Ingeteamek soluzioen horniketa egingo dio Mexikoko instalazio fotovoltaiko bati
Euskal konpainiak teknologia aurreratuko automatizazio-sistemak hornitu dizkie gaur egun Latinoamerikan eraikitzen ari den eguzki-instalazio handieneko azpiestazio elektrikoei
Gero eta gehiago dira, elektrizitatea ingurumenarekiko errespetuan oinarritutako era iraunkorragoan sortzeko energia berriztagarrien aldeko apustuari eutsi dioten herrialdeak. Egoera honek garrantzi handiko merkatu-nitxoa sortu du sektoreko enpresa eta banatzaileentzat.
Testuinguru honetan, potentziako elektronikan espezializatuta dagoen Ingeteam euskal enpresak Mexikoko eguzki-energia fotovoltaikoko instalazio baterako –Latinoamerikan egun eraikitzen ari den era horretako instalaziorik handiena omen da– automatizazio-sistemak hornitzeko kontratuaren esleipena lortu du.
Zehazkiago esanda, konpainiak, babes, kontrol, neurketa eta automatizazio oholetan oinarritutako balio teknologiko handiko sistema hornitu die Mexiko iparraldeko Coahuila estatuan kokatuta dagoen Villanueva eguzki-parkeko I. eta III. faseetako azpiestazio elektrikoei.
Lotutako albisteak

CAF-ek Amsterdameko metroa trenez hornituko du
Beasaingo konpainiak, herbeheretar hiriko hiri inguruko garraio sarea teknologia automatizatuaz hornitutako 30 trenez zuzkituko du

Mekanizazioko adituek sektoreko azken nobedadeak partekatu dituzte Bilbon
IK4-TEKNIKER zentro teknologikoak eta UPV/EHU-k antolatutako ISEM 2018 kongresua Bizkaia Aretoan egin zen apirilaren 23tik 27ra bitartean

Euskal Teknologia Herbeheretako kontagailu adimendunak
Euskal teknologia Herbeheretako kontagailu adimendunak optimizatzeko

Mª Ángeles Martín ingeniaritza aeronautikoko adituak irabazi du Ada Byron saria
Deustuko Unibertsitateak bultzatzen du sariketa hori

Transferentzia teknologikoa mekanizazioa eraginkorragoa izan dadin
IK4-TEKNIKERek eta ONAk bat egin dute, aeronautika, automobilgintza eta energia eolikoa bezalako funtsezko sektoreetako elektroerosio bidezko mekanizazioaren emaitzak hobetzeko