Filtros X
Tipos de Posts
Agenda

Joan blog-era Euskal enpresaren blog-a

Zure enpresarentzat garrantzitsua den eguneroko informazioa

Albisteak 2 iraila, 2020 I+G

Euskal enpresa talde batek baztertutako arrantza-sareak jantzi bihurtzeko proiektua abian jarri du

El proyecto Saretu tiene como objetivo recoger y reciclar las redes atuneras desechadas en el puerto base de los atuneros vascos en el Océano Índico, el puerto de Seychelles
Saretu recicla redes atuneras desechadas en el puerto

Urtero, 4,6 milioi tona zabor inguru itsasoan isurtzen dira. Zabor honen gehiengoa lehorrekoa da, baina gero eta zabor gehiago itsaso beretik dator. Zehazki, kalkuluen arabera, itsasoko zaborraren % 10 inguru arrantza-aparailuak dira, ontziek baztertzen edo galtzen dituztenak. Hondakin horiek itsas ekosisteman sortzen dituzten ondorioak izugarriak dira. Horregatik sortu da Euskadin sare horiei bigarren bizitza bat emateko ekimen berria. 

Proiektuak Saretu du izena, eta Bermeo Tuna World Capital elkartearen (proiektuaren burua), Echebastar tunidoen euskal arrantza-konpainiaren, AZTI zentro teknologikoaren (BRTA aliantzako kidea) eta Ternua euskal ehungintzaren lankidetzatik sortu da. 

Saretuk lau fase ditu. Lehenengo fasean, ontziek baztertutako atun-sareak Seychelleseko portuan gordetzen dira, Indiako Ozeanoko euskal atun-ontzien base-portua dena. 

Biltegiratu ondoren, bigarren fasean sare horiek egokitzen dira berrerabilpen-prozesua hasteko. Hirugarren fasean, sareak mekanikoki birziklatzen dira eta Econyl izeneko haria sortzen da. Hari hau, alfonbrak bezalako objektuetatik datozen birziklatutako beste material batzuekin nahastuta, laugarren fasean ehunak osatzeko oinarria da. 

Momentu horretan, jantziak diseinatzeko prozesua hasten da. Hari horren bidez, Ternuak hiru jantzi-prototipo fabrikatzen ditugerriko poltsak, txanoak eta zaku motako motxilak. Egoitza Arrasaten duen euskal enpresa honek prozesuaren azken zatia egiten duen bitartean, Echebastarrek erabiltzen ez diren sareak hornituz  parte hartzen du Saretun; Azti, berriz, pilotuaren garapenaren parte da. 

Momentuz, 3.670 kg sare berreskuratu dituzte, eta berotegi-efektuko gasen isurketa  130.932 CO2 kg-ko murrizketa eman da. Gainera, berriztagarriak ez diren materialen erabileraren bidez, 61.829 petrolio kg erabiltzea saihestu da. 

Euskal enpresen artean berrikuntza bultzatzeko, enpresa txiki eta ertainetatik konpainia handietaraino, SPRI Taldeak Hazinnova eta Innobideak bezalako programak eta laguntzak ditu. Hemen kontsulta daitezke. 

Lotutako albisteak

23 apirila, 2024 I+G
Emen4sport, kirol-arrakazta edonoren eskura I+G+b baten bidez
Irakurri gehiago
10 apirila, 2024 I+G
Errekak DUNE proiektu zientifikoan hasi du bere ibilbidea, torloju adimendunak garatzeko
Irakurri gehiago
9 apirila, 2024 I+G
CIC biomaGUNEk patentatutako teknologia batean oinarrituta antigorputzak azkar detektatzeko nanosentsoreak
Irakurri gehiago
26 Marzo, 2024 Berrikuntza
Sustatu berrikuntza-proiektuak zure enpresan Fast Track Innobideak ekimenarekin
Irakurri gehiago
20 Marzo, 2024 I+G
Masterly proiektu europarrak enpresen aurrerapen teknologikorako irisgarritasuna bultzatuko du
Irakurri gehiago
Joan blog-era

Laguntza berriei buruzko azken orduko albisteak

ETEentzako, merkatuak dibertsifikatzeko, atzerriko bekak, nazioarteko lizitazioak, itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak esportazioak sendotzeko, ezarpenak egiteko laguntzak edo nazioartekotzeko prestakuntza espezifikoa.

Interesgarria, ezta?
// Kanal espezializatuak

Jarrai iezaguzu. Kanal espezializatuak
eta eguneroko berriak