Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 3 Marzo, 2023 I+G

Eusko Jaurlaritzak 5,67 milioi euro ditu talentu ikertzailea sustatzeko enpresetan eta teknologi zentroetan

Bikaintek programa onartu du, enpresek I+G-ko proiektuak garatu ditzaten industria-doktoreak kontratatuz, eta apirilaren 25era arte egongo da zabalik

Eusko Jaurlaritzak, Bikaintek programaren bidez, dirulaguntzak ematen ditu doktoreak kontratatzeko eta I+G-ko industria-proiektuak garatzera bideratutako industria-doktoretzak egiteko.  Programa hori zabalik egongo da apirilaren 25era arte. Horrela, helburua da ikertzaile horien laneratzea sustatzea beren ibilbide profesionala hasten den unetik, eta aldi berean, ekoizpen-sarearen lehiakortasuna hobetzea talentua sarean integratuz. Programak 5.670.000 euroko aurrekontua du profesional horien lan-kostuak kofinantzatzeko.

Ekonomi Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak sustatu du ekimen hori eta bere onuradunak dira EAEn kokatutako enpresak, Teknologi Zentroak, Ikerketa Kooperatiboko Zentroak eta Zientzia eta Teknologiaren Euskal Sareko enpresetako I+G-ko unitateak.

Emango den laguntza kontrataziorako dirulaguntza bat da, eta erabiliko da, batetik, EAEko produkzio-lantegietan garatutako I+G-ko proiektuetan lan egingo duten eta doktore-titulua duten ikertzaileak 24 hilabeterako kontratatzeko, eta, bestetik, industri arloko ikerketa-proiektu batean parte hartuko duten doktoregaiak  lau urterako kontratatzeko, proiektu horiek izango direlarik euren doktoretza-tesiaren esparrua.

Bigarren ildo horren helburua da talentua atxikitzea, ikertzaileari EAEko enpresa-inguruneetan I+G-ko proiektuak garatzeko baldintzak eskainiz, eta, aldi berean, euskal industria-sarearen lehiakortasuna eta nazioartekotzeko gaitasuna handitzea. Doktoregaien lanak lerrokatuta egon behar du 2030eko ZTBPeko lehentasun estrategikoekin, plan hori izango baita doktoretza-tesiaren esparrua.

Bikaintek programa zabalik egongo da apirilaren 25era arte. Eskaeretarako eta informazio gehiagorako sartu hemen eta hemen.

 

Lotutako albisteak

26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
AGV Ingenersun 18 Marzo, 2024 I+G
Ingenersun-ek bost tona jasotzeko gai den AGV robot bat garatu du
Irakurri gehiago
4 Marzo, 2024 I+G
Eusko Jaurlaritzak Bikaintek programa zabaldu du enpresetan ikerlariak kontratatzea sustatzeko
Irakurri gehiago
28 otsaila, 2024 I+G
NONDAGO euskal proiektuak plantan denbora errealean jarraipena egiteko 8 tresna garatu eta baliozkotu ditu
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak