Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 15 Marzo, 2021 I+G

Plastiko-injekzioa nortasun-ikur gisa

Egoitza Itziarren eta lantegiak Polonian eta Mexikon dituen Reiner Taldea Europa mailako erreferente bezala finkatu da automozio eta medikuntza sektoreetan
Javier Igarza, kudetzailea.

 

Itziarko Industrialdean kokatuta dago plastiko-injekzioaren sektoreko Reiner taldea. Ia ehun urte dituen talde horrek produkzio-lantegiak ditu Polonian eta Mexikon, 110 pertsona enplegatzen ditu eta automozio eta medikuntza sektoreetan zentratzen da esklusiboki. Automozio sektorean erreferentea da Europan, ia % 20ko merkatu-kuota duelarik suspentsioaren esparruan; medikuntzaren sektorean, berriz, gai da hainbat hornidura fabrikatzeko (adibidez garezurrerako grapak) plastiko-injekzioa erabiliz eta sekulako eraginkortasuna erdietsiz. Euskal enpresa honen kudeatzaile eta laugarren belaunaldiko kide Javier Igarzak bere konpainiaren orainaren eta etorkizunaren giltzarriak aztertu ditu SPRI Taldearentzat.

 

Nola azalduko zenuke zertan datzan zure taldearen jarduera (plastiko-injekzioa) modu dibulgatiboan?

Funtsean, guk egiten duguna da bezero batek diseinatutako ideia, kontzeptu edo amaierako produktu bat industrializatu, prozesuaren amaieran plastikozko emaitza bat izateko eskuartean, batik bat automozio eta medikuntza sektoreetarako.

 

Bitxia da pentsatzea beti jarduera bera egin duzuela zure berraitonak duela ia mende bat enpresa sortu zuenetik…

Gure historia estuki lotuta dago plastikoaren eraldaketarekin. Hasieran, duela mende bateko teknikekin, zeintzuek ez zuten zerikusirik gaur egungoekin, gaur egungoak plastiko-injekzioan oinarritzen baitira eta horri esker posible baita automatizazio handigoa eta kontrol sistema hobeak izatea.

 

Baina zergatik aritzen zarete bi sektoretan esklusiboki?

Horixe delako ongien egiten duguna, eta merkatuak berak gidatu gaituelako bide horretatik azken urteetan. Denbora horretan lehiakor izan gara, eta ezagutza propioa garatu dugu geure esperientzian oinarrituta, horregatik ez gara aldatu.

 

Badago arrazoirik aeronautika sektorean ez sartzeko?

Ez dago arrazoi zehatzik, autoetan eta medikuntza sektorean espezializatu gara, eta ez dugu garatu aeronautika sektorean sartzeko behar den gaitasunik.

 

Adibidez, zer egiten duzue automozio sektorerako?

Azken urteetan saiatu gara generalistak ez izaten sektore barruan, autoen munduko nitxo edo funtzio zehatzetan ezagutza garatzeko. Horregatik, ibilgailu baten suspentsio-sistemak behar dituen plastikozko osagai guztien fabrikazioan espezializatu gara. Etorkizunera begira, hurrengo urratsa emateko prestatzen ari gara, alegia, elektro-mugikortasun arloko elementuak ekoizteko.

 

Noiz egin zuen Reiner taldeak medikuntza sektorerako jauzia?

2008an erabaki genuen beste sektore batzuetara dibertsifikatzea, eta medikuntza eta farmazia sektoreetara bideratu ginen, horiexek direlarik gure gaur egungo sektoreak.

 

Zer dira garezurrerako grapak?

Beste enpresa batek garatutako produktu bat da, garuneko operazioetarako itxitura- edo jostura-sistema bat (garai batean alanbrea erabiltzen zen ebakia ixteko). Gurekin harremanetan jarri ziren eta sistema berezi bat diseinatu genuen, zeinetan plastikozko material bat (peek) erabiltzen den, operazioaren ondoren hezurrean bertan integratzen dena eta abantaila izugarriak dituena.

 

Nolako ondorioak utzi dizkizue pandemiak?

Hainbat hilabetez ia geldirik egon gara, soilik % 15eko eskaerarekin, baina inflexio-garai horren ostean gure jarduera berreskuratzen hasi gara, eta egoera jasangarriagoa dugu orain. Zalantza askorekin eta ziurgabetasun handiarekin hasi dugu aurtengo urtea, batez ere automobil sektorean, baina gogor eutsi eta aurre egin behar diogu egoerari.

 

Zure ustez, enpresa bezala, zer ikasi duzue pandemiatik?

Zein garrantzitsua den malgutasuna eta, helburu indibidualez harago, taldearen helburuak lortzeko lan egitea.

 

Ia 100 urteko ibilbidea duzue atzean… Zein izango da Reiner-en etorkizuneko norabidea?

Etorkizunean ezinbestekoa izango da bezeroa ulertzea, eta ezagutza eskaintzea bai produktuari eta bai prozesuari buruz, lehiakor izateko eta merkatuari balioa eskaintzeko.

 

Lotutako albisteak

Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
30 Azaroa, 2023 I+G
Armando Astarloa (UPV/EHU): “Talentua eta prestakuntza funtsezkoak dira erdieroaleen sektorean”
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2023 I+G
Rooster Capitalek I+Gak enpresak balizko inbertitzaileekin elkartzeko duen gaitasuna aztertzen du
Irakurri gehiago
6 Azaroa, 2023 I+G
Semantic Systems: “PILAR proiektuaren bidez, industria adimenduna lagundu nahi dugu konektibitate eta zerbitzu soluzio osoa garatuz”
Irakurri gehiago
26 iraila, 2023 I+G
Eva Arrilucea: “Ezin dugu teknologia- edo ekonomia-subiranotasunik izan industria subiranotasunik ez izanez gero”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak