Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 20 apirila, 2022 I+G

Leartikerrek giza ehun bioartifizialak sortzeko gai den 3D inprimaketako gailu bat garatuko du

Cardioprint europako proiektuak 3D teknologia multifuntzional berri bat garatzea du helburu, giza eskalan bihotzeko ehun terapeutikoak sortzeko gai izango dena

CARDIOPRINT joan den urtarrilean jarri zen abian Iruñean egin zen aurkezpenarekin. Proiektu berri hau Nafarroako Unibertsitateak (UNAV) lideratzen du eta 5 bazkidek parte hartzen dute, Leartikerrez gain: Universidad de Zaragoza (UNIZAR), Instituto de Bioingeniería de Cataluña (IBEC), Asociación CIC nanoGUNE, Nadetech Innovations eta Fundación para la Investigación Biomédica Hospital Gregorio Marañón (FIBHGM). CardioPrint proiektua Europar Batasuna-NextGenerationEU-k finantzatzen du, Estatuko Ikerketa Agentziaren (AEI) bidez.

Kardiopatia iskemikoa da heriotza-kausa nagusia Europar Batasunean, eta, horregatik, ahalegin handia egiten da gaixotasun horrentzako konponbideak bilatzeko. Medikuntza birsortzaileak, terapia zelularrak eta bihotz-ehunaren ingeniaritzak (cTE) arrakastarik gabeko emaitzak eman dituzte tamaina handiko animalia-ereduetan edo giza eskalan, eta hortik sortu da honelako proiektu bat sortzeko beharra.

CardioPrint proiektuak 3D inprimaketaren, biomaterialen eta zelula amen azken berrikuntzen garapena uztartzen ditu. Bere helburu nagusia biofabrikazioaren alorrean aurrera egitea da, giza eskalan bihotzeko ehun terapeutikoak sortzeko gai den fabrikazio gehigarriko teknologia multifuntzional berri bat garatuz.

Ehun horiek sortzeko, Leartikerrek modelatu konputazionalaren bidez inprimatuko diren hidrogel kardio-mimetikoak garatuko ditu, inprimatu beharreko egitura diseinatzeko helburuarekin. Zentro teknologikoak bioerreaktore baten (BioHeart) diseinuan eta garapenean ere lan egingo du. Bertan, bihotzeko ehunak onduko dira txerri-bihotzera transplantatu aurretik.

Leartiker eta OSASUNA espezializazioa

 Leartikerreko Polimeroen Teknologiaren OSASUNA espezializazioan material polimeriko biobateragarri berriak garatzen dituzte gailu medikoetan erabiltzeko. CardioPrint proiektuaz gain, osasun alorreko ikerlariek Europako beste bi proiektutan murgilduta dago, ehunen ingeniaritza eta fabrikazio gehigarriko teknologiak ere uztartzen dituenak: Cardiopatch eta LGMed.

 Cardiopatch miokardio-infartuen tratamendu berriak bilatzen

 Cardiopatch proiektuak miokardio-infartuaren tratamendurako bide berriak ireki eta pazienteen bizi-kalitatea hobetuko duten irtenbideak eman nahi ditu. Nafarroako Unibertsitatea Klinikak gidatzen du eta bederatzi erakundek parte hartzen dute, kardiologian, terapia zelularrean, nanoteknologian, 3D inprimaketan, bioingeniaritzan eta transferentzia teknologikoan espezializatuta daudenak.

 Beraien lana adabaki “adimentsu” bat garatzea da, bihotzekoak kaltetutako ehunak birsortzeko gaitasuna izango duena. Gainera, Leartikerreko lantaldeak beste bi produktu mediko garatzen dihardu: 3D gailu bilgarri bat, pazienteari adabakia egungo terapiek baino modu ez hain inbaditzailean ezartzen laguntzeko eta bere ekoizpena orokortzeko eta garraioa errazteko 3D sistema bat.

LGMed polimeroak osasun eremurantz dibertsifikatzen

 LGMed mugaz bestaldeko europar lankidetza proiektua da eta bere helburu nagusia Aquitania-Euskadi-Navarra herrialdeko polimeroen enpresen dibertsifikazioa osasun eremurantz hobetzea da, medikuntzako gailuen 4 prototiporen garapena sustatuz. Gailu horiek osasun-sektorearen benetako premia bati erantzungo diote, eta proiektura atxikitako enpresek etorkizunean merkaturatu ahal izango dituzte, ikerketaren emaitzak merkatura iritsi ahal izateko.

 Leartiker zentro teknologikoak lideratzen du proiektu hau beste bost bazkiderekin batera: Clínica Universitaria de Navarra (CUN), Centre Hospitalier Universitaire (CHU Toulouse), Asociación de la Industria Navarra (AIN), Cámara de Comercio de Bayona (CCIBayonne) eta Universidad de Pau (UPPA).

 

Lotutako albisteak

26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
AGV Ingenersun 18 Marzo, 2024 I+G
Ingenersun-ek bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat garatu du
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 I+G
Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
Irakurri gehiago
28 otsaila, 2024 I+G
NONDAGO euskal proiektuak plantan denbora errealean jarraipena egiteko 8 tresna garatu eta baliozkotu ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak