Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 22 uztaila, 2020 I+G

Biemh-ek enpresei eskaintzen die suspertzerako formatu berria

Azokak edizio berezia egingo du aurten,  merkatuaren egoera berrira moldatutakoa

Azokak edizio berezia egingo du aurten,  merkatuaren egoera berrira moldatutakoa

BIEMHek, Makina-Erremintaren Nazioarteko Biurtekoak, 31. edizioari bira emango dio azaroaren 24tik 26ra bitartean, enpresen merkataritza-beharrei eta merkatuaren egungo egoerari egokitutako formatuarekin. Arintasunak, eszenaratzeko erraztasunak, segurtasunak eta aukera berriek baldintzatuko dute aurtengo azoka, zeinarekin BIEMHek sektorearen berreskuratzean ardura aktiboa hartu nahi duen.

Claim-aren jolasak, “You make it big” mezua “We make it yours” bihurtzen duenak, haien sendotasunarekin, anbizioarekin eta izpiritu berritzailearekin erakusketa hau handi bilakatu duten enpresekin BIEHMek duen konpromisoa adierazten du. Horrela, eta konplexua den testuinguruan, azokaren arduradunek ezaugarri horiek bere egiten dituzte, haien bezeroei haien determinazioa itzultzeko; haien neurrikoa den, merkataritzaren ikuspuntutik berritzailea den eta ekonomikoki abantailak eskaintzen dituen esparrua diseinatuz. Erakusketarientzako eta bisitarientzako abantailekin. Lehenengoek, haien kontaktuak aktibatu eta negozioa bultzatu ahal izango dute; bigarrenek, haien hornitzaileekin berriro topo egin ahal izango dute eta baita berriak bilatu ere, azken teknologiak ezagutu eta etorkizunerako inbertsioak planteatzen hasi.

Edizioaren izaera berezia grafikoki ere jaso da, muturren puntuazio zeinuen bidez, marka gelditu eta nabarmenduz, erronka berriz betetako garai berri baterako parentesi gisa. Horien aurrean, BIEMHek soluzio berriak planteatzen ditu. Beste batzuen artean, oso dinamikoa den modelo hibridoa, non “face to face” aurrez aurreko edukia eremu birtual batekin hedatuko den, azokan ez dauden merkatu eta bezeroetara heltzeko aukera sortuz. Plataforma digitalak “eLive format” izena izango du eta hiru kanal izango ditu: Market Place, non erakusketarien direktorioa eta enpresen bideoak konbinatuko diren; BIEMH TV, hitzaldiak, berriak, elkarrizketa programa eta berrikuntzari buruzko tailerrak (Innovation Workshops) izango dituen eduki-kanala; eta hirugarrena, B2B, gonbidatutako bisitari eta erosleekin egiten diren topaketetara zuzendutakoa.

Gainera, azokaren antolakuntzak parte hartzeko formula berriak ezarri ditu, erakusketa eremua kontratatzeko salneurrietan %60rainoko murrizteak dituztenak. Aurtengo azokarako proposamena sektorearekin batera egindako lanaren emaitza da, bere elkarte nagusiekin lankidetza estuan egin dena, AFM-Advanced Manufacturing Technologies elkartearekin eta AIMHE, Makina-Erremintaren Inportatzaileen Espainiako Elkartearekin batera, alegia.

Agertoki berri horretan, segurtasunak garrantzi berezia hartzen du. Arrazoi horregatik, azokak dirauen bitartean, bisitariei, erakusleei, hornitzaileei eta esparruko langileei garbitasun eta osasun neurri guztiak bermatzen dituen eremua eskaintzeko beharrezkoak diren mekanismo guztiak abian jarriko dira. Bilbao Exhibition Centre-k protokolo zorrotza du, honako hauek kontutan dituena: sarbideen kontrola; edukiera aldez aurretik neurtzea; pertsonen trafikoa eta urruntze soziala kontrolatzea eta monitorizatzea; instalazioen higienizazioa, kalitatea eta inguru-segurtasuna; autoritateekin eta osasun zerbitzuekin koordinazioa eta komunikazioa; eta egon litezkeen kasu “susmagarrietan” egin beharreko jarduketak eta haien arreta planak. Addit3D eta BeDigital azokei dagokienez, euren kudeaketa taldeek 2021. urtera arte atzeratzea erabaki dute, hurrengo urteko ekainaren 1etik 3ra egingo den +Industry azokaren edizio berriarekin batera. Gune berean hainbat azoka batzeari esker –Industry Tools by Ferroforma, Subcontratación, Addit3D, BeDigital, Maintenance, Pumps&Valves eta Fitmaq– ibilbide oso bat eskainiko du industriarik aurreratuenean barrena Bilbao Exhibition Centre-n.

Informazio gehiago:

https://www.youtube.com/watch?v=LCJKtsCpSx8&feature=youtu.be

Lotutako albisteak

10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
AGV Ingenersun 18 Marzo, 2024 I+G
Ingenersun-ek bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat garatu du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak