Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 27 Azaroa, 2020 I+G

Hiru euskal enpresa euskarazko bozgorailu adimenduna bultzatu dute

Elhuyarrek, Skurak eta Talaiosek adimen artifiziala eta deep learning erabiltzen dute software libre bat egokitzeko, pertsonek gailu horiekin euskaraz elkarreragiteko aukera izan dezaten
Mycroft

Elhuyar, Skura eta Talaios euskal enpresek Mycroft.eus proiektuari ekin diote, euskarazko pertsonekin elkarreraginean arituko den laguntzaile birtual bat martxan jartzeko. Ekimenak Mycroft AI software librea egokitzeko prozesua egingo du Elhuyarren bi sistema hobetuz eta integratuz: hizketaren ezagutza eta sintesia.

Bi teknologia horiek adimen artifizialean eta deep learningean zentratuta daude. Baina softwarean ez ezik, hardwarean ere zentratzen da proiektua. Ekimenaren helburua Alexa gailu ezagunaren bertsio euskalduna sortzea da, eta 2021 urtearen amaieran prototipo bat amaitzea.

“Euskara eremu digitalean sendo egon dadin, beharrezkoak dira hainbat eragileren jakintza, ezagutza eta elkarlana “, azaldu dute ekimen honetan parte hartzen duten enpresek. Helburua puntako teknologia garatzen duten enpresen artean indarrak batzea da, helburu bererantz bideratuz. Ekimena European Language Grid laguntza deialdira aurkeztutako 110 proiektuen artean aukeratutako hamarretako bat izan da.

Proiektua Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailaren Hazitek programaren barruan dago, SPRI Taldearen bitartez, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Errenteriako Udalaren laguntza du.

SPRI Taldeak euskal enpresen I+G bultzatzen tresnekin, aktiboekin, laguntzekin, lantalde eta aliantzekin, ikerketa sustatzeko teknologia berriak sortzeko. Hori dena Elkartek, Emaitek edo Hazitek bezalako programen lortzen da, eta horien informazio hemen dago eskuragarri.

Lotutako albisteak

10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
AGV Ingenersun 18 Marzo, 2024 I+G
Ingenersun-ek bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat garatu du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak