Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 5 abendua, 2018 I+G

Irizarren autobus elektrikoak, Bartzelonan barna joan-etorrian

Euskal konpainiak ekoiztutako ie tram serieko lau autobus gehituko zaizkio hilabete honetan Kataluniako hiriburuko garraio metropolitarreko sareari
Bartzelonara eramandako Irizarren ie tram serieko autobus elektrikoetako bat

Euskal konpainiak ekoiztutako ie tram serieko lau autobus gehituko zaizkio hilabete honetan Kataluniako hiriburuko garraio metropolitarreko sareari

Irizar euskal taldeak ekoiztutako ie tram serieko autobus elektrikoak Bartzelonako garraio publikoko sarean txertatuko dira abendu honetan. Guztira, 18 metroko luzera duten lau autobus dira, % 100 elektrikoak eta zero isurketa dutenak, eta Zona Franca-Forum pasealekua Besós Campusarekin lotzen duen H16 linean hasiko dira joan-etorrian. Autobus hauei gaineratu behar zaizkio, 2014az geroztik hiri hartan dabiltzan Irizarren ie bus serieko beste bi ibilgailu elektriko.

Autobus berrien aurkezpena azaroaren 30ean egin zen Kataluniako hiriburuko Forum Eraikinean, konpainiaren ordezkariak nahiz hiriko garraio publikoa kudeatzen duen Bartzelonako Garraio Metropolitarrak erakundearen arduradunak tarteko zirela.

Lotutako albisteak

25 apirila, 2024 I+G
3R teknologia tren arinagoak eta iraunkorragoak eraikitzeko
Irakurri gehiago
23 apirila, 2024 Ekintzailetza
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak