Erlo Group taldeko konpainiak robotizatutako prentsa hidraulikoen bi linea instalatu ditu Borgwarner talde estatubatuarrak Vigon eta Viana do Castelon dituen lantegietan
Zulaketa-zentroen diseinuan eta fabrikazioan espezializatuta dagoen Erlo Groupeko Ibermach konpainiak robotizatutako prentsa hidraulikoen bi linea instalatu ditu automoziorako osagaiak fabrikatzen dituen Borgwarner enpresak Galiziako Vigo hirian eta Portugaleko Viana do Castelon dituen lantegietan.
Euskal konpainiak ekoizten dituen OG-75 modeloko prentsa hidraulikoak dira, 75 tonako edukiera dutenak. Makineriak robotizazio sistemak eta piezak erauzteko sistemak ere baditu, Ibermachekin lankidetzan jardun ohi duen eta ekoizpen-prozesuen automatizazioan espezializatuta dagoen Jovi Automatismos enpresa gipuzkoarrak garatutakoak.
ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.
Interesgarria, ezta?