Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 23 abendua, 2019 I+G

Nola bultzatu STEM bokazioak belaunaldi berrian artean

ISEAk Hezkuntzari buruzko ikuspegiak STEM diziplinetan deritzon jardunaldia antolatuko du urtarrilaren 23an

ISEAk Hezkuntzari buruzko ikuspegiak STEM diziplinetan deritzon jardunaldia antolatuko du urtarrilaren 23an

Enpresek gero eta profil profesional teknologikoagoak eta zientifikoagoak behar dituzte eraldaketa digitalaren erronkei aurre egiteko, baina aldi berean, diziplina horien inguruko bokazioak murriztuz joan dira azken urteotan. 2010etik 2017ra bitartean, Estatuan % 28 murriztu dira Ingeniaritza eta Arkitektura ikastetetarako matrikulazioak, eta gainera, kopuruek generoen arteko eten nabarmena iradokitzen dute. UNESCOk 2019an landutako Kodea deszifratzea: nesken eta emakumeen hezkuntza Zientzian, Teknologian, Ingeniaritzan eta Matematikan txostenaren arabera, emakumeak STEAM arloetan matrikulatutako ikasleen % 35 baizik ez dira.

 

Erronka horren gainean eztabaidatu eta irtenbideak partekatzeko asmoz, ISEAk Hezkuntzari buruzko ikuspegiak STEM diziplinetan deritzon topaketa antolatuko du urtarrilaren 23an Garaia Teknologia Parkean. Bokazio zientifikorik ezaren atzean dauden arrazoiei buruz gogoeta egin eta ikasleen jakinmina sustatzea da jardunaldiaren helburua, genero-ikuspegiari arreta berezia emanez.

 

Topaketan parte hartuko dute Hezkuntza eta Lanbide Heziketa Ministerioko Genero-Berdintasunerako Unitatearen arduradun Montserrat Grañeras Pastranak, UPV-EHUko katedradun Félix Maria Goñi Urcelayk, Deustuko Unibertsitateko Nortasun Digitaleko zuzendari Lorena Fernándezek eta Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Giza Zientzien Fakultatean ikertzaile dabiltzan Nagore Ipiñak eta Itziar Garcíak.

 

Jardunaldia Garaia Teknologia Parkeko LKS Eraikinean egingo da, Arrasaten. Topaketan parte hartzeko, nahitaezkoa da aldez aurretik izena ematea 943772064 telefonora deituz edo mezu elektronikoa bidaliz morobengoa@iseamcc.net helbidera.

 

Lotutako albisteak

10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
AGV Ingenersun 18 Marzo, 2024 I+G
Ingenersun-ek bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat garatu du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak