Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 28 Marzo, 2018 I+G

Pasabanek instalazioak handitu ditu

Paperaren nahiz kartoiaren industriarako makineria fabrikatzen duen Pasaban enpresak ekoizpen-gaitasuna handitu eta balio erantsi handiagoko proiektuen eskariari erantzutea du helburu
Pasabanen instalazio berriztatuak ekoizpen gaitasuna handitzea ahalbidetuko du

Paperaren nahiz kartoiaren industriarako makineria fabrikatzen duen Pasaban enpresak ekoizpen-gaitasuna handitu eta balio erantsi handiagoko proiektuen eskariari erantzutea du helburu

Eskakizun eta balio erantsi handiagoko proiektuen eskari gero eta handiagoari erantzunez, Pasaban enpresa tolosarrak 1.000 metro koadro gaineratuko dizkio oraingo instalazioei ekoizpen-gaitasuna areagotzeko asmoz. Eraberritze lanak abian daude dagoeneko eta aurten amaituko direla aurreikusi da.

 

Aldaketa honen bitartez, enpresak fabrikazio-esparruan diseinu berria ezarri eta bulego berriak sortu nahi ditu ohiko eskaerak bideratzeko nahiz papera mozteko edo bobinatzeko makinen eskaerak edota moneta-papera bezalakoei zuzendutako segurtasun-elementuak aplikatzeko soluzio industrialen inguruko eskaera-nitxoak kudeatzeko.

 

Instalazio berriek balio erantsi handiagoko soluzioak eskaintzen dituen enpresa teknologiko aurreratu bezala posizionatzen lagunduko dio euskal konpainiari, I+G sailaren jarduerari eta hainbat zentro teknologikorekiko lankidetzari esker jauzi kualitatiboa egiteko aukera erraztuz.

 

120 langile dituela, enpresak 45 herrialdetako 500 bezero baino gehiagoren beharrei erantzuten die. Konpainiak fakturazioa % 20 gehitu nahi du 2020 urtean.

 

Iturria: Estrategia Empresarial

Lotutako albisteak

25 apirila, 2024 I+G
3R teknologia tren arinagoak eta iraunkorragoak eraikitzeko
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak