Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 uztaila, 2019 I+G

Eusko Jaurlaritzak zientziaren industriako aukerei buruzko jardunaldi bat antolatu du

Ekitaldi hori uztailaren 17an egingo da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologi Parkean
Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuordea Estíbaliz Hernáez.

 

Ekitaldi hori uztailaren 17an egingo da Gipuzkoako Zientzia eta Teknologi Parkean

 

Eusko Jaurlaritzak eta Ineustar-ek (Zientzia industriaren Espainiako elkarteak) jardunaldi bat antolatu dute uztailaren 17an, Gipuzkoako Zientzia eta Teknologi Parkean, industria sektore horren gaitasunak eta aukerak ezagutarazteko. Euskadin badira zenbait enpresa mundu mailako erreferenteak direnak arlo horretan eta lanean ari direnak munduko ikerketa-gune eta agentzia garrantzitsuenentzat (CERN, NASA edo ITER), eta badira ere euskal enpresak liderrak direnak zein bere merkatu-nitxoan, hala nola superkonduktibitatean, mekatronikan edo mekanizatu ultra-zehatzean.

 

Gainera, Euskadin teknologia-zentroz, unibertsitatez, instalazioz eta bikaintasun-zentroz osatutako sare pribilegiatu bat dugu.

 

Jardunaldi honen helburua da zientziaren industriako euskal ekosistemako agenteek elkar hobeto ezagutu dezatela, haien arteko lankidetza sustatzea, eta sektorearen ezaugarri eta  aukera garrantzitsuenak aurkeztea.

 

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasun sailburuorde Estíbaliz Hernáezek emango dio hasiera jardunaldiari. Gero, dozena erdi bat hitzaldi emango dira proiektu bereziei eta euskal teknologia-zentroen gaitasunari buruz. Azkenik, hiru enpresek beren kasu arrakastatsuak azalduko dituzte.

 

Izena emateko hona hemen: (ineustar@ineustar.com)

Jardunaldiaren programa:

Lotutako albisteak

10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
AGV Ingenersun 18 Marzo, 2024 I+G
Ingenersun-ek bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat garatu du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak