Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 7 urria, 2020 I+G

Reintegra, aireontzien metal arinak birziklatzeko proiektua

Azterlan buru duen eta Cidetec ere partaide duen proiektuak metodo berriak garatzen ditu bizitza baliagarria amaitu zaien hegazkinen egitura soldatuen aleazio metaliko arinak berreskuratzeko
Azterlan-Reintegra

Hegazkin batek bere bizitza erabilgarria amaitzen duenean, bere metalak eta beste material batzuk arazo bat bihurtu daitezke, hondakinak baitiraAzterlan teknologia-zentroa BRTAko euskal aliantzako kidea-  buru duen Reintegra proiektuak eragozpen hori aukera batean bihurtu nahi du. 

Uztailean abian jarri zen ekimena da hau, eta 2023ko apirilera arte jarraituko du. 349.000 euroko aurrekontua du, EBk osorik finantzatuta, Clean Sky 2 ekimen publiko eta pribatuko programaren esparruan. Programa hori, aldi berean, Horizon 2020 estrategiaren barruan dago. 

Dagoeneko behin betiko aparkatuta dauden aireontzietako metalen berreskurapenean zentratzen da Reintegra. Hain zuzen ere, proiektuan zehar panel soldatuak desegiteko eta birziklatzeko prozesuak garatuko ditu, laser bidezko soldadura (LBW Laser Beam Welding) eta marruskadura bidezko soldadura (FSW Friction Stir Welding) tekniken bidez. 

Aleazio aeronautikoak familia bereko aleazioetan berriro bat egin daitezkeela probatzea da proiektuaren helburua, fusio-prozesuan zuzenketa handirik egin gabe. Horrela, aireontzien bizitza amaitzean, osagaien aldez aurreko sailkapena eta bereizketa murriztu egiten da, edo guztiz eliminatzen da. 

Ildo beretik, ikertzaile-taldeak desugerketa-prozesuak ere garatuko ditu, pintura-geruzak eta hegazkinen fuselajean aplikatutako gainazaleko helburu estetikoa duten tratamenduak ezabatzeko eta korrosioaren aurrean babesteko. Ezabatzen ez badira, estaldura horiek ezpurutasunak sar ditzakete piezak berriro funditzeko orduan, eta balio erantsi handiko aleazioetan birziklagarritasunean eragina dute. 

Clara Delgadok, iraunkortasunean eta ingurumenean espezializatutako Azterlaneko ikertzaileak azpimarratu duenez, proiektu honek “aleazio metalikoen berreskurapena maximizatzea lortu behar da, kalitate-baldintzetan berriz ere balio erantsi handiko aplikazioetara bideratu ahal izateko, bidean elementu kritiko eta baliotsuak galdu gabe edo aluminio primarioarekin diluzioak egitera behartzen duten ezpurutasunak metatu gabe”. 

Durangoko zentro teknologikoak azaldu duenez, berreskuratutako metalak urte gutxiren buruan “Europar Batasuneko meategirik handiena” izatea da helburua, eta, horri esker, material eta prozesu jakin batzuen kostuak lehiakorragoak eta energetikoki eraginkorragoak izango dira. 

Aluminioa eta material arinak eraldatzeko teknologietan aditua den Ana Isabel Fernández doktoreak honako hau gaineratu du: “Azpimarratzekoa da aluminio-litioaren aleazioak (Al-Li) sektore aeronautikoak erabiltzen dituen beste aluminio-aleazio batzuk baino lau aldiz garestiagoak direla, batez ere litio, zilar eta bestelako metal baliotsuen edukiengatik. Hala, aluminioaren birziklatzeko gaitasuna ia infinitua bada ere, aleazioetan dauden beste metal batzuk berreskuratzea erronka bat da oraindik”. Bestalde, litioa galdu egin daiteke berriro funditzean, prozesu hori atmosfera babestu batean egiten ez bada. Zilarrari dagokionez, birziklatutako metalean zikinkeria bihur daiteke behar bezala balorizatzen ez bada. 

Proiektua, beraz, sektore aeronautikoaren baliabideen eraginkortasuna eta ekonomia- eta ingurumen-iraunkortasuna hobetzeko funtsezkoa da. 

Azterlanek eta Cidetec-ek, beste euskal zentro teknologiko batzuekin batera, berrikuntza eta teknologia bultzatzeko SPRIren programa ugaritan parte hartzen dute, hala nola Elkartek, Emaitek eta Hazitek. Programa horien informazioa hemen lor dezakezu. 

Lotutako albisteak

23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak