Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Elkarrizketak 30 urtarrila, 2020 I+G

“I+G arloan ez kolaboratzea ez da gehiago aukera bat”

Tecnalia-ko kide ohi Rikardo Bueno da BRTA partzuergoaren buru, zeinaren helburua baita Euskadiko 16 zientzia- eta teknologia-zentroak kohesionatzea eta haien ezagutzari bultzada berri bat ematea

Tecnalia-ko kide ohi Rikardo Bueno da BRTA partzuergoaren buru, zeinaren helburua baita Euskadiko 16 zientzia- eta teknologia-zentroak kohesionatzea eta haien ezagutzari bultzada berri bat ematea

Euskadik goi-mailako Ikerketa eta Garapen jarduerak egiten ditu egunero bere ikerketa-gune ugarietan, adibidez, CIC Biogunen, Nanogunen, Cidetec-en, Tecnalian, Ikerlanen edo Aztin. Hala, Euskadin 16 zientzia- eta teknologia-zentro geneuzkan lanean, baina nahiko modu indibidualizatuan. Helburutzat harturik koherentzia pixka bat lortzea eta lankidetza bultzatzea ikerketa arloko kaos zoragarri horretan, duela hilabete batzuk BRTA (Basque Research and Technology Alliance) partzuergo zientifikoa sortu zen, zeinak 3.700 ikertzaile biltzen dituen Mendaroko bere egoitzan. Ikertzaile horiek I+G arloko 3.000tik gora proiektutan ari dira lanean. Eta Rikardo Bueno da horien guztien buru.

 

Beraz, zuri agindu dizute Euskadin ordena pixka bat jartzea Zientzia eta Teknologia arloan…

Esan dezagun nire lana dela gure zentro-sarea koordinatzea eta bultzatzea, gauzak hobeto egin ditzagun zentzu guztietan, ezagutza sor dezagun eta ezagutza horrekin gure enpresak gero eta indartsu, eraginkor eta lehiakorrago izan daitezen.

 

Nor dago partzuergo horren barruan?

BRTAk 16 ikerketa-zentro eta zentro teknologiko biltzen ditu. Badaude izaera zientifikoagoa dutenak, CIC direlakoak alegia (Biogune, Biomagune, Nanogune eta Energigue), baita ere sektore bakarrera orientatutakoak (Azti eta Neiker) eta, azkenik, sektore anitzei zuzentzen zaizkienak (Tekniker, Azterlan, Ceit, Ikerlan, Lortek, Ideko, Vicomtech, Gaiker eta Cidetec).

 

Euskadiko ekosistema berritzailea berrantolatzen eta zentroen artean lankidetza politikak bultzatzen saiatzeaz gain, zeintzuk dira zuen erronka zehatzak?

BRTAk hiru helburu garrantzitsu dauzka aurten. Batetik, ikerketa eta transferentzia agendak garatzea, horrela aurrea hartzeko Euskadik eta gure enpresek etorkizunean izango dituzten erronkei. Zehazki, digitalizazioa bezalako erronka teknologikoak, baina baita ere demografia edo ingurumena. Erronka horiek hertsiki lotuta daude gure sektore industrialen premiekin, teknologia-zentroen azken helburua baita ezagutza transferitzea gure enpresetara.

 

Eta bigarren helburu garrantzitsua?

Euskal teknologiaren irudia proiektatzea nazioartean, baina baita ere geure gizartean. Ezagutzera eman nahi dugu zer egiten den hemen eta nolako balioa duen. Uste dugu dibulgazio zientifiko hori oso garrantzitsua dela. Eta, azkenik, hirugarren helburu garrantzitsuena da apustu egitea pertsonen alde eta gai izatea ikertzaile onenak Euskadira ekartzeko eta hemen atxikitzeko. Zentzu horretan, ongi pentsatu nahi dugu nola eraman talentu eta prestakuntza handiko langileria hori gure enpresetara.

 

Teknologoek eta enpresariek hizkuntza bera darabilte?

Baietz esango nuke, eta iruditzen zait gauzak ongi egiten ari garela Euskadin. Jakina, beti egin daitezke hobeto, baina gustura gaude eta hobetzen ari gara…

 

Nola?

Horrelako adierazleak neurtzen eta monitorizatzen ditugu. Iaz, adibidez, enpresek esan zuten, teknologi zentroek eginiko ekarpenei esker, 800 milioi euro handitu zutela beren fakturazioa urte bakar batean. Horrek esan nahi du Eusko Jaurlaritzak oinarriko finantzaketara bideratutako euro bakoitzeko enpresek 12 euro gehiago sortzen dituztela. Hau da, transferentziak funtzionatzen du, eta nahiz eta batzuetan hizkuntza edo dialekto desberdinak erabiltzen diren enpresa arloan eta zientzia eta teknologia arloan, uste dut alderdirik teknologikoena ari dela iristen enpresetara, eta gero eta hobeto gainera.

 

Une honetan, esan liteke jada ez dela aukera bat elkarrekin modu aktiboan ez kolaboratzea?

Halaxe da bai, jada ez da aukera bat. Uste dut nazioartean lanean ari diren, esportatzen ari diren edo produktu berritzaileren bat duten enpresa guztiak elkarlanean ari direla dagoeneko. Halere, oraindik lan asko dago egiteko, batik bat, enpresa txikietan, non, beharbada, ezjakintasunagatik edo baliabide ezagatik ez baitira oraindik hasi elkarlanean.  Gure lana da halakoei laguntzea, eurengandik hurbil egotea eta bultzada bat ematea berrikuntzaren gurpilean sar daitezen.

 

Gaur egun, Euskadik non jartzen du arreta gehien I+G arloan?

BRTA gure enpresa-sarearen ispilua da eta argi dago Industriak hor pisu handia duela. Horregatik, gure radarrak ezin hobeto detektatzen ditu manufaktura, fabrikazio aurreratua, fabrikazio adimenduna, digitalizazioa edota robotika bezalako arloak. Une honetan, ezinezkoa da 4.0 Industriaren olatu geldiezinari ihes egitea.

Lotutako albisteak

Ion Etxeberria_Ikerlan_IndeusElkarrizketak 25 Marzo, 2024 Berrikuntza
“Euskararen aldeko apostua ez da bakarrik emozionala, praktikoa ere bada, enpresari balioa ematen diona” Ion Etxeberria, IKERLAN
Irakurri gehiago
30 Azaroa, 2023 I+G
Armando Astarloa (UPV/EHU): “Talentua eta prestakuntza funtsezkoak dira erdieroaleen sektorean”
Irakurri gehiago
21 Azaroa, 2023 I+G
Rooster Capitalek I+Gak enpresak balizko inbertitzaileekin elkartzeko duen gaitasuna aztertzen du
Irakurri gehiago
6 Azaroa, 2023 I+G
Semantic Systems: “PILAR proiektuaren bidez, industria adimenduna lagundu nahi dugu konektibitate eta zerbitzu soluzio osoa garatuz”
Irakurri gehiago
26 iraila, 2023 I+G
Eva Arrilucea: “Ezin dugu teknologia- edo ekonomia-subiranotasunik izan industria subiranotasunik ez izanez gero”
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak