Euskal teknologia garraio eraginkorrago baterako
Lancor, Masermic, CIE Automotive euskal konpainiek eta Tecnalia korporazio teknologikoak, Repsol eta Infranor-ekin batera, hirietako joan-etorrietan izurketak murrizteko mikrobus hibrido bat garatu dute
Motorrak fabrikatzaile Lancor-ek, soluzio elektronikoetan espezializatutako Masermic konpainiak, automobilgintzako osagaien CIE Automotive fabrikatzaileak eta Tecnalia korporazio teknologikoak Repsol petrokimika multinazionalarekin eta Suitzako Infranor ingeniaritzarekin batera lan egiten dute, herrigunetan pertsonak garraiatu eta merkantziak banatuko dituen propultsio hibridoko mikrobus bat garatzeko.
Lankidetza honen helburua, gas kutsakorren izurketa murrizteko aukera luzatzen duten joan-etorrien sistema sortzea izan da. Honela, propultsio elektrikoa eta erregaiaren propultsioa konbinatzen dituen motor hibrido batean oinarritutako soluzioa garatu da.