Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 26 apirila, 2018 I+G

Euskal Teknologia Herbeheretako kontagailu adimendunak

Euskal teknologia Herbeheretako kontagailu adimendunak optimizatzeko
Enexis Netbeheerrek garatutako kontagailu berrien funtsionamendu diagrama

 

Euskal teknologia Herbeheretako kontagailu adimendunak optimizatzeko

ZIV euskal konpainiak lankidetzan jardungo du Enexis Netbeheer holandarrarekin kontagailu adimendun berriak garatzeko. Soluzio adimendunetan espezializatuta dagoen ZIV Automotive euskal enpresak lankidetza-akordioa sinatu du Enexis Netbeheer energia-banatzaile holandarrarekin, kontagailu berrietan soluzio adimenduna inplementatzeko.

 

Akordioaren arabera, ZIV, kontagailu automatizatu berrietan inplementatu nahi duen interfazea garatzeaz arduratuko da. Bizkaiko enpresak proposatutako soluzioak hainbat teknologia txertatzen ditu, sistemak bezeroarekin komunikatu eta, LTE teknologiaren bitartez –haririk gabeko komunikazio eta datu-transmisiorako estandar nagusietakoa–, beste kontagailu batzuetako datuak haririk gabe biltzeko gaitasuna izan dezan.

 

Akordioak 54 milioi euro inguruko balioa du eta sekulako lorpen estrategikoa da euskal konpainiarentzat, merkatuan duen posizionamendua sendotzen eta eskaintza teknologikoaren aniztasuna zabaltzen lagunduko dion neurrian, enpresak ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Lotutako albisteak

21 iraila, 2023 Digitalizazioa
Basque Open Industry-ren zabalkundea abian da
Irakurri gehiago
14 iraila, 2023 I+G
Lehendakariak “Berdintasuna, Zientzia eta Teknologia, paradigma aldaketa baten alde” Nazioarteko Kongresua inauguratuko du
Irakurri gehiago
13 iraila, 2023 I+G
SURAI proiektua aurrera doa erabaki kirurgikoari laguntzeko sistema adimenduna lortzeko helburuarekin
Irakurri gehiago
11 iraila, 2023 I+G
HARTU proiektuak alternatiba berriak garatu nahi ditu manipulazio robotizatuan
Irakurri gehiago
8 iraila, 2023 I+G
BRTA aliantzak berrikuntza EAEko enpresa txiki eta ertainetara (ETE) hurbiltzeko ekimen bat martxan jarri du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak