Euskal teknologia Kazakhstango urre meategi baterako
Ingeteamek tentsio ertaineko frekuentzia-aldagailu bat abian jartzeko lanak amaitu ditu Asiako herrialdean
Potentziako elektronikan espezializatuta dagoen Ingeteam euskal konpainiak tentsio ertaineko frekuentzia-aldagailu bat abian jartzeko lanak amaitu ditu Kazakhstango urre meategi bateko bi errotetan.
INGEDRIVE MV700 modeloa da euskal erakundeak instalatu duen soluzioa. Airez hoztutako tentsio ertaineko (6kV) frekuentzia-aldagailu honek 4.400 kWeko potentzia izendatua du eta 24 pultsuko DFE artezgailu batez hornituta dago.
Era berean, gailuak duen desbideratze-sistema bati esker, era independentean eta bereizita kontrola daitezke bi indukzio-motor, bata materialaren arrokak xehatu eta txikiagoak eta erabilgarriagoak egiteko erabiltzen den SAG errota erdi-autogenorako, eta bestea, ontzeko prozesuetarako materialak ehotu eta nahasteko erabiltzen den bola-errotarako.