Euskal teknologia hegazkintza eraginkorragoa izan dadin

29 azaroa, 2018
Proiektu hau Cleansky2 ekimen europarrari atxikita gauzatzen ari da

Ceit-IK4 lurreratzeko engranaje elektrikoetarako korronte-bihurgailu baten eraikuntzan parte hartzen ari da

 

Ceit-IK4 zentro teknologikoa eta Indra enpresa teknologikoa, lurretik hegazkinei eragiteko sistemetan integratuko den korronte-bihurgailu baten fabrikazioan lan egiten ari dira.

 

Garapen hau aeronautika sektorearen ingurumen inpaktua hobetzea helburu duen Cleansky2 proiektu europarrari atxikita gauzatzen ari da. Hegazkinak bultzatzeko elektrizitatearen erabilera sustatzea da proiektu honetan aurreikusitako neurrietako bat.

 

Gailu hau, ekipo aeronautikoak fabrikatzen dituen Safran konpainiaren motor elektrikoez hornitutako lurreratzeko engranajeetan txertatuko da, eta horri esker, hegazkinek motorrak erabili gabe osatu ahal izango dituzte lur gaineko maniobrak, zentro teknologikoak zabaldutako oharraren arabera.

Erlazionatutako artikuluak

Orobat interesa dakizuke

View all arrow