Errealitate birtualaren azken joeran, Munichen ikusgai
Teknologia murgiltzaileetan espezializatuta dagoen Virtualware euskal enpresak errealitate birtualaren arloko AWE EU topaketan parte hartuko du
Ezaguerak trukatu eta lankidetza indartzeko asmoz, errealitate areagotuan eta birtualean espezializatutako eragile nagusiak urriaren 17an eta 18an elkartuko dira Munichen, ehundik gora hizlari, 2.000 parte-hartzaile eta 100 erakusketari inguru bilduko dituen Augmented World Expo (AWE) Europe 2019 deritzon biltzar garrantzitsuan.
Teknologia murgiltzaileetan espezializatuta dagoen Virtualware euskal enpresak presentzia nabarmena izango du topaketa honetan, era horretako teknologiek enpresa esparruan izan ditzaketen erabilerak aztertzeko.