Euskal enpresaren blog-a Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

19 abendua, 2019
H2020-ko 5. Erronka Sozialaren inguruko INFODAY-a: klima, ingurumena, baliabideen eta lehengaien eraginkortasuna

 

SPRIk, Innobasquek eta Beazek, Basque Enterprise Europe Network (EEN) partzuergoko kideak, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroak (CDTI), EIT Raw Materials-ek, Ihobek eta Aclima – Basque Environment Cluster-ak H2020 Programako 5. Erronka Sozialaren (Klima, Ingurumena, Baliabideen eta Lehengaien Eraginkortasunaren aldeko Ekimena) inguruko jardunaldi hau elkarrekin antolatu dute.

Jardunaldiaren helburua Europako Batzordeak 2018-2020 aldiko azken urterako argitaratu duen 5. Erronka Sozialaren H2020 Lan Programa berriak aurkeztea eta aztertzea izango da. Horretarako, Erronka Sozial honentzako Harremanetarako Gune Nazionalak (NCP) 2020ko deialdiko finantzaketa aukeren berri eman du eta proposamenak prestatzeko aholkuak eman ditu. Era berean, hurrengo Horizon Europe Programari buruz informatu da.

Jardunaldia berrikuntza eta ekonomia zirkularreko proiektuentzako Ihobe Sozietate Publikoaren laguntzen aurkezpenarekin, eta Europako ekimena den EIT Raw Materials-ek euskal enpresei eskaintzen dituen aukeren aurkezpenarekin osatu da.

 

Eko-berrikuntza eta ekonomia zirkularreko proiektuetarako laguntzak

Jesús Losada, Zuzendari Nagusia. Ihobe, Ingurumen Jarduketarako Sozietate Publikoa. Eusko Jaurlaritza

1-Jesus Losada-IHOBE

 

H2020 – 5. Erronka Sozialeko finantzaketa aukerak: klima, ingurumena, baliabideen eta lehengaien eraginkortasuna

Juan Carlos García Carrasco, 5. Erronka Sozialerako Harremanetarako Gune Nazionala. CDTI

2(1)-Juan Carlos Garcia-CDTI

 

2020ko deialdia. Nola prestatu proposamen bat? Hurrengo Horizon Europe esparru-programa

2(2)-Juan Carlos García-CDTI

 

EIT Raw Materials ekimen europarra. Euskal enpresentzako aukerak

Ignacio Calleja, Senior Advisor Circular Economy and Recycling en EIT RawMaterials

3-Ignacio Calleja-EIT Raw Materials

 

EEN – HORIZON 2020an parte-hartzea sustatzeko zerbitzuak

Arturo Antón. Basque Enterprise Europe Network-ko koordinatzailea, SPRI

4-Arturo Anton-SPRI EEN
Basque Industry 4.0 30 uztaila, 2020
SPRI taldeak lideratutako adituen nazioarteko taldeak aztergai du nola eragin dion osasun-krisiak emakumeen egoerari industrian

11 herrialdetako 17 adituk, SPRI Taldeak lideraturik bere Ekimen Estrategikoetako arduradun...Leer más

First Lego League España
Basque Industry 4.0 28 uztaila, 2020
Bi euskal talderen berrikuntza eta ekintzailetza saritua izan da First Lego League España lehiaketan

Euskadi punta-puntako eskualdea da berrikuntzaren sektorean, eta  etorkizunari...Leer más

Autoescuela Tawity
Errealitate birtualeko eskolekin eta ibilgailu elektrikoekin, autoeskolen etorkizuna Euskadira heldu da

Tawity izeneko start-upak errealitate birtualeko teknologia eta ikuspegi ekologikoa batu ditu...Leer más

Basque Industry 4.0 27 uztaila, 2020
171 euskal enpresak 1,3 milioi euroko laguntzak jasoko dituzte zibersegurtasun industriala bultzatzeko

  SPRI Taldeak kudeatutako programa honen hirugarren edizioak 3,3 milioi euroko inbertsioa...Leer más

Mondragon Unibertsitatea y Open Cloud Factory impulsan un nuevo laboratorio de Industria 4.0, abierto a empresas

Linkedin-a

Eguneroko informazioa, jarduera-sektoreka eta intereseko
hartzeko.

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?