INTEL-HP proiektuak eraginkortasun handiko bero geotermikoko bonba gama bat garatu du etxebizitza-sektorerako
INTEL-HP proiektuak, Vaillant Groupen Gasteizko Lehia Zentroak burutuak, bero geotermikoko bonba gama bat garatu du etxebizitza sektorera bideratuta. “Haren ezaugarri nagusiak eraginkortasun handia eta makinari adimen berria emango dioten prestazio digitalak dira”, nabarmendu du Aitor Urkiolak, Vaillant Groupeko Ikerketa eta Garapeneko zuzendariak. Eskaintzen dituen abantailen artean dago “eraginkortasun handia eta zarata murriztea”, Urkiola nabarmentzen duenez.
Geotermiako hozte-zirkuituaren proiektuaren aurrekontu osoa 5 milioi euro ingurukoa da, eta SPRI Taldearen Hazitek dirulaguntzen babesa izan du. Ikerketa eta Garapeneko zuzendariak azpimarratu duenez, “Hazitek laguntzen esperientzia positiboa da. Formula horren bidez I+Gko jarduerak indarrez bultzatzen ditugu”.
Etxebizitza-sektoreari zuzendua
Bero geotermikoko bonben erabilera “batez ere familia bakarreko etxeetarako eta, neurri txikiagoan, etxebizitza-blokeetarako bideratuta dago. Eta obra berrian instalatzeko zein egungo sistemak ordezkatzeko erabiliko da. Hau da, bere negozio-nitxo nagusia etxebizitza-sektorea da”, adierazi du.
Gaur egun, INTEL-HP proiektuan 20 pertsonak egiten dute lan Gasteizen, “eta horiei gehitu behar zaie modulua makina osoan integratzen den beste leku batzuetako talde zabala”, zehaztu du Aitor Urkiolak.
SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen du tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko eta teknologia berriak sortzeko. Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako I+Grako laguntza programak kontsulta itzazu.
Lotutako albisteak

BDIHk sei kasu arrakastatsu aurkeztu ditu Basque Open Industry 2023an
BDIH Konexio laguntza-programak euskal enpresa-sareari konponbide berritzaile eta iraunkorrak garatzen laguntzen jarraitzen du, ETEei zentro teknologikoen eta I+Gko zentroen aktiboen erabilera erraztuz

Etorkizuneko industria multiteknologietan oinarritu behar da
BRTAk Basque Open Industryn antolatutako hitzaldietan, teknologia-zentroetako zenbait ordezkarik hurrengo industria-iraultzan enpresak lehiakorrak izateko bidea erakutsi dute.

Azken urteotan euskal industriak Europan izan duen hazkundea nabarmendu du Tapiak Basque Open Industryn
Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen sailburuak berretsi egin du “gure industriaren esportazio-hazkundea”, EAEko BPGaren %38,3rekin 2022an, eta “I+G+Bren aldeko apustu sendoa”, Euskadi Europako batez bestekoaren parean kokatzen duena.

2.000 lagunek baino gehiagok eman dute izena Basque Open Industryn
Enpresa Txiki eta Ertainen Europako Astearen barruan, eta “Let’s meet in Innovation Land” lelopean, hogeita hamar txosten eta ehun erakusketari inguru, eta bilerak eta hitzorduak izango ditugu gai askoren inguruko joerak ezagutzeko: talentua, nazioartekotzea, eta trantsizio digitala, energetikoa eta ingurumenekoa

BRAV∃ proiektuak kardiopatia iskemikoa duten pazienteei euskarri funtzional iraunkorra ematea bilatzen du
Leartiker Zentro Teknologikoak bioerreaktorearen optimizazioa lantzen ari da, eta hainbat diziplinatako bazkideekin batera, aurrerapen medikoak lortu nahi ditu gaixotasun koronario hori duten pazienteei erantzun azkarra emateko.