Euskal teknologian oinarritutako sistema berriak, txapa metalikoak fabrikatzeko

8 apirila, 2019
Ekimenak Eusko Jaurlaritzaren babesa izan du

IK4-IDEKO, Koniker eta Mik ikerkuntza zentroek, Elkartek programaren laguntza jaso duen Relashet proiektuan parte hartu dute

 

Industria, propietate aurreratuak dituzten txapa metalikoen aleazio berrien garapenean lanean ari da, kostuak murrizteko aukera luzatuko duten egitura arinagoak egiteko asmoz, baina material hauen fabrikazio prozesuak azken muturreko piezen kalitatearengan eragina duten barne tentsio batzuk sortzen dituzte.

 

Agertoki honi erantzuna emate aldera, IK4-IDEKO euskal zentro teknologikoak, Koniker entitateak eta Mik ikerkuntza institutuak Relashet proiektuan parte hartu dute, materialen fabrikazio prozesuek iraun bitartean, sortzen diren tentsioak ezabatzen dituen sistemen aplikazioari esker txapa prozesamendu- lerroen funtzionamendua optimizatzea helburu duen ekimenean, alegia.

 

Enpresen lehiakortasuna areagotzea xede duen proiektuak Eusko Jaurlaritzaren babesa izan du, Elkartek programaren bitartez.

 

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow