egitera
Irakurri gehiago
17 ekaina, 2024 Ekintzailetza
Paturpat: “Produktu naturala egiten dugu, patatarekin errezetak egitean denbora eta kostuak murriztea lortzen duena”
Irakurri gehiago
6 maiatza, 2024 I+G
Arkaitz Etxezarreta: “DUNE proiektua erronka teknologiko eta industrial oso garrantzitsua da Errekarentzat”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak